Lanbide-arloak

Irudi pertsonala - IMP

Heziketa-zikloak > Goi-maila

ESTETIKA INTEGRAL ETA ONGIZATEKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

Sartzeko baldintzak:

Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.

• BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
• Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
• Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
• Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

 

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Profesional hau gai izango da:
• Logistika eta biltegiratze-lanak kudeatzeko, estetika-enpresak eskaintzen dituen zerbitzu guztien funtzionamendu ona ziurtatuko duen materiala hornituta.
• Hidroterapia-prozesuak egiteko, bainuetxeetan edo spa zentroetan teknika espezifikoak eta osagarriak aplikatuta eta kosmetiko termalak erabilita.
• Masaje eta drenaje linfatiko estetikoak aplikatzeko, teknikak eta prozedurak hautatuta.
• Pigmentuen mikroezarpen bidezko makillaje zuzentzaileak egiteko, bezero bakoitzaren beharretara egokituta eta pertsonalizatuta.
• Ilea aldi baterako eta behin betiko ezabatzeko prozesuak gainbegiratzeko eta garatzeko, ezarritako zehaztapenei jarraituta.
• Teknika elektroestetikoak eta erradiazio ultramore bidezko beltzarantzea gainbegiratzeko eta garatzeko, indarrean dagoen legeriak finkatzen dituen zehaztapenak beteta.
• Bezeroari aholkuak emateko eta tratamenduen eta kosmetikoen efektuen berri emateko, baita larruazaleko fisiologiarekin, bizimodu osasungarriko ohiturekin eta aplikatu aurretik, unean eta ondoren jarraitu beharreko prekauzioekin duten loturaren berri emateko ere.
• Zerbitzu estetikoak integratu eta egitean, teknika kosmetologikoen, elektroestetikoen eta eskuzkoen aplikazioa koordinatzeko.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Estetizista.
• Enpresa estetikoetako eta spa edo bainuetxeetako irudi pertsonaleko zuzendari teknikoa.
• Tratamendu estetiko integraletako teknikaria.
• Teknika hidroestetikoetako espezialista.
• Mikropigmentazioko teknikaria.
• Depilazio mekanikoko eta aurreratuko teknikaria.
• Aparatologia estetikoko teknikaria.
• Erradiazio ultramore bidez beltzarantzeko espezialista.
• Masaje estetikoetako teknikaria.
• Drainatze linfatiko estetikoko teknikaria.
• Medikuntza eta kirurgia estetikoko zentroetako langile kualifikatua.
• Merkataritza-teknikaria.
• Estetikako eta kosmetikako aholkularia.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek irudi pertsonala zaintzeko sektorean -zaintza estetikoen azpisektorean- egiten du lan enpresa txiki eta ertainetan, batez ere pribatuetan, eta horien barruan tratamendu estetiko integralaren, estetika hidrotermalaren, pigmentuen mikroezarpenaren, depilazio aurreratuaren, masaje estetikoaren eta drainatzearen arloetan eta tratamendu estetikoen eta kosmetikoen aholkularitzan.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Beltzarantze artifiziala.
• Tatuajea, mikropigmentazioa eta piercing.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Aparatologia estetikoa. (132 o.)
• Estetika hidrotermala. (165 o.)
• Depilazio aurreratua. (165 o.)
• Masaje estetikoa. (198 o.)
• Drainatze estetikoa eta presio bidezko teknikak. (120 o.)
• Mikropigmentazioa. (140 o.)
• Irudi pertsonaleko prozesu fisiologikoak eta higienekoak. (99 o.)
• Dermoestetika. (100 o.)
• Estetika eta ongizateko kosmetika. (132 o.)
• Tratamendu estetiko integralak. (140 o.)
• Estetika integral eta ongizateko proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika