Lanbide-arloak
Instalatze eta mantentze lanak - IMA
Espezializazioak > Espezializazio Ikastaroak - Goi-maila
Hauek dira espezializazio-ikastaro honetarako sarbidea
ematen duten tituluak:
• Metal-eraikuntzetako Goi-mailako Teknikaria.
• Instalazio Termiko eta Fluidodunen Proiektuak
Garatzeko Goi-mailako Teknikaria.
• Instalazio Termiko eta Fluidodunak Mantentzeko
Goi-mailako Teknikaria.
• Energia-eraginkortasuneko eta Eguzki-energia
Termikoko Goi-mailako Teknikaria.
• Eraikuntza-proiektuetako Goi-mailako Teknikaria.
• Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuetako
Goi-mailako Teknikaria.
• Zentral Elektrikoetako Goi-mailako Teknikaria.
• Energia Berriztagarrietako Goi-mailako Teknikaria.
• Obra Zibileko Proiektuetako Goi-mailako Teknikaria.
• Telekomunikazio- eta Informatika-sistemetako
Goi-mailako Teknikaria.
• Mekatronika Industrialeko Goi-mailako Teknikaria.
• Automatizazioko eta Robotika Industrialeko
Goi-mailako Teknikaria.
• Eraikuntza-obrak Antolatzeko eta Kontrolatzeko
Goi-mailako Teknikaria.
• Uraren Kudeaketako Goi-mailako Teknikaria.
Ikastaroaren iraupena:
600 ordu
Zer ikasi eta egingo dut?
• Proiektuaren dokumentazio teknikoa egiten, BIM
metodologiari jarraikiz, kontuan hartuta bertan ezarritako
dimentsioak, xehetasun- eta zehaztasun-mailak, lan-fluxuak, BIM
erabilerak eta lankidetza-prozesuak, besteak beste.
• Proiektuaren espezialitate batzuen eta besteen arteko
lan-prozesuak zehazten eta irudikatzen, unean uneko eskakizunen
arabera.
• Zenbait espezialitatetako BIM objektuak garatzen,
horretarako beharrezkoak diren parametroak aintzat hartuta.
• Informazio grafikoa eta ez-grafikoa modelatzeko
prozesuak identifikatzen, eredu birtualetik informazioa eta datuak
eskuratzeko.
• Eredu birtualak garatzen, proiektuan ageri diren
espezialitateen informazio grafikoa eta ez-grafikoa erabiliz.
• Eredu federatuan dauden aurkakotasunak hautemateko
azterketa egin ondoren (clash detection), emaitzen eta hartu
beharreko neurrien berri ematen.
• Ereduaren bista-txantiloiak eta plano
pertsonalizatuak konfiguratzen, dokumentazioaren sorkuntza
automatizatzeko.
• Obraren planifikazio-diagramak uztartuz eredua
gainbegiratzen eta kontrolatzen.
• BIM ereduen jasangarritasunaren eta efizientzia
energetikoaren mailaren eta adierazleen berri izaten.
• Egungo egoerari erreparatuta, puntu-hodeien eta
bestelako teknologien hiru dimentsioko ereduak eskuratzen, 3D
eskanerraren teknologiaren bidez eta informazioaren tratamenduaren
bidez.
• Errealitate areagotuaren, errealitate mistoaren eta
errealitate birtualaren teknikak BIM ereduei aplikatzen, biki
digitalak eskuratzeko.
• Bulegotikako eta ordenagailuz lagundutako diseinuko
tresnak erabilita, hartzaileentzako informazio-eskuliburuak
garatzen, dokumentazio teknikoa eta administratiboa lantzeko.
• Geografikoki deszentralizatuta dauden beste
profesional batzuei BIM ereduen garapenean laguntzen, enpresaren
helburuak lortzeko.
• Automatizatu daitezkeen prozesuak identifikatzen,
proiektuaren helburuei eta bezeroen eskakizunei erantzuteko.
• Dokumentazio teknikoa eta administratiboa lantzen,
indarreko legeriari eta bezeroen eskakizunei jarraikiz.
Ikasketak amaitutakoan, zer egiteko moduan izango
naiz?
Espezializazio-ikastaro hau gainditu eta horren ziurtagiria
lortu duten ikasleek aukera izango dute beren proiektuetan BIM
metodologia erabiltzen duten arkitekturaren, ingeniaritzaren eta
eraikuntzaren arloko enpresa publiko eta pribatuetan jarduteko,
baldin eta produktu eta aktiboen informazio-ereduak garatzeko
prozesuak digitalizatzeko joera argia badute.
Hauek dira zeregin eta lanpostu aipagarrienak:
• BIM modelatzailea
• BIM ereduen arduraduna
• BIM ereduen koordinatzailea
• BIM managerra
Zer irtenbide profesional izango ditut?
Profesional honen jarduera informazio grafikoa eta
ez-grafikoa BIM metodologiaren bidez garatzean eta modelatzean
datza, arkitekturako, ingeniaritzako eta eraikuntzako proiektuetan.
Horrez gain, lankide gisa jarduten du proiektuetako prozesuetan,
betiere bezeroen eskakizunak (EIR: Employer's Information
Requirements) eta BIM Exekuzio Planean (BEP: Building Execution
Plan) jasotako preskripzioak errespetatuta.
Zer lanbide araututan jardun naiteke programa honen
bidez?
Titulu honek ez du biderik ematen inongo lanbide araututara
zuzenean sartzeko.
Prestakuntza-plana:
Espezializazio-ikastaro honetako lanbide-moduluak honako
hauek dira:
• BIM metodología (55 o.)
• Arkitektura- eta egitura-ereduak (85 o.)
• Instalazio mekanikoen ereduak eta jasangarritasuna
(80 o.)
• Instalazio elektronikoen ereduak eta komunikazioak
(65 o.)
• Kontrola, kudeaketa eta aurrekontuak (45 o.)
Azken sarrerak
EAEko Lanbide Heziketako tituluen eskaintza argitaratu da
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2025
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 13/03/2025
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 11/03/2025
Etiketak