Lanbide-arloak

Instalatze eta mantentze lanak - IMA

Espezializazioak > Espezializazio Programak

ZUREZKO PIEZA ETA ELEMENTUEN FABRIKAZIOA ENBORKIA ERABILIZ

Programarekin lotutako tituluak:

• Mekanizazioko teknikaria.
• Mantentze-lan elektromekanikoetako teknikaria.
• Arotzeriako eta altzarigintzako teknikaria.
• Instalazioko eta altzari-hornikuntzako teknikaria.
• Zura prozesatzeko eta eraldatzeko teknikaria.
• Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako teknikaria.
• Mekatronika industrialeko goi-mailako teknikaria.
• Diseinuko eta altzari hornikuntzako goi-mailako teknikaria.

Ikasketaren iraupena:

550 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Enborkia zatitzea eta zurezko pieza eta elementuen mekanizazio-prozesuak egikaritzea, makinaerremintak prestatuz, programatuz, mantenduz eta operatuz eta lortutako produktua egiaztatuz. Horrez gain, industria-instalazioan tratamendu termikoak edo beste bitarteko fisiko batzuk egitea eta zura eta deribatuak kontserbatzeko eragiketak egitea. Hori guztia finkatutako zehaztapen teknikoekin bat, kalitate-prozedurak aplikatuz eta laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa bermatuz.

Profesional hau gai izango da:
• Instalazioan zura eta zuraren deribatuak jaso eta gordetzea, finkatutako prozedurak aplikatuz.
• Elementu pneumatikoak, elektropneumatikoak, hidraulikoak eta elektrohidraulikoak eta makineria industriala mantentzea, finkatutako protokoloei jarraituz.
• Zura zatitzeko erabilitako makina eta ekipamenduen lehen mailako mantentze-eragiketak egitea, finkatutako protokoloei jarraituz.
• Zura eta deribatuak jasotzeko, tratatzeko eta tratamendu termikoan edo beste bitarteko fisiko batean biltegiratzeko erabilitako makineria eta ekipamenduen lehen mailako garbiketa-, prestaketa- eta mantentze-eragiketak egitea, finkatutako protokoloei jarraituz.
• Zenbakizko kontroleko (CNC) makina-erremintak prestatu eta programatzea, ezarritako mekanizazio- prozesuaren faseei jarraituz.
• Zerratzea, eta, horretarako, makinak prestatzea eta beharrezko ekipamenduak hautatzea.
• Zurezko piezak sailkatzea erabileraren arabera, definitutako protokoloei jarraituz eta indarreko araudia aplikatuz.
• Zuraren edo deribatuen tratamendu termikoko edo beste bitarteko fisiko bateko teknikak aplikatzea, definitutako protokoloei jarraituz eta indarreko araudia aplikatuz.
• Termikoki edo beste bitarteko fisiko batekin tratatutako zura edo deribatuak biltegian sailkatzea, definitutako protokoloei jarraituz eta indarreko araudia aplikatuz.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Zur-zerratzailea.
• Enborkiaren manipulatzailea.
• Zura trontzatzeko makinen operadoreak.
• CNC makina-erreminten doitzailea.
• CNC bidezko mekanizazio-zentroen bitartez zurezko produktuak egiteko makinen operadoreak.
• Zura edo zuraren deribatuak tratatzeko, labeen edo instalazio termikoen aplikatzaileak/langileak.
• Zura edo zuraren deribatuak tratatzeko ekipamenduen eta tresnen aplikatzailea/langilea.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesionalak zuraren industriako enpresetan lan egiten du.

Zer lanbide araututara sar daiteke programa honekin?

Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide arauturik.

Prestakuntza-plana:

Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako hauek dira:
• Zura eta zuraren deribatuak. (30 o.)
• Zura tratatzeko makineria industriala mantentzea. (140 o.)
• Zura mekanizatzea zenbakizko kontrolaren bidez. (90 o.)
• Zura zerratzea eta sailkatzea. (210 o.)
• Tratamendu termikoak edo beste bitarteko fisiko batzuk aplikatzea industria-instalazioetako zuraren eta zuraren deribatuen gainean. (80 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika