Lanbide-arloak

Instalatze eta mantentze lanak - IMA

Espezializazioak > Espezializazio Programak

MOLDEKATZEKO ETA SIMULATZEKO SISTEMA AURRERATUAK

Programarekin lotutako tituluak:

• Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako teknikaria.
• Fabrikazio mekanikoaren diseinuko goi-mailako teknikaria.
• Metalezko eraikuntzetako goi-mailako teknikaria.
• Mekatronika industrialeko goi-mailako teknikaria.
• Automatizazioko eta robotika industrialeko goi-mailako teknikaria.
• Metalak eta polimeroak moldekatze bidez konformatzeko goi-mailako teknikaria.

Ikasketaren iraupena:

900 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Industria digitalizatu eta automatizatuan galdaketa-moldeak eta -produktuak diseinatu, planifikatu, fabrikatu eta horien kalitatea kontrolatzea, prozesuaren zehaztapen teknikoetatik eta dokumentaziotik abiatuta, simulazio aurreratuko tresnak erabilita, eta laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia eta energia-jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren printzipioak aplikatuta.

Profesional hau gai izango da:
• Galdaketa-moldeen eta -produktuen kalitatea kontrolatzea, saiakuntza suntsitzaileak, ez-suntsitzaileak eta metalografikoak eginez galdaketa-moldeetan eta -produktuetan, 5.0 industrian.
• Eraikuntza-soluzioen bideragarritasuna ziurtatzea, diseinu eta simulazio aurreratuko softwarea erabiliz piezak moldekatzeko.
• Moldeen elementuak fabrikatzeko eta muntatzeko behar den dokumentazioa lantzea, osagaiak eta alderdi teknikoak xehatuta.
• Ingurune digitalizatu eta automatizatuetan moldeak eta moldekatze bidezko galdaketa-produktuak fabrikatzea, produkzio-eskakizunak beteta, eta laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia eta energia-jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren printzipioak aplikatuta.
• Energia aurrezteko estrategiak proposatzea, energia-kontsumoen azterketaren bidez.
• Moldekatze bidezko produkzio-prozesuen ingurumen-inpaktua minimizatzea, lehengaiak, hondakinak eta itzulkinak kudeatuta eta prozesuen bizi-zikloa aztertuta.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Galdaketako moldeen eta produktuen diseinatzailea.
• Moldekatze automatizatuko makinen operadorea.
• Galdaketa aurreratuko moldeen eta produktuen kalitatea kontrolatzeko teknikaria.
• Galdaketa-produktuen simulazioko espezialista.
• Moldekatze-prozesuak automatizatzeko teknikaria.
• Galdaketa aurreratuko sistema automatizatuen mantentze-lanetarako teknikaria.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Titulu hau lortzen duten pertsonek metalen transformazioko azpisektoreekin lotutako industria digitalizatu eta automatizatuetako galdaketa bidezko fabrikazioaren antzeko sektoreetan jarduten dute.

Zer lanbide araututara sar daiteke programa honekin?

Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide arauturik.

Prestakuntza-plana:

Espezializazio-programa honetako ikaskuntza-eremuak honako hauek dira:
• Materialen laborategia 5.0 industrian. (115 o.)
• Moldeak eta produktuak diseinatzea eta simulatzea. (175 o.)
• Moldekatze bidezko produkzioa. (290 o.)
• Energia-kudeaketa eta energia zirkularra. (175 o.)
• Digitalizazioa eta automatizazio aplikatua. (145 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak

Azken sarrerak

© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika