Lanbide-arloak

Instalatze eta mantentze lanak - IMA

Heziketa-zikloak > Goi-maila

MEKATRONIKA INDUSTRIALEKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

Sartzeko baldintzak:

Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.

• BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
• Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
• Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
• Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

 

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Sistema mekatroniko industrialak konfiguratzea, horiek osatzen dituzten tresneria eta elementuak hautatuta.
• Sistema mekatroniko industrialak muntatzeko eta mantentzeko lanak planifikatzea -makineria, industria-tresneria, produkzio-lerro automatizatuak, eta abar-, baliabideak, beharrezko denborak eta kontrol-sistemak definituta.
• Sistema mekatroniko industrialak muntatzeko eta mantentzeko prozesuak ikuskatzea eta/edo gauzatzea, denborak eta emaitzen kalitatea kontrolatuta.
• Sistema mekatroniko industrialen funtzionamendu-parametroak gainbegiratzea, neurtzeko eta kontrolatzeko tresnak eta berariazkoa helburua duten informatika-aplikazioak erabilita.
• Sistema mekatroniko industrialetan sortzen diren matxurak eta disfuntzioak diagnostikatzea eta kokatzea, teknika eragileak eta berariazko prozesuak aplikatuta, horien konponketa antolatzearren.
• Makineria, industria-tresneria eta produkzio-lerro automatizatuak mantentzeko ordezko piezen gutxieneko mailak ezartzea.
• Instalazioa konpondu edo muntatu ondoren, tresneria prest jartzea eta, horretarako, segurtasun- eta funtzionamendu-probak egitea, dokumentazio teknikoa abiapuntu izanik beharrezko aldaketak eta doikuntzak egitea, eta sistemaren fidagarritasuna eta energia-eragimena ziurtatzea.
• Sistema automatikoak programatzea, instalazioaren funtzionamendu- eta segurtasun-parametroak egiaztatuta eta kasuak kasu ezarritako prozedurak jarraituta.
• Instalazioak prest jartzeko lanak gainbegiratzea edo egitea, parametroak doituz eta beharrezko probak eta egiaztapenak -funtzionalak zein arauzkoak- eginez.
• Instalazioak muntatzeko prozesuekin eta mantentzeko planarekin lotuta indarrean dagoen araudia betetzeko dokumentazio teknikoa eta administratiboa prestatzea.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Makineriako eta industria-tresneriako instalazioak mantentzeko prozesuak planifikatzeko eta programatzeko teknikaria.
• Makineriako eta industria-tresneriako instalazioen muntaia-taldeko burua.
• Makineriako eta industria-tresneriako instalazioen mantentze-taldeko burua.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek sistema mekatronikoak edo makineria, industria-tresneria eta linea automatizatuak garatzera eta gainbegiratzera, eta horien proiektuak garatzera, zuzentzen diren enpresetan, batez ere pribatuetan, egiten du lan, bere kontura edo besteren kontura.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Sistema mekanikoak. (160 o.)
• Sistema hidraulikoak eta pneumatikoak. (132 o.)
• Sistema elektrikoak eta elektronikoak. (132 o.)
• Makina-elementuak. (99 o.)
• Fabrikazio-prozesuak. (165 o.)
• Sistema mekatronikoen irudikapen grafikoa. (132 o.)
• Sistema mekatronikoen konfigurazioa. (160 o.)
• Mantentze-lanen eta kalitatearen prozesuak eta kudeaketa. (100 o.)
• Sistemen integrazioa. (231 o.)
• Sistema mekatronikoen simulazioa. (80 o.)
• Mekatronika industrialeko proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika