Lanbide-arloak

Instalatze eta mantentze lanak - IMA

Espezializazioak > Espezializazio Programak

FABRIKAZIO AURRERATUKO MAKINA-ERREMINTAKO PROIEKTUAK PUNTUAN JARTZEA

Programarekin lotutako tituluak:

• Mekatronika industrialeko goi-mailako teknikaria.

Ikasketaren iraupena:

650 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Fabrikazio aurreratuko makina-erremintak eraikitzea, eta instalazio-zerbitzuak nahiz mantentzelanen zerbitzuak edota bezeroentzako erabiltzeko aholkularitza-zerbitzuak ematea. Horretarako, goi-mailako teknika mekatronikoak erabiliko dira, osagai mekanikoak, elektriko-elektronikoak, pneumo-hidraulikoak eta informatikoak muntatuz; makina-erreminta amaierako kokalekuan martxan jarriz; makinaren geometria metrologia aurreratuko ekipoekin frogatuz; eta bezeroei mekanizazio-prozesuetan, makinak erabiltzean, eta makinak kudeatzean eta gauzatzean aholkuak emanez. Hala, kalitate-irizpideak lortuko dira, lan- eta ingurumen-arloko arriskuak prebenitzeko enpresak dituen planak nahiz indarrean dauden arauak betez.

Profesional hau gai izango da:
• Elementu eta aparatu astunak garraiatzea eta kokatzea orga jasogailuak, polipastoak eta garabi-zubiak erabiliz eraikitzeko makinetan muntatzeko. Horretarako, lan-arriskuak prebenitzeko eta ingurumena babesteko arauak beteko dira.
• Makina-erremintaren osagaiak eta aparatuak muntatzea martxan jartzeko, hori dena lanarriskuak prebenitzeko eta ingurumena babesteko arauekin bat etorriz.
• Zenbakizko kontrolagailu konputerizatuak (CNC) instalatzea makina-erremintan hornitzaileak emandako jarraibideei jarraikiz eta makinaren ezaugarriak kontuan hartuta. Horretarako, lanarriskuak prebenitzeko eta ingurumena babesteko neurriak beteko dira.
• CNC konfiguratzea makina-erremintaren beharrizanak eta mekanizazio-prozesua makina bera eraikitzeko ezaugarrien arabera egokitzeko.
• CNCen parametroak ezartzea makina-erremintaren funtzioetara egokitzeko, instalatutako aparatuak kontuan hartuta.
• Makina-erreminta optimizatzea mekanizazio-prozesuek eta mekanizatu beharreko pieza motek eskatzen duten zehaztasunaren arabera egokitzeko.
• Makina-erreminta aztertzea gaitasun- eta edukiera-zehaztasunetara, eta bezeroak eskatzen dituen arau estandarizatuetara egokitzen ote den egiaztatzeko. Horretarako, lan-arriskuak prebenitzeko eta ingurumena babesteko arauak beteko dira.
• Piezaren geometria solidoak diseinuzko aplikazio informatikoekin egokitzea (CAD) ondoren mekanizatzeko (CAM), makinaren arkitekturaren, amarratzeko tresnen eta eskura dauden erreminten arabera, indarrean dauden araudiak betez.
• Mekanizazio-prozesua planifikatzea. Horretarako, piezaren geometriara ondoen egokitzen diren prozesuaren parametroak, eta mekanizazio-tresnak, -erremintak eta -estrategiak ezarriko dira, fabrikazioa bezeroak eskatzen duen kalitatearekin egin ote daitekeen ziurtatzeko.
• Piezak mekanizatzeko programak CNC edo CAM bidez sortzea, ezarritako prozesu batetik abiatuta, lan-arriskuak prebenitzeko eta ingurumena babesteko arauak betez.
• Mekanizazio-prozesua berariazko informatika-aplikazioekin simulatzea, hutsean dauden interferentziak eta lekualdaketak detektatzeko, egon daitezkeen gertakizunak konponduz.
• Makina-erremintak prestatzea erremintak eta tresnak muntatuz, eta mekatronika mekanizazioprozesura egokitzea, prozesuaren zehaztapenak betez, bezeroak eskatzen duen kalitatea bermatuz, eta lan-arriskuak prebenitzeko eta ingurumena babesteko arauak betez.
• Makina jasotzeko piezak mekanizatzea geometria ezarritako fabrikazio-planoaren eta prozesuaren zehaztapenen arabera lortzeko, bezeroak eskatutako kalitatearekin, eta lanarriskuak prebenitzeko eta ingurumena babesteko arauak betez.
• Piezak egiaztatzea, mekanizazioa eta makina-erreminta balioztatzeko, bai makinaren barruan, bai kanpoan, lan-arriskuak prebenitzeko eta ingurumena babesteko arauak betez.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• SATen muntatzailea edo muntatzaile-prestatzailea.
• Makina eta ekipo industrialen mantentze-lan industrialen prozesuak planifikatzeko eta programatzeko teknikaria.
• Makina eta ekipo industrialen instalazioak muntatzeko taldeko burua.
• Makina eta ekipo industrialen instalazioak mantentzeko taldeko burua.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Figura profesional honek fabrikazio aurreratuko makina-erreminten fabrikazio-sektorean gauzatzen du jarduera. Azaleratzen ari diren sektoreen mekanizatuetan ematen dute zerbitzua; besteak beste, sektore aeronautikoan, espazialean, biomedikuntzan, eolikoan, eta abar. Balio teknologiko handia du.

Zer lanbide araututara sar daiteke programa honekin?

Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide arauturik.

Prestakuntza-plana:

Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako hauek dira:
• Fabrikazio aurreratuko makina-erremintaren egitura, osagaiak eta aparatuak muntatzea. (240 o.)
• Makina-erreminten funtzioa optimizatzea. (90 o.)
• Mekanizazio-prozesuan eta prozesuaren ondoren neurtzea. (90 o.)
• Makina-erremintak produkzioaren ezaugarrietara egokitzea. (200 o.)
• Fabrikazio aurreratuko makina-erreminten osagai astunak garraiatzea eta kokatzea. (30 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies