Lanbide-arloak
Instalatze eta mantentze lanak - IMA
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
• Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
• Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Teknikari laguntzaile titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
• Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
• Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
• Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
• Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
• Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Instalazioak muntatzearekin eta mantentzearekin
lotzen diren eragiketak egitea.
• Instalazioak muntatzeko edo mantentzeko beharrezko
baliabideak eta bitartekoak biltzea.
• Instalazioetan dokumentazio teknikoaren araberako
aldaketak proposatzea, muntaiaren bideragarritasuna ziurtatzeko;
eskumen-arazoak ebatzita eta bestelako gorabeheren berri emanda.
• Instalazio elektromekanikoekin lotzen diren sistema
mekanikoak, hidraulikoak, pneumatikoak eta gainerako elementu
osagarriak muntatzea.
• Instalazio elektromekanikoekin lotzen diren sistema
elektrikoak eta erregulazio eta kontrolekoak kalitate- eta
segurtasun-baldintzetan muntatzea.
• Instalazio elektromekanikoak mantentzeko eta
muntatzeko osagai mekanikoak fabrikatzea eta/edo lotzea.
• Instalazioen probak eta egiaztapenak egitea, bai
funtzionalak, bai arauzkoak; haien funtzionamendua egiaztatu eta
doitzeko.
• Instalazioen tresneriaren eta elementuen disfuntzioak
diagnostikatzea, beharrezko bitartekoak eskatutako segurtasunaz
erabilita eta ezarritako prozedurak aplikatuta.
• Instalazioetan tresneria eta elementuak konpontzea,
mantentzea eta ordeztea, funtzionamendu-baldintzak ziurtatzeko eta
berrezartzeko.
• Instalazioa abian jartzea, makinen, automatismoen eta
segurtasun-gailuen funtzionamendu-probak eginda, hura muntatu eta
mantendu ondoren.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Produkzio-lerro automatizatuen instalatzaile
elektriko/elektronikoa.
• Produkzio-lerro automatizatuen mantentzaile
elektriko/elektronikoa.
• Mantentze-lanetako mekanikaria.
• Industria-muntatzailea.
• Linea automatizatuetako mantentzailea.
• Tresneria-ondasunetako muntatzailea.
• Tresneria elektrikoetako muntatzailea.
• Tresneria elektronikoetako muntatzailea.
• Automatismo pneumatikoen eta hidraulikoen
muntatzailea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek makineria, industria-tresneria eta linea
automatizatuak muntatzera eta mantentzera zuzentzen diren
enpresetan, batez ere pribatuetan, egiten du lan, beren kontura edo
besteren kontura.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Fabrikazio-teknikak. (231 o.)
• Lotura- eta muntaia-teknikak. (105 o.)
• Elektrizitatea eta automatismo elektrikoak. (264 o.)
• Automatismo pneumatikoak eta hidraulikoak. (231 o.)
• Muntaia- eta mantentze-lan mekanikoak. (189 o.)
• Muntaia- eta mantentze-lan elektriko/elektronikoak.
(231 o.)
• Linea automatizatuen muntaia- eta mantentze-lanak.
(168 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.).
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Elikagaiak merkaturatzeko teknikaria Oinarrizko Curriculum Diseinua (euskeraz)
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/01/2021
Etiketak