Lanbide-arloak

Instalatze eta mantentze lanak - IMA

Espezializazioak > Espezializazio Programak

LAGUNDUTAKO KUDEAKETA ETA PLANIFIKAZIOA INDUSTRIA-MUNTAKETAKO PROZESUETAN (DEMAI)

Programarekin lotutako tituluak:

• Automatizazioko eta robotika industrialeko goi-mailako teknikaria.
• Elektromedikuntza klinikoko goi-mailako teknikaria.
• Mantentze-lan elektronikoetako goi-mailako teknikaria.
• Telekomunikazio- eta informatika-sistemetako goi-mailako teknikaria.
• Sistema elektrotekniko eta automatizatuetako goi-mailako teknikaria.
• Metal-eraikuntzetako goi-mailako teknikaria.
• Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako teknikaria.
• Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako teknikaria.
• Moldekatuta metalak eta polimeroak produzitzeko programazioko goi-mailako teknikaria.
• Instalazio termiko eta fluidodunen proiektuak garatzeko goi-mailako teknikaria.
• Instalazio termiko eta fluidodunak mantentzeko goi-mailako teknikaria.
• Mekatronika industrialeko goi-mailako teknikaria.
• Produktu farmazeutikoak, bioteknologikoak eta antzekoak fabrikatzeko goi-mailako teknikaria.
• Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategiko goi-mailako teknikaria.
• Kimika industrialeko goi-mailako teknikaria.
• Automozioko goi-mailako teknikaria.

Ikasketaren iraupena:

550 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Industria-mihiztadurako muntatze-prozesuak gainbegiratzea eta laguntzarekin kudeatzea eta planifikatzea, bai prototipoen prozesuetan, bai ekoizpen seriatuan, konponbideak emanda alderdi teknikoetan, antolamendukoetan eta ekoizpeneko pertsonen lidergoan; hori guztia kalitate-irizpideen arabera eta segurtasun-baldintzetan eta indarreko arautegiak betez.

Profesional hau gai izango da:
• Fabrikazioarekin eta instalazioen mantentze-lanekin lotutako prozesuak kudeatzea, ikuskatzea eta haietan eragitea.
• Muntatze-prozesuak kudeatzea eta kontrolatzea, horiek optimizatzea, eta muntatze-lanpostuetako pertsonak antolatzea, lanaren helburuak, teknikak eta emaitzak ikuskatuz.
• Lantaldeen lidergoa izatea, ekoizpen-, mantenu-, antolamendu- eta komunikazio-prozesuak garatzeko, enpresaren kalitate-sistema zorrotz aplikatuz.
• Enpresa baten antolaketarekin zein komunikazioarekin lotutako prozesuak eta enpresaren ekonomian eragina duten beste prozesu batzuk kudeatzea eta ezartzea, eragin-eremuaren barruan.
• Dagokion arloko pertsonak kudeatzea eta haien garapena bideratzea, enpresaren estrategiarekin, kudeaketarekin eta kalitatearekin bat datorren hurbileko lidergo-modu batean oinarrituta.
• Norberaren eta lantaldearen lan-garapenean ingurune seguruak sortzea, laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentziorako prozedurak gainbegiratuz eta aplikatuz, betiere enpresaren arautegian eta helburuetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Ekoizpen-prozesuetako erdi-mailako arduraduna (fabrikazio-maisua).
• Prototipoak garatzeko teknikaria.
• Ekoizpen-instalazioak diseinatzeko eta doitzeko teknikaria.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Lanbide-profil horrek industria-arloan jarduten du automobil-sektorearekin loturik, baina veste sektore batzuetan ere aplikagarria da, hala nola aeronautikan edo ekipamendu-ondasunen ekoizpen-enpresetan.

Zer lanbide araututara sar daiteke programa honekin?

Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide arauturik.

Prestakuntza-plana:

Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako hauek dira:
• Arlo teknikoa. (200 o.)
• Enpresa-antolamendua. (190 o.)
• Lidergoa eta langileak. (160 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies