Lanbide-arloak
Instalatze eta mantentze lanak - IMA
Heziketa-zikloak > Oinarrizko LH
Sartzeko baldintzak:
Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko, baldintza hauek bete behar dira aldi berean:
• Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea, eta hamazazpi urte baino gehiago ez izatea zikloan sartzean edo dagokion urte naturalean.
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloa edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
• Irakasle taldeak gurasoei edo legezko ordezkariei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat hastea proposatu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Lan-aginduak edo argibideak abiapuntu hartuta,
etxebizitzako instalazioetan, gainazaletan edo altzarietan
elementuak ordezteko, muntatzeko edo ezartzeko zein konponketak
egiteko materialak, erremintak eta makina-erremintak hautatzeko.
• Kanalizazio elektrikoak, ura husteko eta hornitzeko
hodiak, berokuntza-zirkuituak eta oinarrizko klimatizaziokoak
ezartzeko erretenak eta lubakiak irekitzeko.
• Ura husteko eta hornitzeko hodietako eta
berokuntza-instalazioetako elementuak mihiztatzeko.
• Automatikoki ureztatzeko instalazioak muntatzeko eta,
hala badagokio, aldez aurretik haiek muntatzeko eskema txikiak
egiteko, gainazal osoaren estaldura eta ur-aurrezpena ziurtatuta.
• Etxebizitzaren ekipamendu sanitarioak instalatzeko,
eta, horretarako, ura husteko eta hornitzeko sarearekin
konektatzeko.
• Etxeko klimatizazio-tresneriaren barneko eta kanpoko
unitateak muntatzeko eragiketak eta horien lehen mailako
mantentze-lanak egiteko.
• Zuntzezko aireztapen-hodiak edo antzekoak
mihiztatzeko eragiketak egiteko, eta, horretarako, gainazalei
akabera emateko eta junturak zigilatzeko eragiketak egiteko.
• Eman dizkioten argibideak edo erabilera-eskuliburuak
abiapuntu hartuta, etxebizitzaren esparruan instalazio
elektroteknikoak osatzen dituzten elementu sinpleak ordezteko.
• Horma eta sabaietako estaldura jarraituetan hondatuta
dauden guneak konpontzeko, eraginpeko gainazala pintatzeko eta
elementu zeramikoak ordezteko (zoladura eta azuleju-estaldura).
• Altzari prefabrikatuak, altzarien osagarriak eta
etxeko osagarriak muntatzeko eta ezartzeko, eta altzari horietan
oinarrizko konponketak egiteko eta burdineria ordezteko.
• Ordeztutako elementuen proba funtzionalak egiteko,
beharrezko tresnak eta prozedura erabilita.
• Makina-erremintak, tresneria, erremintak eta
lanabesak funtzionamenduan eta erabilera-egoera onean mantentzeko,
eta, horretarako, fabrikatzailearen eskuliburuetan ezarritako
prozedurak betetzeko.
• Bere ingurune fisiko, sozial, pertsonal eta
produktiboarekin zerikusia duten iragartzeko moduko arazoak
konpontzeko, eta, horretarako, arrazoibide zientifikoa eta zientzia
aplikatuek eta gizarte-zientziek emandako elementuak erabiltzeko.
• Garapen pertsonala eta soziala ahalbidetuko duten
eguneroko hainbat testuingurutan modu osasungarrian jokatzeko, eta,
horretarako, giza osasunerako ohitura eta eragin positiboak
analizatzeko.
• Ingurumena kontserbatzera bideratutako jarduketak
baloratzeko, eta, horretarako, haren orekan eragina izan dezaketen
eguneroko jardueren ondorioak bereizteko.
• Autoikaskuntzara eta bere ingurune pertsonal, sozial
edo profesionalaren hainbat testuingurutan erabiltzera bideratutako
informazioa lortzeko eta komunikatzeko, bere eskueran dituen
baliabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien
berezkoak erabilita.
• Kultura-aniztasunarekiko, ondare historiko eta
artistikoarekiko eta adierazpen kultural eta artistikoekiko
errespetuz eta sentikortasunez jarduteko, eta, horretarako,
aberaste pertsonal eta sozialaren iturri gisa erabiltzea eta
gozatzea baloratzeko.
• Hainbat testuinguru sozial edo profesionaletan eta
eskueran dituen bitarteko, bide eta euskarrien bitartez argi,
zehatz eta hitz-jarioarekin komunikatzeko, eta, horretarako,
gaztelaniaren eta, hala badagokio, hizkuntza koofizialaren ahozko
eta idatzizko baliabide linguistikoak erabiltzeko eta egokitzeko.
