Lanbide-arloak

Instalatze eta mantentze lanak - IMA

Espezializazioak > Espezializazio Programak

PRODUKZIO INTEGRALA PRODUKTU TUBULARRAK FABRIKATZEKO LERROETAN

Programarekin lotutako tituluak:

• Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako teknikaria.
• Mekatronika industrialeko goi-mailako teknikaria.

Ikasketaren iraupena:

950 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Altzairu herdoilgaitzeko soldadurarik gabeko hodien produkzioan, hotzeko nahiz beroko galdaketa, forjaketa, estrusio, tratamendu termiko, mekanizazio, ijezketa eta akaberako operazio-prozesuak antolatu, gainbegiratu eta egitea; halaber, OCTG (Oil Country Tube Goods) hodiaren hotzeko akaberako lerro oso automatizatuak programatzea, prozesuko dokumentazio teknikotik abiatuta, hodien ikuskapen- eta trazabilitate-sistema integratuak erabiliz, eta kalitate-irizpideak, segurtasun-irizpideak eta ingurumenarekiko errespetu-irizpideak betez.

Profesional hau gai izango da:
• Galdaketa-prozesuaren baldintzak zehaztea azkeneko produktuaren ezaugarri metalurgikoen arabera, altzairu herdoilgaitzen aleazio metalikoen analisia eginez.
• Galdaketa-operazioak garatzea altzairu herdoilgaitzen galdaketa-prozesuetan esku hartzen duten lehengaien gaineko - Ezagutzak aplikatuta, fabrikazio-zehaztapenak eta eskatutako kalitatea betez.
• Tratamendu termikoko prozesuak kontrolatzea eta, ahal badagokio, haren aldagaiak doitzea, dokumentazio teknikoan zehaztutako ezaugarri mekanikoak lortzeko, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betez.
• Forjaketa eta ijezketa bidezko konformazio-fase bakoitzerako lan-metodoa garatzea eta operazio bakoitzaren denborak kalkulatzea, prozesuaren parametroak, tresneria eta erremintak zehaztuz, eskatutako kalitatearekin eta laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betez fabrikatu daitekeela ziurtatzeko xedez.
• Soldadurarik gabeko hodien fabrikazio integralerako prozesuak kontrolatzea, sistema mekaniko konplexuetako elementuen funtzioaren gaineko - Ezagutzak aplikatuta, esate baterako, honako hauenak: Pilger ijezketa-trena, zulaketa sakoneko zelula robotizatua, lingoteen azala kentzeko Lindemann makina, goi-presioko ponpa hidraulikodun estrusio-prentsak eta hodi-zuzengailuak, arraboladunak eta puntukakoak.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Mekanikako teknikariak.
• Metalak prozesatzeko instalazioen arduradunak.
• Metalak lantzeko makinetako operadoreen arduraduna.
• Fabrikazio mekanikoko sistema automatizatuen programatzailea.
• Produkzioaren programatzailea.
• Industria-antolakuntzako teknikariak.
• Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programatzailea.
• Fabrikazio mekanikoaren hornidurako teknikaria.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Lanbide-titulu hau duenak soldadudarik gabeko produktu tubularren produkzio integralarekin lotutako prozesu siderurgikoetan egiten du lan. Produkzio integralaren barruan sartzen dira altzairutegiko aurretiazko galdaketa, forjaketa-prozesua, ijezketa eta estrusioa, azkeneko produktuaren egokitzapena eta atera aurretik egin beharreko saiakuntza teknologikoak.

Zer lanbide araututara sar daiteke programa honekin?

Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide arauturik.

Prestakuntza-plana:

Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako hauek dira:
• Altzairu herdoilgaitzen konformabilitatea. (130 o.)
• Hodien forjaketa-, ijezketa- eta estrusio-prozesuak. (150 o.)
• Pieza tubularretan akatsak detektatzeko saiakuntza ez-suntsitzaileak. (120 o.)
• Hodi herdoilgaitza produzitzeko prozesuen automatizazioa. (300 o.)
• Estrusio eta ijezketa bidezko hodi-fabrikazioan erabilitako makinen elementuak. (120 o.)
• Diseinu aurreratuko eta simulazioko tresnak. (80 o.)
• Hodi herdoilgaitza produzitzeko prozesuen kudeaketa eta hobekuntza. (50 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies