Lanbide-arloak

Instalatze eta mantentze lanak - IMA

Espezializazioak > Espezializazio Programak

PRODUKTU TUBULARRAK FABRIKATZEKO LERROEN MANTENTZE INTEGRALA

Programarekin lotutako tituluak:

• Mekatronika industrialeko goi-mailako teknikaria.

Ikasketaren iraupena:

910 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Makina-instalazioaren, ekipo industrialen eta produktu tubularrak fabrikatzeko linea automatizatuen instalazioa ikuskatzea eta kontrolatzea, exekuzio-proiektu batean oinarrituta martxan jartzeko. Horrez gain, forjatze- eta ijezketa-lanetan, tratamendu termikoetan, estrusioetan eta abar (soldadurarik gabeko produktu tubular mekanikoak fabrikatzeko berezkoak dira) industria-instalazioak zerbitzuan dauden bitartean planifikatzea, ikuskatzea, edo, beharrezkoa bada, mantentze-lanak egitea. Hori guztia ezarritako araudiarekin eta arauekin bat etorriz, eta aurreikusitako kalitatearekin, instalazioaren segurtasun integrala nahiz lan-arriskuen eta ingurumen-arriskuen prebentzioa bermatuz.

Profesional hau gai izango da:
• Soldadurarik gabeko produkzio tubularrean esku hartzen duten sistema mekaniko, elektrotekniko eta hidropneumatikoen muntatze- eta mantentze-lanak planifikatzea. Horretarako, baliabideak, beharrezkoak diren denborak eta kontrol-sistema definituko dira.
• Instalazio elektroteknikoen muntatze- eta mantentze-lanak kudeatzea eta ikuskatzea behetentsioko araudi elektroteknikoaren (behe-tentsioko airetiko linea elektrikoen Araudia) esparruan. Horretarako, hauek hartu dira oinarri: dokumentazio teknikoa, ezarritako zehaztapenak, araudia eta prozedurak. Funtzionamendua, kalitatea eta segurtasuna bermatuko dira, baita ingurumenaren babesa ere.
• Soldadurarik gabeko produkzio tubularrean esku hartzen duten sistema mekanikoak, elektroteknikoak eta hidropneumatikoak muntatzeko eta mantentzeko prozesuak ikuskatzea eta/edo gauzatzea, denborak eta emaitzen kalitatea kontrolatuz.
• Sistema mekaniko, elektrotekniko eta hidropneumatikoen funtzionamendu-parametroak ikuskatzea, neurtzeko eta kontrolatzeko tresnak, nahiz helburu jakin bat duten aplikazio informazioak erabiliz.
• Soldadurarik gabeko produkzio tubularrean esku hartzen duten sistema mekaniko, elektrotekniko eta hidropneumatikoetan sortzen diren matxurak eta disfuntzioak diagnostikatzea eta aurkitzea. Horiek konpontzeko, teknika operatibo jakin batzuk eta prozedura zehatzak aplikatuko dira.
• Puntuan jartzea instalazioko konponketa edo muntaketaren ondorengo ekipo mekanikoak, elektroteknikoak eta hidropneumatikoak. Horretarako, segurtasun- eta funtzionamendu-probak egingo dira, baita beharrezkoak diren aldaketak eta doitze-lanak ere. Dokumentu teknikoak hartu dira oinarri, sistemaren fidagarritasuna eta energia-eraginkortasuna bermatuz.
• Sistema automatikoak programatzea, instalazioaren funtzionamendu- eta segurtasun-parametroak frogatuz, kasuan kasu ezarritako prozedurei jarraikiz.
• Instalazioak martxan jartzea ikuskatzea edo gauzatzea, parametroak doituz, eta beharrezkoak diren proba nahiz egiaztatze-lan funtzionalak eta erregelamenduzkoak eginez.
• Dokumentu teknikoak eta administratiboak sortzea indarrean dagoen araudia, muntatzeko prozesuak eta instalazioak mantentzeko plana betetzeko.
• Eraikuntzako metalezko osagaiak lotzea soldadura oxiazetilenikoaren edo elektrikoaren bidez, hodiak edo antzeko produktuak ekoizteko arkua baliatuz.
• Oxigasaren bidez moztea hodiak edo antzeko produktuak ekoizteko metalezko eraikuntzaosagaiak eta -elementuak.
• Forjatzeko, ijezteko, tratamendu termikorako, estrusiorako eta bestetarako instalazio industrialak hobetzeko edo aldatzeko proiektu txikiak garatzea. Ohikoak dira soldatu gabeko produktu tubular mekanikoak fabrikatzeko, eta lan-sortak nahiz jarraibide operatiboak definitzen dituzte.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Makina eta ekipo industrialen instalazioetako mantentze-lanak planifikatzeko eta programatzeko teknikaria.
• Makina eta ekipo industrialak muntatzeko taldeko burua.
• Makina eta ekipo industrialen instalazioak mantentzeko taldeko burua.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Figura profesional honek instalazio industrial automatizatuen muntatze- eta mantentze-lan elektromekanikoen esparruan gauzatzen du jarduera. Horietan, berariaz gauzatzen dira soldadurarik gabeko produktu tubularren produkzio integralerako beharrezkoak diren prozesu siderurgikoak. Produkzio integraltzat jotzen da produktu tubularraren azken estrusioa nahiz altzairu-fabrikaren aurretiazko urtzea.

Zer lanbide araututara sar daiteke programa honekin?

Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide arauturik.

Prestakuntza-plana:

Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako hauek dira:
• MP0518. Teknikak eta prozesuak instalazio elektrikoetan. (193 o.)
• MP0960. Sekuentzia-sistema programagarriak. (160 o.)
• MP0965. Sistema programagarri aurreratuak. (115 o.)
• Produktu tubularrak fabrikatzeko makina industrialean, eragingailu hidropneumatikoak muntatzea eta mantentzea. (102 o.)
• Operazio mekanikoak eta soldatzeoperazioak produktu tubularretarako edo antzeko produktuetarako equipo eta egituretan. (140 o.)
• Potentziadun elektronika produkzio tubularrerako makina industria siderometalurgikoan. (100 o.)
• Energia banatzea eta eraldaketazentroak eskakizun elektrikoetarako instalazio siderurgikoaren labeetan. (50 o.)
• Kudeaketa-sistema eta etengabeko hobekuntza: produktibitatean, eta instalazioaren mantentze-lanetan eta muntatze-lanetan. (50 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies