Lanbide-arloak
Irudi pertsonala - IMP
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
• BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
• Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
• Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
• Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Jarduerak zuzentzea eta kudeatzea, baliabide
materialak, pertsonalak eta teknikoak antolatuta.
• Jardun-protokoloak diseinatzea, ile-apainketako
prozesuak estandarizatzeko.
• Merkatuko korronte eta teknika berritzaileak
aztertzea, bezeroen eskarietara egokituko diren estiloak sortuz eta
eskainiz.
• Enpresaren hornikuntza eta mantentze-lanak
antolatzea, kalitatea eta dokumentazioa kontrolatuta.
• Bezeroaren ilea eta buruko ile-larrua aztertzea,
diagnostikoko tresnak erabilita.
• Bezeroaren irudi integrala aztertzea, bezeroaren
eskakizunak estilo pertsonala osatzen duten elementuekin lotuta.
• Orrazkeraren estiloan aldaketak diseinatzea eta
antolatzea, ile-apainketako teknika berritzaileak aplikatuta.
• Behar bereziak dituzten bezeroei ile-apainketako
zaintzari buruzko aholkuak ematea, tekniken, materialen eta
kosmetikoen berri emanez.
• Ikus-entzunezko, eszena, publizitate eta modako
produkzioetarako orrazkerak gainbegiratzea eta egitea,
ile-apainketako teknika klasikoak eta aurreratuak erabilita.
• Ile-tratamenduak gainbegiratzea eta aplikatzea,
teknika elektroestetikoak, kosmetologikoak eta eskuzkoak
aurretiazko diagnostikoaren arabera integratuta.
• Bezeroari aholkuak ematea eta tratamenduen eta
kosmetikoen efektuen berri ematea, baita larruazaleko
fisiologiarekin, bizimodu osasungarriko ohiturekin eta aplikatu
aurretik, unean eta ondoren jarraitu beharreko prekauzioekin duten
loturaren berri emateko ere.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Ile-apainketako enpresetako zuzendari teknikoa.
• Ikus-entzunezko produkzioetan, produkzio eszenikoetan
eta modako produkzioetan ile-apainketako zuzendari
tekniko-artistikoa.
• Ilearen tratamenduetako espezialista.
• Ile-apainketako aholkulari artistikoa.
• Estilista.
• Ile-protesietako eta ile-eranskinetako espezialista.
• Ile-apainketako enpresetako aholkulari ebaluatzailea.
• Behar bereziak dituzten bezeroen ile-zaintzako
aditua.
• Ile-analisietako teknikaria.
• Ile-apaintzaile espezialista.
• Ile-kliniketako eta medikuntza eta kirurgia
estetikoko zentroetako langile kualifikatua.
• Irudi-aholkularia.
• Ile-apainketako produktuetako eta aparatuetako
salmentako aholkularia eta erakuslea.
• Irudi pertsonaleko eta ile-apainketako prentsa
espezializatuko aholkularia.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek ile-apainketako prozesuetako zuzendari
gisa lan egiten du sektoreko enpresetan, ikus-entzunezko
produkzioetan eta produkzio eszenikoetan. Banako eta taldeko
zereginak garatzen ditu diseinuaren, zerbitzu-antolamenduaren,
zerbitzugintzaren, merkaturatzearen, logistikaren, kalitatearen,
arriskuen prebentzioaren eta ingurumen-kudeaketaren eremu
funtzionaletan.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Dermotrikologia. (132 o.)
• Baliabide teknikoak eta kosmetikoak. (165 o.)
• Ilearen tratamenduak. (165 o.)
• Ile-apainketako prozedurak eta teknikak. (330 o.)
• Ikus-entzunezko eta modako produkzioetarako
orrazkerak. (120 o.)
• Ile-apainketako estilismoa. (140 o.)
• Irudiaren azterketa. (60 o.)
• Zuzendaritza eta merkaturatzea. (100 o.)
• Zainketa berezietako ile-apainketa. (80 o.)
• Irudi pertsonaleko prozesu fisiologikoak eta
higienekoak (99 o.)
• Ile-apainketako estilismo- eta
zuzendaritza-proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
EAEko Lanbide Heziketako tituluen eskaintza argitaratu da
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 25/04/2023
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 21/03/2023
Etiketak