Lanbide-arloak
Instalatze eta mantentze lanak - IMA
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
• Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
• Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Teknikari laguntzaile titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
• Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
• Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
• Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
• Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
• Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Instalazioak dokumentazio teknikoaren arabera
zuinkatzea, muntaiaren bideragarritasuna ziurtatzeko;
eskumen-arazoak ebatzita eta bestelako gorabeheren berri emanda.
• Hozteko, girotzeko eta aireztatzeko instalazioekin
lotutako sistema elektrikoak, eta erregulazio eta kontrolekoak
kalitate- eta segurtasun-baldintzetan muntatzea, haien
funtzionamendua ziurtatuta.
• Hozteko, girotzeko eta aireztatzeko instalazioak
mantendu eta muntatzeko mekanizazio- eta lotura-teknikak
aplikatzea, kalitateko, segurtasuneko eta ingurumenarekiko
errespetuko baldintzetan.
• Instalazioen parametroak neurtzea, eta horien probak
eta egiaztapenak egitea, bai funtzionalak, bai arauzkoak; haien
funtzionamendua egiaztatu eta doitzeko.
• Instalazioen tresneriaren eta elementuen disfuntzioak
aurkitu eta diagnostikatzea, beharrezko bitartekoak eskatutako
segurtasunaz erabilita eta ezarritako prozedurak aplikatuta.
• Instalazioen tresneria eta elementuak konpondu,
mantendu eta ordezkatzea, kalitateko, segurtasuneko eta
ingurumenarekiko errespetuko baldintzetan;
funtzionamendu-baldintzak ziurtatu eta berrezartzeko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Instalazio komertzialetako hotz-teknikari
instalatzailea.
• Instalazio komertzialetako hotz-teknikari
mantentzailea.
• Prozesu industrialetako hotz-teknikari
instalatzailea.
• Prozesu industrialetako hotz-teknikari mantentzailea.
• Girotzeko tresneriaren, aireztatzeko/erauzteko
tresneriaren, banaketa-sareen eta tresneria terminalaren
instalatzailea/muntatzailea.
• Girotzeko tresneriaren, aireztatzeko/erauzteko
tresneriaren, banaketa-sareen eta tresneria terminalaren
mantentzailea/konpontzailea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek instalazio termikoak eta fluidokoak
muntatu eta mantentzeko enpresetan dihardu, hozte komertzialeko,
hozte industrialeko eta girotzeko azpisektoreekin lotutako
enpresetan, bai eraikuntza eta obra zibilen sektorean, bai eta
sektore industrialean ere.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Fluor-gasen hoztaileen edozein kargako hozteko
sistemak dituen tresneria manipulatzea.
• Hotz-teknikari profesionala.
• Hozteko eta girotzeko instalazioetako teknikariaren
tituluak eta Beroa sortzeko instalazioetako teknikariaren tituluak,
biek batera, eraikinetako instalazio termikoetako txartel
profesionala ematen dute.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Makina eta tresneria termikoak. (264 o.)
• Instalazioak muntatzeko teknikak. (297 o.)
• Instalazio elektrikoak eta automatismoak. (231 o.)
• Hozteko eta girotzeko instalazioen konfigurazioa.
(168 o.)
• Hozte komertzialeko tresneria muntatzea eta
mantentzea. (105 o.)
• Hozteko instalazio industrialak muntatzea eta
mantentzea. (168 o.)
• Girotzeko, aireztatzeko eta erauzteko instalazioak
muntatzea eta mantentzea. (189 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (66 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Elikagaiak merkaturatzeko teknikaria Oinarrizko Curriculum Diseinua (euskeraz)
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/01/2021
Etiketak