Lanbide-arloak

Instalatze eta mantentze lanak - IMA

Espezializazioak > Espezializazio Ikastaroak - Goi-maila

INDUSTRIA-MANTENTZEAREN DIGITALIZAZIOKO ESPEZIALIZAZIO-IKASTAROA

Hauek dira espezializazio-ikastaro honetarako sarbidea ematen duten tituluak:

• Automatizazioko eta Robotika Industrialeko Goi-mailako Teknikaria.
• Mekatronika Industrialeko Goi-mailako Teknikaria.
• Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko Goi-mailako Teknikaria.
• Mantentze-lan Elektronikoetako Goi-mailako Teknikaria.
• Fabrikazio Mekanikoko Produkzioa Programatzeko Goi-mailako Teknikaria.
• Elikagaien Industriako Prozesuetako eta Kalitateko Goi-mailako Teknikaria.
• Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuetako Goi-mailako Teknikaria.
• Produktu Farmazeutikoak, Bioteknologikoak eta Antzekoak Fabrikatzeko Goi-mailako Teknikaria.
• Instalazio Termiko eta Fluidodunak Mantentzeko Goi-mailako Teknikaria.
• Instalazio Termiko eta Fluidodunen Proiektuak Garatzeko Goi-mailako Teknikaria.
• Kimika Industrialeko Goi-mailako Teknikaria.

Ikastaroaren iraupena:

600 ordu

Zer ikasi eta egingo dut?

• Industria-mantentzearen motak, jarduerak eta adierazle nagusiak ezaugarritzea, erakundearen beharren araberako estrategiak proposatzeko
• Mantentze-jarduerak eta -prozedurak egokitzea, giza-faktoreari eta industria-motari lotutako arriskuak minimizatzeko
• Prozesuak eta/edo makinak egokitzea hautatutako teknologia digitalak txertatuz, segurtasun-, efizientzia- eta iraunkortasun-irizpideak kontuan hartuta
• Digitalizatutako mantentze-prozesuen hobekuntza ebaluatzea, identifikatutako adierazleen bilakaeraren jarraipena eginez
• Funtzionamendu-parametroak berriz programatzea eta doitzea, eta sistema berregokitzea mantentze-prozesuen inguruko eragiketa- eta monitorizazio-eskakizun berrien aurrean.
• Industria-komunikazioetako soluzioak aplikatzea, datuak hartuz eta datuak biltegiratzeko sistemak integratuz
• Mantentze-lanen digitalizazioaren ondorioz jasotako informazioa aztertzea, inplikatutako prozesuak optimizatzeko
• Instalazioen mantentze-lanak antolatzea eta kudeatzea teknika eta aplikazio digitalen bidez
• Mantentze-eragiketak optimizatzea, sektoreko teknologia aurreratuak sartuz

Ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Espezializazio-ikastaro hori gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria lortu duten pertsonek jardun ahal izango dute kudeaketa eta digitalizazioa hobetzeko ahalmen handia duten mantentze industrialarekin lotutako sektoreetako enpresa publiko eta pribatuetan.

Honela lan egitea:
• Mantentze-lan industrialen digitalizazioan aditua.
• Automatizazio eta digitalizazio industrialean aditua.
• Digitalizazio industrialeko arduraduna.

Zer irtenbide profesional ditu?

Profesional horrek mantentze-lanen digitalizazio-proiektuak ezarri eta kudeatzen ditu industria-inguruneetan, azken belaunaldiko teknologiak aplikatuz eta kalitateari, segurtasunari eta ingurumenarekiko errespetuari buruzko eskakizunak betez.

Programa honen bidez zein lanbide araututan jardun daitekeen?

Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide arauturik.

Prestakuntza-plana.

Heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak honako hauek dira:
• Metrologia eta instrumentazio adimenduna. (55 o.)
• Mantentze-lan industrialen estrategiak. (90 o.)
• Segurtasuna mantentze-lan industrialetan. (65 o.)
• Makinen, sistemen eta ekipamenduen monitorizazioa. (45 o.)
• Mantentze-lanetan laguntzeko sistema aurreratuak. (75 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies