Lanbide-arloak

Irudi pertsonala - IMP

Heziketa-zikloak > Goi-maila

ILEAPAINKETAKO ESTILISMOKO ETA ZUZENDARITZAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA

Ileapainketako estilismoko eta zuzendaritzako teknikaria (LOE)

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Sartzeko baldintzak:

 

Goi-mailako heziketa-ziklo batean sartzeko, honako baldintza HAUETAKOREN BAT bete behar da:
• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Erdi-mailako teknikariaren titulua edukitzea.
• Goi-mailako zikloetara sartzeko proba (proba egiten den urtean gutxienez 19 urte beteta izan beharko da) edo 25 urtetik gorakoentzako unibertsitaterako sarbide-proba gainditu izana.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzeko ziurtagiria edukitzea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko edo pribatuetan goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko prestakuntza-ikastaro espezifikoa gainditu izana.
• Sarbidearen ondorioetarako beste titulazio baliokide batzuk:

o Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoan (urriaren 3ko 1/1990) ezarritako Batxilergoko titulua edukitzea.
o Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren kurtsoa gainditu izana.
o Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate aurrekoa gainditu izana.
o Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
o Unibertsitate-titulazioa edo baliokidea edukitzea.

 

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Jarduerak zuzentzea eta kudeatzea, baliabide materialak, pertsonalak eta teknikoak antolatuta.
• Jardun-protokoloak diseinatzea, ile-apainketako prozesuak estandarizatzeko.
• Merkatuko korronte eta teknika berritzaileak aztertzea, bezeroen eskarietara egokituko diren estiloak sortuz eta eskainiz.
• Enpresaren hornikuntza eta mantentze-lanak antolatzea, kalitatea eta dokumentazioa kontrolatuta.
• Bezeroaren ilea eta buruko ile-larrua aztertzea, diagnostikoko tresnak erabilita.
• Bezeroaren irudi integrala aztertzea, bezeroaren eskakizunak estilo pertsonala osatzen duten elementuekin lotuta.
• Orrazkeraren estiloan aldaketak diseinatzea eta antolatzea, ile-apainketako teknika berritzaileak aplikatuta.
• Behar bereziak dituzten bezeroei ile-apainketako zaintzari buruzko aholkuak ematea, tekniken, materialen eta kosmetikoen berri emanez.
• Ikus-entzunezko, eszena, publizitate eta modako produkzioetarako orrazkerak gainbegiratzea eta egitea, ile-apainketako teknika klasikoak eta aurreratuak erabilita.
• Ile-tratamenduak gainbegiratzea eta aplikatzea, teknika elektroestetikoak, kosmetologikoak eta eskuzkoak aurretiazko diagnostikoaren arabera integratuta.
• Bezeroari aholkuak ematea eta tratamenduen eta kosmetikoen efektuen berri ematea, baita larruazaleko fisiologiarekin, bizimodu osasungarriko ohiturekin eta aplikatu aurretik, unean eta ondoren jarraitu beharreko prekauzioekin duten loturaren berri emateko ere.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Ile-apainketako enpresetako zuzendari teknikoa.
• Ikus-entzunezko produkzioetan, produkzio eszenikoetan eta modako produkzioetan ile-apainketako zuzendari tekniko-artistikoa.
• Ilearen tratamenduetako espezialista.
• Ile-apainketako aholkulari artistikoa.
• Estilista.
• Ile-protesietako eta ile-eranskinetako espezialista.
• Ile-apainketako enpresetako aholkulari ebaluatzailea.
• Behar bereziak dituzten bezeroen ile-zaintzako aditua.
• Ile-analisietako teknikaria.
• Ile-apaintzaile espezialista.
• Ile-kliniketako eta medikuntza eta kirurgia estetikoko zentroetako langile kualifikatua.
• Irudi-aholkularia.
• Ile-apainketako produktuetako eta aparatuetako salmentako aholkularia eta erakuslea.
• Irudi pertsonaleko eta ile-apainketako prentsa espezializatuko aholkularia.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek ile-apainketako prozesuetako zuzendari gisa lan egiten du sektoreko enpresetan, ikus-entzunezko produkzioetan eta produkzio eszenikoetan. Banako eta taldeko zereginak garatzen ditu diseinuaren, zerbitzu-antolamenduaren, zerbitzugintzaren, merkaturatzearen, logistikaren, kalitatearen, arriskuen prebentzioaren eta ingurumen-kudeaketaren eremu funtzionaletan.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Dermotrikologia. (132 o.)
• Baliabide teknikoak eta kosmetikoak. (165 o.)
• Ilearen tratamenduak. (165 o.)
• Ile-apainketako prozedurak eta teknikak. (330 o.)
• Ikus-entzunezko eta modako produkzioetarako orrazkerak. (120 o.)
• Ile-apainketako estilismoa. (140 o.)
• Irudiaren azterketa. (60 o.)
• Zuzendaritza eta merkaturatzea. (100 o.)
• Zainketa berezietako ile-apainketa. (80 o.)
• Irudi pertsonaleko prozesu fisiologikoak eta higienekoak (99 o.)
• Ile-apainketako estilismo- eta zuzendaritza-proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies