Lanbide-arloak

Instalatze eta mantentze lanak - IMA

Heziketa-zikloak > Oinarrizko LH

FABRIKAZIO ETA MUNTAKETAKO OINARRIZKO PROFESIONALA

Sartzeko baldintzak:

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko, baldintza hauek bete behar dira aldi berean:
• Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea, eta hamazazpi urte baino gehiago ez izatea zikloan sartzean edo dagokion urte naturalean.
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloa edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
• Irakasle taldeak gurasoei edo legezko ordezkariei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat hastea proposatu izana.

 

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Material metalikoetako eta ez-metalikoetako lotura finkoak eta desmuntagarriak egitea, segurtasuneko, funtzionaltasuneko eta ekonomiako irizpideen arabera.
• Elementu metalikoak eta ez-metalikoak erreminta eramangarrien bidez muntatzea eta doitzea, zati mugikorren doikuntzak, berdindurak edo lerradurak lortuta.
• Ur-hustuketako eta -hornidurako tutueriak eta oinarrizko berokuntzako eta klimatizazioko zirkuituak ezartzeko erretenak eta lubakiak irekitzea.
• Ur-hustuketako eta -hornidurako eta berokuntza-instalazioetako aplikazioetarako tutueriak mihiztatzea.
• Ureztatze automatikoko instalazio txikiak konfiguratzea eta muntatzea, gainazal osoaren estaldura eta ur-aurrezpena ziurtatuta.
• Hustuketa-sarera eta barne-hornidurako sarera konektatuta dagoen tresneria sanitarioa muntatzea.
• Ur-hustuketako eta -hornidurako eta berokuntzako instalazioen oinarrizko mantentze-lanak egitea.
• Oinarrizko girotze-tresneriaren barruko eta kanpoko unitateak muntatzea.
• Gainazalen akabera egiteko eta junturak zigilatzeko eragiketak egitea, kalitate- eta segurtasun-baldintza egokiak ziurtatuz.
• Makinak, tresneria eta lanabesak mantentzea, horiek erabiltzeko eta kontserbatzeko eskuliburuetan ezarritako prozedurak beteta.
• Bere erantzukizunpeko zereginak bakarka edo taldean autonomiaz eta ekimenez egitea, aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko egoeretara egokituta.
• Balioen praktikan oinarritzen diren erantzukizuneko eta autonomiako ohiturak hartzea eta, horretarako, pertsonen arteko harremanak eta laneko harremanak erraztea, taldean lan egitea eta bizikidetasun-giro atsegina sortzea, gizartearen hainbat esparrutan gizarteratzea ahalbidetuko diona.
• Natura-ondarearen kontserbazioarekin eta iraunkortasunarekin bat datozen ohiturak eta balioak garatzea, eta, arlo horretan, gizartearen eta naturgunearen arteko elkarreragina aztertzea eta giza ekintzak ingurunean dituen ondorioak baloratzea.
• Adierazpen artistikoak eta kulturalak arrazoituta baloratzea, aberastasun pertsonalerako eta sozialerako iturri gisa erabilita eta jarrera estetikoak eta aniztasun kulturalerako eta ondare artistikorako jarrera estetikoak eta sentikorrak garatuta.
• Hainbat lan- eta gizarte-egoeratan komunikatzea eta, horretarako, hizkuntza-baliabideak zuzentasunez eta argi erabiltzea, testuingurua kontuan izanik eta ahozko eta idatzizko oinarrizko formak erabilita, ama-hizkuntzan zein atzerriko hizkuntzan.
• Gizarte- eta produkzio-ingurunearekin lotzen diren arazo aurreikusgarriak ebaztea, eta, horretarako, zientzia aplikatuek eta gizarte-zientziek eskaintzen dituzten elementuak erabiltzea eta iritzi-aniztasuna errespetatzea, erabakiak hartzeko garaian aberastasun-iturri gisa.
• Bere lanbide-jardueraren zein hiritar-baldintzaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak modu aktiboan eta erantzukizunez erabiltzea.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Manufaktura-industrietako peoia.
• Prozesu automatikoetako laguntzailea.
• Sarrailagilea.
• Beira-jartzailea.
• Obrako muntatzailea.
• Doitzaile mihiztatzailea.
• Iturgina.
• Berokuntza-tresneriaren muntatzailea.
• Berokuntza-tresneriaren mantentzailea.
• Girotze-tresneriaren muntatzailea.
• Girotze-tresneriaren mantentzailea.
• Ur-hornidurako eta -banaketako sareen instalatzailea.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Elektrizitatea eta elektronika; Informatika eta komunikazioak; Fabrikazio mekanikoa; Instalatze- eta mantentze-lanak; Energia eta ura; Erauzpen-industriak; Itsasoa eta arrantza; Kimika; Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak; Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa; eta Eraikuntza eta obra zibila).

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek besteren kontura egiten du lan produktu mekanikoen eta elektromekanikoen fabrikaziora eta muntaketara eta iturgintzako, berokuntzako eta girotzeko instalazioak muntatzera eta mantentzera zuzentzen diren enpresa handietan, ertainetan eta txikietan.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honetako lanbide-moduluen bidez ezartzen den prestakuntzak iturgintzako jarduerak egiteko eskatzen diren ezagupenak bermatzen ditu.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako moduluak:
• Fabrikazioko oinarrizko eragiketak. (165 o.)
• Soldadura eta metal-arotzeria. (132 o.)
• Aluminio eta PVCko arotzeria. (132 o.)
• Ebakuazio-sareak. (192 o.)
• Oinarrizko iturgintza eta berokuntza. (198 o.)
• Girotzeko ekipoak muntatzea. (168 o.)
• Zientzia aplikatuak I (165 o.)
• Zientzia aplikatuak II. (144 o.)
• Komunikazioa eta gizartea I (165 o.)
• Komunikazioa eta gizartea II. (168 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea (53 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (260 o.)
• Tutoretza eta orientabidea I. (33 o.)
• Tutoretza eta orientabidea II. (25 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika