Lanbide-arloak

Irudi pertsonala - IMP

Heziketa-zikloak > Erdi-maila

ILEAPAINKETAKO ETA KOSMETIKAKO TEKNIKARIA

Ileapainketako eta kosmetikako teknikaria (LOE)

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Sartzeko baldintzak:

Erdi-mailako heziketa-ziklo batean sartzeko, honako baldintza HAUETAKOREN BAT bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudunaren titulua edo ikasketa-maila handiagoko titulua edukitzea.
• Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua.
• Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa (HLKP) baten nahitaezko moduluak gainditu izana.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko edo pribatuetan erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko prestakuntza-ikastaro espezifikoa gainditu izana (ikastaroa hastean gutxienez 17 urte beteta izan beharko da)
• Erdi-mailako edo goi-mailako zikloetara sartzeko proba (proba egiten den urtean gutxienez 17 urte beteta izan beharko da) edo 25 urtetik gorakoentzako unibertsitaterako sarbide-proba gainditu izana.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzeko ziurtagiria edukitzea
• Goi-mailako zikloetarako sarbidea ahalbidetzen duten titulazioetakoren bat edo horren baliokidea edukitzea
• Sarbidearen ondorioetarako beste titulazio baliokide batzuk:

o Bigarren Hezkuntzako gradudunaren titulua
o Teknikari laguntzailearen titulua
o Teknikariaren titulua
o Goi-batxilergoko titulua
o Irakaskuntza Ertainen Erreformako lehen ziklo esperimentaleko bigarren kurtsoa gainditu izana
o Arte Aplikatu eta Lanbide Artistikoen irakaskuntzetan 1963ko planeko hirugarren kurtsoa edo komun esperimentalen bigarrena gainditu izana
o Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehen bi kurtsoetan gehienez ere bi irakasgai gainditu gabe izatea egiaztatzea
o Ondorio akademikoetarako aurrekoren baten baliokidetzat jotzen diren beste ikasketa edo prestakuntza-ikastaro batzuk gainditu izana


Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Ile-apainketako materiala jasotzea, biltegiratzea eta banatzea, horien kontsumoa eta stocka kontrolatuta.
• Bezeroari prozesuaren fase guztietan arreta ematea, ezarritako prozedurak aplikatuta.
• Ilearen eta buruko ile-larruaren egoera egiaztatzea, behaketa-tresnak maneiatuta.
• Lanpostua eta instalazioak prestatzea eta prest jartzea, erabiltzeko egoera ezin hobeetan mantenduta.
• Ilean forma-aldaketa iraunkorrak egitea, ezarritako zehaztapenei jarraituta.
• Ile-zurtoina tindatzea eta koloregabetzea, kosmetikoak, teknikak eta prozedurak hautatuta.
• Ilearen luzera aldatzea, eta, horretarako, tekniken eta ile-mozteko estiloen arabera hautatzea tresnak, osagarriak eta lanabesak.
• Orrazkerak eta orrazkera bilduak egitea, ile-protesiak erabilita edo erabili gabe, bezeroaren beharretara egokituta eta pertsonalizatuta.
• Eskuak, oinak eta azazkalak edertzeko eta zaintzeko manikura- eta pedikura-teknikak aplikatzea.
• Gizonen ile-apainketako eta bizargintzako teknikak egitea, bezeroaren eskariak eta beharrak identifikatuta.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Ile-apaintzailea.
• Bizargina.
• Ilea koloratzeko teknikaria.
• Ilearen forma aldatzeko teknikaria.
• Ilea mozteko teknikaria.
• Ile-eranskinetako teknikaria.
• Manikurako teknikaria.
• Pedikurako teknikaria.
• Sektoreko enpresetako merkataritzako agente teknikaria.
• Ile-apainketako enpresetako harreragilea.
• Ile-apainketako tresneriaren, kosmetikoen eta tekniken erakuslea.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba egiteko prestaketarekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek gizarte-erabilerako ile-apainketako prozesuetara zuzentzen diren irudi pertsonaleko enpresetan egiten du lan, eta honako zereginak beteko ditu: zerbitzuak egitea, merkaturatzea, hornikuntzak egitea, kalitatea zaintzea, arriskuen aurrean babestea eta isurketak eta hondakinak kontrolatzea. Besteren kontura egin ohi dute lan, kualifikazio-maila bereko, txikiagoko edo handiagoko beste pertsonekin lan-taldeak osatuta.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Orrazkerak eta orrazkera bilduak. (198 o.)
• Ilea koloratzea. (198 o.)
• Ile-apainketarako kosmetika. (132 o.)
• Ilea mozteko teknikak. (189 o.)
• Ilearen forma-aldaketa iraunkorrak. (168 o.)
• Gizonen ile-apainketa eta estilismoa. (99 o.)
• Ilearen analisia. (99 o.)
• Eskuetako eta oinetako estetika. (132 o.)
• Gorputz-irudia eta ohitura osasuntsuak. (99 o.)
• Irudi pertsonaleko marketina eta salmenta (105 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta / Web diseinua Labrys Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies