Lanbide-arloak
Instalatze eta mantentze lanak - IMA
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Industria-prozesuetan eta eraikinetan instalazio termikoak
eta fluidodunak muntatzeko eta mantentzeko lanak planifikatzea,
kudeatzea eta ikuskatzea, ezarritako erregelamendu eta arauen
arabera, eta kalitate, segurtasun, laneko arriskuen prebentzio eta
ingurumenarekiko errespetuko protokoloak jarraituz.
Profesional hau gai izango da:
• Ekipamenduaren edo instalazioaren sintomak eta
historikoa abiapuntu izanik, matxurak edo disfuntzioak
diagnostikatzeko eta kokatzeko.
• Instalazioa abian jartzeko, parametroak neurtuz eta
probak eta doikuntzak eginez.
• Instalazioaren funtzionamendu-parametroak
kontrolatzeko eta erregulazio eta kontroleko sistema automatikoak
programatzeko.
• Dagozkien ekipamenduak eta elementuak hautatzeko
proiekturik behar ez duten instalazioak osatzeko.
• Instalazioak muntatu eta mantentzeko lanak
programatzean beharrezkoak diren datuak lortzeko.
• Jarduteko eragiketa-prozesuak eta mantentze-programak
lantzeko.
• Ekipamenduen, elementuen eta eskulanaren kostuak
kalkulatzeko, eta, hala, horiek muntatu edo mantentzearen
aurrekontua lantzeko.
• Ekipamendua, makinak eta instalazioak muntatzeko eta
mantentzeko prozesuak planifikatzeko, gauzatzeko eta
gainbegiratzeko.
• Instalazioak mantentzeko gutxieneko ordezko piezak
ezartzeko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Tituluaren lanbide-moduluen osotasunean ezarritako
prestakuntzak bermatu egiten du eraikinetako instalazio
termikoetako txartel profesionalean eskatzen den jakintza-maila.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Lanak:
• Instalazio termikoak eta fluidodunak muntatzeko eta
mantentzeko industrietan egiten du lan. Industria horiek ur bero
sanitarioaren produkzioko azpisektorean eta girotzeko (berotzeko,
hozteko eta aireztatzeko) azpisektorean sartzen dira
-industria-sektorearen eta eraikuntza eta obra zibileko sektorearen
barruan.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Instalazio termikoak eta fluidodunak mantentzeko
prozesuak planifikatzea eta programatzea.
• Fluidoak banatzeko sareen eta sistemen muntatzaileen
talde-burua.
• Mantentzaile-burua.
• Industria-hotzeko teknikaria.
• Frigorista.
• Girotzeko eta aireztatzeko/erauzteko teknikaria.
• Fluidoak banatzeko sareetako eta sistemetako
teknikaria.
• Hotz-instalazioetako teknikaria.
• Berokuntzako eta ur bero sanitarioko instalazioen
instalatzailea.
• Berokuntzako eta ur bero sanitarioko instalazioen
mantentzailea.
• Produkziorako instalazio osagarriak mantentzeko
teknikaria.
• Instalazio termikoen muntaiaren ikuskatzailea.
• Bero-instalazioak mantentzeko taldeko burua.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Hotz-teknikari profesionala.
• Eraikinetako instalazio termikoak.
• Iturgintza
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Sistema elektrikoak eta automatikoak. (198 o.)
• Ekipamendu eta instalazio termikoak. (231 o.)
• Instalazioak muntatzeko prozesuak. (231 o.)
• Instalazioen irudikapen grafikoa. (132 o.)
• Energia berriztagarriak eta eraginkortasun
energetikoa. (99 o.)
• Muntaiaren, kalitatearen eta mantentzearen kudeaketa.
(80 o.)
• Instalazio termikoen eta fluidodunen konfigurazioa.
(140 o.)
• Hozteko eta girotzeko instalazioak mantentzea. (140
o.)
• Bero- eta fluido-instalazioak mantentzea. (140 o.)
• Instalazio termikoak eta fluidodunak mantentzeko
proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 14/04/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Etiketak