• Laneko ohiko egoeretan zein egoera pertsonal eta
sozialetan komunikatzeko, eta, horretarako, atzerriko hizkuntzan
oinarrizko baliabide linguistikoak erabiltzeko.
• Eskueran duen informazio historikoa eta geografikoa
abiapuntu hartuta, gizarte garaikideetako gertakari eta fenomeno
bereizgarriei buruzko azalpen xumeak egiteko.
• Bere lan-jardueran izandako aldaketa teknologikoen
eta antolamendukoen ondoriozko lan-egoera berrietara egokitzeko,
eta, horretarako, eskueran dituen prestakuntza-eskaintzak
erabiltzeko eta baliabideak informazioaren eta komunikazioaren
teknologien bidez aurkitzeko.
• Bere mailari dagozkion zereginak autonomiaz eta
erantzukizunez betetzeko, eta, horretarako, esleitutako lanean
kalitate- eta eraginkortasun-irizpideak erabiltzeko eta lan hori
bakarka zein talde bateko kide gisa egiteko.
• Eraginkortasunez komunikatzeko, eta, horretarako,
bere lan-esparruan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta
konpetentzia errespetatzeko eta egindako lanaren kalitatea
erdiesten laguntzeko.
• Lan-jarduerak egitean arriskuen prebentzioko eta
laneko segurtasuneko neurriak bere gain hartzeko eta betetzeko,
kalte pertsonalak, lanekoak eta ingurumenaren gainekoak
saihestearren.
• Bere lanbide-jarduerari dagozkion kalitate-arauak,
irisgarritasun unibertsalari eta guztientzako diseinuari buruzkoak
betetzeko.
• Bere lanbide-jardueraren prozedurak hautatzean
espiritu ekintzailea, ekimen pertsonala era erantzukizuna izateko.
• Dagokion jardueraren ondoriozko eskubideak baliatzea
eta betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren
arabera, eta bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean
aktiboki parte hartuz.
Irakaskuntza horiek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak egiteko beharrezko ezaupideak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Pintorearen laguntzailea.
• Instalazio elektroteknikoen mantentze-lanetako
laguntzailea.
• Iturginaren laguntzailea.
• Berokuntza-tresnerien muntatzailearen laguntzailea.
• Berokuntza-tresnerien mantentzailearen laguntzailea.
• Klimatizazio-tresnerien muntatzailearen laguntzailea.
• Klimatizazio-tresnerien mantentzailearen
laguntzailea.
• Ura hornitzeko eta banatzeko sareen instalatzailea.
• Zurezko edo antzeko altzari prefabrikatuen
muntatzailea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Erdi-mailako heziketa-ziklo bat (titulu honek
lehentasuna izango du Instalatze eta Mantentze Lanak, Eraikuntza
eta Obra Zibila, Elektrizitatea eta Elektronika eta Arotzeria eta
Altzarigintza lanbide-arloetako erdi-mailako titulu guztietarako
onartua izateko).
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek besteren kontura egiten du lan produktu
mekanikoak eta elektromekanikoak fabrikatu eta muntatzen dituzten
eta iturgintzako, berokuntzako eta klimatizazioko instalazioak
muntatu eta mantentzen dituzten enpresa handi, ertain eta
txikietan.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Tituluan ezarritako prestakuntzak, hots, haren
lanbide-moduluetan ezarritakoak, iturgintzarako txartel
profesionalean eskatzen den oinarrizko jakintza-maila bermatzen du.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako moduluak:
• Etxebizitzetako instalazio elektroteknikoen
oinarrizko mantentze-lanak. (168 o.)
• Etxebizitzako kontserbazio-eragiketak eta osagarrien
muntaketa. (198 o.)
• Ebakuazio-sareak. (132 o.)
• Oinarrizko iturgintza eta berokuntza. (198 o.)
• Girotze-ekipoak muntatzea. (99 o.)
• Zientzia aplikatua I. (165 o.)
• Zientzia aplikatua II. (144 o.)
• Komunikazioa eta gizarte I. (165 o.)
• Komunikazioa eta gizarte II. (168 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (53 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (260 o.)
• Tutoretza eta orientabidea I. (33 o.)
• Tutoretza eta orientabidea II. (25 o.)
Iturgintza-beroa aukera:
• Etxeko gaseko eragiketa osagarriak. (72 o.)
• Berokuntza zentralizatua. (120 o.)
Hozte-sistema aukera:
• Hozteko instalazioak. (192 o.)
Azken sarrerak
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
EAEko Lanbide Heziketako tituluen eskaintza argitaratu da
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 25/04/2023
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 21/03/2023
Etiketak