Lanbide-arloak

Instalatze eta mantentze lanak - IMA

Heziketa-zikloak > Goi-maila

INSTALAZIO TERMIKOEN ETA FLUIDODUNEN PROIEKTUEN GARAPENEKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA

Instalazio termikoen eta fluidodunen proiektuen garapeneko goi-mailako teknikaria (LOE)

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Sartzeko baldintzak:

 

Goi-mailako heziketa-ziklo batean sartzeko, honako baldintza HAUETAKOREN BAT bete behar da:
• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Erdi-mailako teknikariaren titulua edukitzea.
• Goi-mailako zikloetara sartzeko proba (proba egiten den urtean gutxienez 19 urte beteta izan beharko da) edo 25 urtetik gorakoentzako unibertsitaterako sarbide-proba gainditu izana.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzeko ziurtagiria edukitzea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko edo pribatuetan goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko prestakuntza-ikastaro espezifikoa gainditu izana.
• Sarbidearen ondorioetarako beste titulazio baliokide batzuk:

o Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoan (urriaren 3ko 1/1990) ezarritako Batxilergoko titulua edukitzea.
o Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren kurtsoa gainditu izana.
o Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate aurrekoa gainditu izana.
o Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
o Unibertsitate-titulazioa edo baliokidea edukitzea.


Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Proiektuak garatzea eta industria-prozesuetan eta eraikinetan instalazio termikoak eta fluidodunak muntatzeko lanak planifikatzea, ezarritako erregelamendu eta arauen arabera, eta kalitate, segurtasun, laneko arriskuen prebentzio eta ingurumenarekiko errespetuko protokoloak jarraituz.
• Obrako edo aurreproiektuko abiapuntuko datuak lortzea eta kokalekuaren ezaugarriak identifikatzea, dokumentazio teknikoa lantzeko.
• Enpresaren politika eta aplikatzekoa den araudia abiapuntu izanik, instalazioetako ekipamenduek eta elementuek bete beharreko homologazio-ezaugarriak definitzea.
• Lortutako datuetan oinarrituta, planoak, eskemak eta abar marraztea, eta, horretarako, bezeroaren eskakizunak eta araudia betetzea.
• Dokumentazio teknikoa edo obraren ezaugarriak abiapuntu izanik, instalazioen muntaia, probak eta protokoloak planifikatzea.
• Obra-unitateak zehaztea, horien motak kontuan izanik eta instalazioen neurketak eginez, egindako neurketak abiapuntu izanik, eta obra-unitateekin lotzen diren kostuak aplikatuta.
• Fabrikatzaileen gomendioak eta araudia abiapuntu izanik, mantentze-lanen programa lantzea.
• Dokumentazio teknikoa eta administratiboa lantzea, betiere indarrean dagoen erregelamentazioa betez, eta muntaia-zehaztapenei, proben protokoloari eta zerbitzuaren eta mantentzearen arloko argibideen eskuliburuari jarraituz.
• Lantokia garbi eta txukun mantentzea, eta konpetentzia teknikoko arauak eta laneko osasun-eskakizunak betetzea.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Profesional honek instalazio termikoak eta fluidodunak muntatzeko eta mantentzeko industrietan egiten du lan. Industria horiek ur bero sanitarioaren produkzioko azpisektorean eta girotzeko (berotzeko, hozteko eta aireztatzeko) azpisektorean sartzen dira -industria-sektorearen eta eraikuntza eta obra zibileko sektorearen barruan-.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

• Bero-instalazioetako delineatzaile proiektugilea.
• Girotzeko eta aireztatzeko/erauzteko instalazioetako delineatzaile proiektugilea.
• Hotz-instalazioetako delineatzaile proiektugilea.
• Fluidoak banatzeko sareen eta sistemen instalazioetako delineatzaile proiektugilea.
• Bero-instalazioetako muntaien plangintzako teknikaria.
• Girotzeko eta aireztatzeko/erauzteko instalazioetako muntaien plangintzako teknikaria.
• Hotz-instalazioetako muntaien plangintzako teknikaria.
• Fluidoak banatzeko sareen eta sistemen instalazioen plangintzako teknikaria.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Hotz-teknikari profesionala.
• Eraikinetako instalazio termikoak.
• Iturgintza

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Sistema elektrikoak eta automatikoak.  (198 o.)
• Ekipamendu eta instalazio termikoak. (231 o.)
• Instalazioak muntatzeko prozesuak. (231 o.)
• Instalazioen irudikapen grafikoa. (132 o.)
• Energia berriztagarriak eta eraginkortasun energetikoa. (99 o.)
• Girotzeko, berotzeko eta ur bero sanitarioko instalazioen konfigurazioa. (140 o.)
• Hotz-instalazioen konfigurazioa. (140 o.)
• Fluido-instalazioen konfigurazioa. (120 o.)
• Instalazioak muntatzeko plangintza. (100 o.)
• Instalazio termikoen eta fluidodunen proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak

Azken sarrerak

© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies