Lanbide-arloak

Irudi pertsonala - IMP

Heziketa-zikloak > Oinarrizko LH

ILE-APAINKETAKO ETA ESTETIKAKO OINARRIZKO PROFESIONALA

Sartzeko baldintzak:

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko, baldintza hauek bete behar dira aldi berean:
• Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea, eta hamazazpi urte baino gehiago ez izatea zikloan sartzean edo dagokion urte naturalean.
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloa edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
• Irakasle taldeak gurasoei edo legezko ordezkariei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat hastea proposatu izana.

 

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Estetikako eta ile-apainketako produktuak hartzea eta segurtasun-baldintzetan biltegiratzea.
• Tresneria, lanabesak eta lan-eremua prestatzea, erabilera- eta higiene-baldintza egokietan utziz.
• Bezeroa eroso jartzea eta babestea -erabili beharreko teknikaren arabera- eta higiene- eta segurtasun-baldintzak bermatzea.
• Eskuetako eta oinetako azazkalak edertzeko oinarrizko teknikak aplikatzea, azazkalen itxura hobetzearren.
• Biloa depilatzeko teknikak aplikatzea, eta aurreko eta ondorengo zaintzei buruzko aholkuak ematea bezeroari.
• Biloa apaintzea, produktuen esposizio-denbora kontrolatuta.
• Aurpegiko makillaje soziala eta fantasiazkoa egitea, bezeroaren beharretara egokituta.
• Ilea eta buruko ile-larrua garbitzea eta atontzea.
• Ilean aldi baterako forma-aldaketak egiteko orrazkerari hasiera ematea.
• Forma iraunkorreko aldaketak egitea, eta horretarako, muntaia egitea eta beharrezko kosmetikoak aplikatzea.
• Ilearen kolorea aldatzea, kosmetikoak aplikatuta eta ezarritako esposizio-denbora kontrolatuta.
• Eskuetako eta oinetako azazkalak edertzeko oinarrizko teknikak aplikatzea, azazkalen itxura hobetzearren.
• Bere erantzukizunpeko zereginak bakarka edo taldean autonomiaz eta ekimenez egitea, aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko egoeretara egokituta.
• Balioen praktikan oinarritzen diren erantzukizuneko eta autonomiako ohiturak hartzea eta, horretarako, pertsonen arteko harremanak eta laneko harremanak erraztea, taldean lan egitea eta bizikidetasun-giro atsegina sortzea, gizartearen hainbat esparrutan gizarteratzea ahalbidetuko diona.
• Natura-ondarearen kontserbazioarekin eta iraunkortasunarekin bat datozen ohiturak eta balioak garatzea, eta, arlo horretan, gizartearen eta naturgunearen arteko elkarreragina aztertzea eta giza ekintzak ingurunean dituen ondorioak baloratzea.
• Adierazpen artistikoak eta kulturalak arrazoituta baloratzea, aberastasun pertsonalerako eta sozialerako iturri gisa erabilita eta jarrera estetikoak eta aniztasun kulturalerako eta ondare artistikorako jarrera estetikoak eta sentikorrak garatuta.
• Hainbat lan- eta gizarte-egoeratan komunikatzea eta, horretarako, hizkuntza-baliabideak zuzentasunez eta argi erabiltzea, testuingurua kontuan izanik eta ahozko eta idatzizko oinarrizko formak erabilita, ama-hizkuntzan zein atzerriko hizkuntzan.
• Gizarte- eta produkzio-ingurunearekin lotzen diren arazo aurreikusgarriak ebaztea, eta, horretarako, zientzia aplikatuek eta gizarte-zientziek eskaintzen dituzten elementuak erabiltzea eta iritzi-aniztasuna errespetatzea, erabakiak hartzeko garaian aberastasun-iturri gisa.
• Bere lanbide-jardueraren zein hiritar-baldintzaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak modu aktiboan eta erantzukizunez erabiltzea.

Irakaskuntza horiek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak egiteko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Ile-apainketako laguntzailea.
• Manikurako eta pedikurako laguntzailea.
• Makillajeko laguntzailea.
• Depilazioko laguntzailea.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Irudi pertsonala; Ostalaritza eta turismoa; eta Elikagaien industriak).

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek, oro har, besteren kontura egiten du lan, teknikari arduradunen gainbegiradapean, ile-apaindegietan eta edergintza-aretoetan, baita ile-apainketako eta/edo estetikako aretoetan, gimnasioetan edo hoteletako, zaharren egoitzetako, ospitaletako edo bainu-etxeetako edergintza-zentroetan ere. Era berean, autonomiaz egin ditzake ile-apainketako, manikurako, pedikurako, depilazioko eta makillajeko oinarrizko zerbitzuak.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako moduluak:
• Lanbide-ingurunea prestatzea. (99 o.)
• Azazkalen oinarrizko zaintza estetikoak. (99 o.)
• Depilazio mekanikoa eta alferrikako ilea koloregabetzea. (96 o.)
• Makillajea. (132 o.)
• Ilea garbitzea eta ilearen forma aldatzea. (165 o.)
• Ilearen kolorea aldatzea. (132 o.)
• Bezeroentzako arreta. (48 o.)
• Zientzia aplikatuak I. (165 o.)
• Zientzia aplikatuak II. (144 o.)
• Komunikazioa eta gizartea I. (165 o.)
• Komunikazioa eta gizartea II. (168 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (53 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (260 o.)
• Tutoretza eta orientabidea I. (33 o.)
• Tutoretza eta orientabidea II. (25 o.)

Ile-apainketa aukera:
• Irudi-aldaketako prozesuak: hastapenak. (120 o.)
• Oinarrizko ile-mozketa. (96 o.)

Estetika aukera:
• Aurpegi eta gorputzaren oinarrizko higiene eta hidratazioa. (120 o.)
• Norberari egokitutako makillajea. (96 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika