Lanbide-arloak
Irudi pertsonala - IMP
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
• Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
• Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Teknikari laguntzaile titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
• Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
• Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
• Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
• Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
• Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Ile-apainketako materiala jasotzea, biltegiratzea eta
banatzea, horien kontsumoa eta stocka kontrolatuta.
• Bezeroari prozesuaren fase guztietan arreta ematea,
ezarritako prozedurak aplikatuta.
• Ilearen eta buruko ile-larruaren egoera egiaztatzea,
behaketa-tresnak maneiatuta.
• Lanpostua eta instalazioak prestatzea eta prest
jartzea, erabiltzeko egoera ezin hobeetan mantenduta.
• Ilean forma-aldaketa iraunkorrak egitea, ezarritako
zehaztapenei jarraituta.
• Ile-zurtoina tindatzea eta koloregabetzea,
kosmetikoak, teknikak eta prozedurak hautatuta.
• Ilearen luzera aldatzea, eta, horretarako, tekniken
eta ile-mozteko estiloen arabera hautatzea tresnak, osagarriak eta
lanabesak.
• Orrazkerak eta orrazkera bilduak egitea,
ile-protesiak erabilita edo erabili gabe, bezeroaren beharretara
egokituta eta pertsonalizatuta.
• Eskuak, oinak eta azazkalak edertzeko eta zaintzeko
manikura- eta pedikura-teknikak aplikatzea.
• Gizonen ile-apainketako eta bizargintzako teknikak
egitea, bezeroaren eskariak eta beharrak identifikatuta.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Ile-apaintzailea.
• Bizargina.
• Ilea koloratzeko teknikaria.
• Ilearen forma aldatzeko teknikaria.
• Ilea mozteko teknikaria.
• Ile-eranskinetako teknikaria.
• Manikurako teknikaria.
• Pedikurako teknikaria.
• Sektoreko enpresetako merkataritzako agente
teknikaria.
• Ile-apainketako enpresetako harreragilea.
• Ile-apainketako tresneriaren, kosmetikoen eta
tekniken erakuslea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Cursos de especialización profesional.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek gizarte-erabilerako ile-apainketako
prozesuetara zuzentzen diren irudi pertsonaleko enpresetan egiten
du lan, eta honako zereginak beteko ditu: zerbitzuak egitea,
merkaturatzea, hornikuntzak egitea, kalitatea zaintzea, arriskuen
aurrean babestea eta isurketak eta hondakinak kontrolatzea.
Besteren kontura egin ohi dute lan, kualifikazio-maila bereko,
txikiagoko edo handiagoko beste pertsonekin lan-taldeak osatuta.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Orrazkerak eta orrazkera bilduak. (198 o.)
• Ilea koloratzea. (198 o.)
• Ile-apainketarako kosmetika. (132 o.)
• Ilea mozteko teknikak. (189 o.)
• Ilearen forma-aldaketa iraunkorrak. (168 o.)
• Gizonen ile-apainketa eta estilismoa. (99 o.)
• Ilearen analisia. (99 o.)
• Eskuetako eta oinetako estetika. (132 o.)
• Gorputz-irudia eta ohitura osasungarriak. (99 o.)
• Irudi pertsonaleko marketina eta salmenta (105 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 08/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 07/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 16/12/2020
Etiketak