Lanbide-arloak

Instalatze eta mantentze lanak - IMA

Heziketa-zikloak > Erdi-maila

BEROA SORTZEKO INSTALAZIOETAKO TEKNIKARIA

Sartzeko baldintzak:

Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.

• Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
• Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
• Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Berotzeko instalazioekin, eguzki-instalazio termikoekin eta instalazio fluidodunekin lotutako tresneria eta gainerako elementu osagarriak muntatzea (zirkulagailuak, trukagailuak, espantsio-ontziak eta tutuak, besteak beste), kalitateko, segurtasuneko eta ingurumenarekiko errespetuko baldintzetan, eta haien funtzionamendua ziurtatuta.
• Berotzeko instalazioekin, eguzki-instalazio termikoekin eta instalazio fluidodunekin lotutako sistema elektrikoak, eta erregulazio eta kontrolekoak kalitate- eta segurtasun-baldintzetan muntatzea, haien funtzionamendua ziurtatuta.
• Instalazioen parametroak neurtzea, eta horien probak eta egiaztapenak egitea, bai funtzionalak, bai arauzkoak; haien funtzionamendua egiaztatu eta doitzeko.
• Instalazioen tresneria eta elementuak konpondu, mantendu eta ordezkatzea, kalitateko, segurtasuneko eta ingurumenarekiko errespetuko baldintzetan; funtzionamendu-baldintzak ziurtatu eta berrezartzeko.
• Instalazioa abian jartzea, makinen, automatismoen eta segurtasun-gailuen funtzionamendu-probak eginda, hura muntatu eta mantendu ondoren.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Beroa sortzeko tresneriaren instalatzailea/mantentzailea.
• Berotzeko eta UBSko instalazioen instalatzailea/mantentzailea.
• Eguzki-instalazio termikoen instalatzailea/mantentzailea.
• Ur-instalazioen instalatzailea/mantentzailea.
• Gasaren eta erregai likidoen instalazioen instalatzailea/mantentzailea.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek instalazio termikoak eta fluidodunak muntatzeko eta mantentzeko industrietan egiten du lan. Industria horiek ur berokuntzako, ur bero sanitarioa sortzeko eta gasetako azpisektorearekin daude lotuta (industria-sektorearen, eta eraikuntza eta obra zibileko sektorearen barruan).

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Barneko ur-instalazioak
• Hozteko eta girotzeko instalazioetako teknikariaren tituluak eta Beroa sortzeko instalazioetako teknikariaren tituluak, biek batera, eraikinetako instalazio termikoetako txartel profesionala ematen dute.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Makina eta tresneria termikoak. (264 o.)
• Instalazioak muntatzeko teknikak. (297 o.)
• Instalazio elektrikoak eta automatismoak. (231 o.)
• Bero-instalazioak konfiguratzea. (168 o.)
• Bero-instalazioak muntatzea eta mantentzea. (147 o.)
• Ur-instalazioak muntatzea eta mantentzea. (105 o.)
• Eguzki-energiako instalazioak muntatzea eta mantentzea. (105 o.)
• Gasaren eta erregai likidoen instalazioak muntatzea eta mantentzea. (105 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (66 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika