Lanbide-arloak

Instalatze eta mantentze lanak - IMA

Espezializazioak > Espezializazio Programak

KALITATE-KONTROL METROLOGIKOA

Programarekin lotutako tituluak:

• Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako teknikaria.
• Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako teknikaria.
• Mekatronika industrialeko goi-mailako teknikaria.

Ikasketaren iraupena:

800 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Produktuaren, ekoizpen-sistemaren eta neurketa-sistemen kalitate-kontrola egitea, sektorean aplikatzekoak diren kalitate-estandarrak kontuan izanda, kalitate-kontroletan, entseguetan, eta, oro har, enpresaren edozein egiaztatzetan eginiko neurketen baliozkotasuna ziurtatuz eta kasu bakoitzean egokitzen den dokumentazioa igorriz. Hori guztia jarduera horretan aplikatzekoak diren segurtasun-arauak eta ingurumen-eskakizunak errespetatuz.

Profesional hau gai izango da:
• Piezaren informazio teknikoa lortzea tratamendu metrologikorako, planoen eta bestelako dokumentazio teknikoaren interpretazioa oinarri hartuta.
• Egin beharreko jarraipena eta neurketa eta beharrezkoak diren neurketa- eta jarraipen-gailuak zehaztea, produktuak zehaztutako betekizunekin bat datorrela nabarmentzeko.
• Neurketa-sistema produktuaren geometriara eta neurrietara egokitzea, ondoren neurtzeko, erabili beharreko tresneriaren tipologiaren, erabilitako lanabesen, eskuragarri dauden erreminten eta bete beharreko baldintzen arabera, eta dauden arautegiekin bat etorriz.
• Jarraipena eta neurketa egin daitezkeela eta ezarritako betekizunekiko modu koherentean egiten direla ziurtatzeko prozesuak ezartzea.
• Egiaztatze-ekipoak prestatzea eta gertu izatea, bai eta horien neurketa-prozesuak zehaztea ere, lan-parametroak, faseak eta egin beharreko eragiketak ezarriz.
• Neurketa-ekipoak maneiatzea, fidagarritasun-betekizunak, lan-prozedurak, araudia eta kalitate- betekizunak betez, segurtasun-baldintzetan eta ingurumen-jarraibideak errespetatuz.
• Ekipoak hautatzea, ekipo bakoitzaren ezaugarri teknologikoak egin beharreko neurketekin eta ezarritako zehaztapenekin erlazionatuta.
• Fabrikatutako produktuaren ezaugarriak edo fabrikazio-prozesuarenak egiaztatzea, egiaztapen- tresnak eta -ekipoak kalibratuz.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Metrologiako teknikaria.
• Kalitate-kontroleko teknikaria.
• Lineako egiaztatzailea.
• Metrologia-laborategiko egiaztatzailea.
• Metrologiako prestatzailea.
• Diseinu-saileko aholkularia.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Figura profesional horrek ekoizpen-enpresetan jarduten du, zehazkiago kalitatearen eta egiaztapenaren esparruan. Produktua definitzen duten askotariko formatuak ulertu behar ditu, bai eta dokumentazio teknikoa interpretatu eta emaitzak lortzeko eta justifikatzeko eta dagozkion txostenak osatzeko neurketa- eta egiaztatze-teknika egokiak aplikatu ere, produktuaren eta ekoizpen-sistemaren kalitatea ziurtatzeko.

Zer lanbide araututara sar daiteke programa honekin?

Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide arauturik.

Prestakuntza-plana:

Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako hauek dira:
• Neurketaren nondik norakoez jabetzeko estrategia. (115 o.)
• Neurketa-sistema hautatzeko metodología. (470 o.)
• Geometria-perdoiak eta gainazalaren egoera egiaztatzea. (115 o.)
• Kalitatea kudeatzea metrologiaren arloan. (50 o.)
• Produkzio-Prozesuan metrologia ezartzea. (50 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies