Lanbide-arloak
Instalatze eta mantentze lanak - IMA
Espezializazioak > Espezializazio Programak
Programarekin lotutako tituluak:
• Automatizazioko eta robotika industrialeko
goi-mailako teknikaria.
• Metal-eraikuntzetako goi-mailako teknikaria.
• Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako
teknikaria.
• Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko
goi-mailako teknikaria.
• Mekatronika industrialeko goi-mailako teknikaria.
Ikasketaren iraupena:
800 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Hotzean, beroan eta erdi-beroan forjatzeko osagaien
fabrikazio-sekuentzia diseinatzea, beharrezko diren tresnak eta
erremintak diseinatuz, horiek fabrikatzeko eragiketa desberdinak
programatuz eta planifikatuz, prentsa, ekipoak eta bigarren mailako
eragiketak manipulatu eta mantenduz, lan-arriskuen prebentzioari
eta kalitateari buruzko irizpideak, ingurumen-arauak eta epeak
betez.
Profesional hau gai izango da:
• Fabrikatu beharreko piezak lortzeko sekuentzien
dimentsioak, erabili beharreko prentsen ezaugarriak,
tresna-multzoen osagaiak eta forjaketa bidez hotzean, beroan edo
erdi-beroan osagaiak fabrikatzeko beharrezko diren gainerako
parametroak ezartze aldera beharrezko diren kalkulu teknikoak
egitea, aurrez ezarritako datuen arabera.
• Ezarritako sekuentziak fabrikatzeko beharrezko diren
tresna-multzoak eta desmuntaketak diseinatu, zehaztu eta marraztea,
bai prentsa bertikaletarako, bai prentsa horizontaletarako,
multiestazioak barne, eta, horretarako, tresnetan beharrezko diren
kalkuluak egitea, aurrez ezarritako baldintzen arabera, eta
fabrikazio-prozesuari eta erabili beharreko makinei jarraikiz,
tresnen dossier teknikoa eta eskatzen diren txosten teknikoak
eginez.
• Forjaketa bidez fabrikatu beharreko osagaien eta
beharrezko diren tresnen materialak zehaztea, bai eta osagaien
ezaugarrietarako egokiak diren tratamendu termikoak eta azalekoak
ere, forjaketa-prozesuaren aurretik eta ondoren, eta
tresna-multzoen gainean ere
• Forjaketa-prozesuak simulatzea, elementu mugatuen
bidezko simulazio numerikoko softwarearen bidez, aurre-prozesagailu
baten setupa baliatuz, aldaera, eredu, datu, sare eta erabili
beharreko beste software-parametro batzuk kontuan hartuta, bai eta
hartutako irizpide posibleak edo/eta sinpletzeak, eta horiek lortu
beharreko zehaztasun-mailan duten eragina ere.
• Pieza eta tresnen diseinuak optimizatzea, eta
diseinuan aldaketak egitea, egindako simulazioen gaineko azterketa
eta interpretazioa oinarri hartuta, ezarritako zehaztasunak
betetzen direla egiaztatuz, eta, hala badagokio, diseinuan
aldaketak egitea, egiaztapenen ondorioz.
• Forjaketa-prozesuak gauzatzea, eta prentsa bertikalak
nahiz progresibo horizontal estazioanitzekoak prest jartzea, eta
estanpatze-makina osagarri zehatzak ere, osagai zehatzak egin ahal
izateko, horren barruan sartzen direlarik tresnak eta erreminten
aldaketa, elikadura, transfer-a, forjaketa-prentsen mantentze
prebentibo eta prediktiboa, kasuan kasuko prozeduretan jasotako
jarraibideei jarraikiz
• Makina automatikoak, prozesu automatizatuen kontrolak
eta forjaketa-prozesuetan dauden mekanismo robotikoak martxan
jartzea, industria-automatizazioak interpretatuz, oinarri
hidrauliko pneumatikoko eta elektriko/elektronikoak abiapuntutzat
hartuta, eta arazoak konponduz eta industriakontroleko sistemak
nahiz manipulazioa martxan jarriz.
• Materialen ezaugarriak zehazteko saiakuntzak egitea,
forjaketa-prozesuetan erabiltzeko egokitasuna egiaztatze aldera,
prozesuen azterketa numerikoetan ereduak eraikitzeko, eta simulazio
numerikoak erabiltzeko egokiak diren eredu analitikoak sortzeko
forjaketa-prozesuetan esku hartzen duten aldagaien parametroak
ezartze aldera.
• Ekoizpen-prozesuaren garapena egiaztatzea,
proiektuaren zehaztasunak, eta, beraz, produktuaren kalitatea
betetzen direla bermatuz, eta lan-arriskuen prebentzioari eta
ingurumenbabesari buruzko arauak betez.
• Produkzioko edo zerbitzugintzako prozesuetan
bildutako lanbide-jardueretan, kalitatea kudeatzeko prozedurak,
irisgarritasun unibertsalekoak eta «denontzako diseinukoak»
gainbegiratzea eta aplikatzea.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Figura profesional honek industriako sektore gakoetan egiten
du lan, besteak beste, automobilgintzan, gas&oil delakoan,
eolikoan, euste-industrian, eraikuntzan eta abar, konformazio
bidez, eta, zehazki, forjaketa bidez (modalitate guztietan,
hotzean, beroan eta erdi-beroan) metalak eraldatzen dituzten
enpresetan. Fabrikatutako osagaien tipologiaren bilakaerak
konplexutasun berezia sartu du forma eta geometrietan, eskatutako
tolerantzietan, konformatu beharreko materialetan eta abarretan,
eta, beraz, profesional honek maila teknologiko oso altua eduki
behar du.
Zer lanbide araututara sar daiteke programa
honekin?
Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide
arauturik.
Prestakuntza-plana:
Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako
hauek dira:
• Forjaketa bidezko fabrikazio-prozesuak. (80 o.)
• Forjaketa-produktuen diseinua. (120 o.)
• Forjaketa-tresnen diseinua eta simulazioa. (100 o.)
• Prentsak prest jarri eta forjaketa-prozesuak
garatzea. (380 o.)
• Osagaiak diseinatzeko proiektua eta forjaketa bidezko
fabrikazioprozesuak. (120 o.)
Azken sarrerak
Espezializazio-ikastaroak - Errege Dekretua: TMV
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/06/2022
Baliozkotze eta Tituluen Baliokidetazunei Buruzko Informazio Orientagarria
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 24/06/2022
Lanbide arloko tituluen prestakuntza-kredituen garapena: EOC
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 13/06/2022
Etiketak