Lanbide-arloak

Instalatze eta mantentze lanak - IMA

Heziketa-zikloak > Goi-maila

ARRISKU PROFESIONALAREN PREBENTZIORAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA (LOGSE)

Sartzeko baldintzak:

Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.

• BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
• Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
• Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
• Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

 

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Profesional hau gai izango da:
• Produkzio-prozesuaren ikuspegi globala eta integratzailea edukitzeko eta, hortaz, langileentzako, instalazioetarako edo ingurunerako kaltegarriak izan daitezkeen jarduerak planifikatzean, barneko eta kanpoko sailekin elkarlanean jardun ahal izateko, arrisku horien prebentziora begira.
• Laneko arriskuen prebentzioan eskumena duten zerbitzuekin eta erakundeekin elkarlanean jarduteko, batez ere enpresan prebentzio-sistemaren parte direnekin, hala badagokie.
• Enpresan prebentzioa sustatzeko, oro har.
• Produkzio-prozesuko jarduera bakoitzaren berezko arriskuak hautemateko eta aztertzeko, bere mailan, baita manipulatzen dituzten tresnerien, substantzien eta prestakinen berariazko arriskuak eta sortzen dituzten erreakzioak ere.
• Segurtasunaren, higienearen eta ingurumenaren arloko arauak betetzen direla zaintzeko eta, horretarako, prebentzio-tresneria eta -baliabideak makinekin, instalazioekin, prozesuekin, substantziekin eta prestakinekin lotzen diren arriskuen prebentziora egokitzen direla gainbegiratzeko.
• Neurri prebentiboak eta babesleak ezartzeko eta, horretarako, prebentzio-programaren eta barruko zein kanpoko larrialdi-planen prestakuntzan parte hartzeko, giza baliabideak eta baliabide materialak arriskuen kontrolerako modurik egokienean antolatzeko, eta larrialdietan eta lehen laguntzetan garatu beharreko jardunetan laguntzeko.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Mantentzearen eta produkzio-zerbitzuen sektore publikoan eta pribatuan eta sektoreko enpresa pribatuetan egin dezakezu lan, edo zure enpresa sor dezakezu.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

• Prebentzio-langilea.
• Prebentzio-koordinatzailea.
• Prebentzio-teknikaria.
• Segurtasuneko eta higieneko teknikaria/burua.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

 

• Arriskuen prebentzioa, tarteko maila.

Prestakuntza-plana:

Ikastetxean, prestakuntza teoriko-praktikoaren bitartez. Edukiak honako lanbide-modulu hauetan biltzen dira:
• Prebentzioaren kudeaketa. (240 o. oinarrizkoak - 290 o. finkoak)
• Segurtasun-baldintzen ondoriozko arriskuak. (220 o. oinarrizkoak - 265 o. finkoak)
• Ingurumen-arrisku fisikoak. (185 o. oinarrizkoak - 215 o. finkoak)
• Ingurumen-arrisku kimikoak eta biologikoak. (185 o. oinarrizkoak - 215 o. finkoak)
• Antolamenduaren eta lan-kargaren ondoriozko arriskuen prebentzioa. (1215 o. oinarrizkoak - 255 o. finkoak)
• Larrialdiak. (119 o. oinarrizkoak - 140 o. finkoak)
• Lan-giroko harremanak (LGH) (60 o. oinarrizkoak - 60 o. finkoak)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea (LPO) (60 o. oinarrizkoak - 60 o. finkoak)
• Hizkuntza teknikoa. (40 o. oinarrizkoak - 40 o. finkoak)
• Kalitatea eta etengabeko prestakuntza (40 o. oinarrizkoak - 40 o. finkoak)
• Lantokiko prestakuntza (LP). (336 o. oinarrizkoak - 400 o. finkoak)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika