Lanbide-arloak

Instalatze eta mantentze lanak - IMA

Espezializazioak > Espezializazio Programak

EKOIZPEN-BITARTEKOEN KUDEAKETA AUTOMATIZAZIO ALTUKO INDUSTRIAN

Programarekin lotutako tituluak:

• Automatizazioko eta robotika industrialeko goi-mailako teknikaria.
• Mantentze-lan elektronikoetako goi-mailako teknikaria.
• Mekatronika industrialeko goi-mailako teknikaria.
• Automozioko goi-mailako teknikaria.

Ikasketaren iraupena:

700 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Industriaren sektorean automatizazio altuko ekoizpen-sistemetan erabiltzen diren bitartekoak kudeatzea, eta, horretarako, ekoizpeneko eta mantentzeko zeregin desberdinak egitea, enpresaren berezko estandar metodologikoei jarraikiz. Ekintza guztiak sektoreak eskatzen dituen kalitatearekin eta zehaztapenarekin gauzatuko dira, enpresak azkenean ezarri ahal dituen ekoizpen-kudeaketako sistemarik aurreratueneko tresnak identifikatu eta aplikatuko dira, eta lan- eta ingurumen-arloko arriskuak prebenitzeko arauak eta planak bete beharko dira une oro.

Profesional hau gai izango da:
• Ekoizpen- eta mantentze-lanak egitea, automatizazio altuko industria-enpresak estandarizatutako dokumentazioaren arabera (oinarrizko fabrikazio- edo/eta ekoizpen-teknikak, lan estandarreko orriak, eta abar).
• Lantegi lerden batean hauteman daitezkeen oinarrizko ezaugarriak identifikatzea, eta, horretarako, automatizazio altuko industriaren berezko kalitate-tresnak aplikatzea, diziplina bakoitzerako hertsiki teknikoak diren ezagutzekin integratuta, LEAN Management metodologian oinarrituta.
• Enpresak garatzen duen kalitate-sistematik sortutako agiriak era egokian interpretatzea.
• PLC programazioko, industria-robotetako, ikuspen artifizialeko kameretako irudien prozesamenduko eta industria-komunikazio bereziki konplexuetako aplikazioak diseinatu, gauzatu eta mantentzea; horretarako, horiek guztiak automatizazio altuko industrian aplika daitezkeen kalitatekudeaketako sistemen barruan jakinarazi eta integratzea, kudeaketa-sistema horretarako egokiak diren tresna informatikoen bidez datuak jaso eta ustiatu ahal izateko.
• Automatizazio altuko industriarako bereziki egindako tresnak, gailuak eta neurketa-sistemak konfiguratu eta egokitzea; hala, horiek modu integralean aktibatuta, fabrikazio-katearen barruan funtsezkoak diren elementuen egoera egokia egiaztatu ahalko da, baztertutako produktuak, alferrik galduak, edo beharrezkoak ez diren ekoizpen-etenak prebenitzeko, hau da, azken finean, produktuen eta prozesuen sendotasuna eta bezeroari begirako orientazioa lortzeko.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Figura profesional honek automatizazio altuko industriaren sektorean egiten du lan, kateko ekoizpen-sistemen bidez. Sektore honetan bereziki garrantzitsuak dira programatu daitezkeen automatak, industria-robotak, ikuspen artifizialeko sistemak, industria-komunikazioak, informazio eta komunikazioko teknologiak, teknologia horien guztien integrazioak eta horien etengabeko berritzeak. Beste sektore batzuen artean, bilakaera da automobilen edo automobil-osagarrien industrian antzeman daitekeena. Eremu horretan, izan ere, teknologia horiek guztiak normaltasunez integratuta daude, baina automatizazio altuko bestelako industria-enpresetan ere aplikatu daitezke.

Zer lanbide araututara sar daiteke programa honekin?

Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide arauturik.

Prestakuntza-plana:

Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako hauek dira:
• Automatizazio altuko aplikazioak diseinatzea. (150 o.)
• Automatizazio altuko aplikazioak instalatu, egokitu eta egiaztatzea. (180 o.)
• Ekoizpen-bitartekoak antolatzeko sistemak, automatizazio altuko Industrian. (220 o.)
• Hobekuntza-proposamenaren proiektua (HPP). (150 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies