Lanbide-arloak
Informatika eta komunikazioak - IFC
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
• BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
• Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
• Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
• Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Web aplikazioak garatzea, ezartzea eta mantentzea,
erabilitako metodoa dena dela ere eta teknologia espezifikoak
erabilita, datuak modu seguruan atzitzea bermatuz eta ezarritako
estandarretan exijitutako erabilerraztasuneko, usagarritasuneko eta
kalitateko irizpideak betez.
Profesional hau gai izango da:
• Informatika-sistemak konfiguratzeko eta ustiatzeko,
eta, horretarako, sistemaren konfigurazio logikoa doitzeko,
ezarritako irizpideen eta erabilera-beharren arabera.
• Sistema, zerbitzu eta aplikazioetako segurtasunarekin
lotzen diren teknikak eta prozedurak aplikatzeko, segurtasun-plana
beteta.
• Aplikazio-zerbitzariak kudeatzeko, horien
konfigurazioa kasuen arabera egokituta, eta, hala, web aplikazioen
garapena eta hedapena ahalbidetzeko.
• Datu-baseak kudeatzeko, eta, horretarako, horien
diseinu logikoa interpretatzeko eta datuen osotasuna,
konsistentzia, segurtasuna eta eskuragarritasuna egiaztatzeko.
• Datu-baseetarako sarbidea duten web aplikazioak
garatzeko, zehaztapenetara egokitutako lengoaiak, atzipen-objektuak
eta mapaketa-tresnak erabilita.
• Edukiak web aplikazio baten logikan integratzeko eta
zehaztapenetara egokitutako datuak atzituko dituzten osagaiak
garatzeko.
• Web aplikazioetan interfazeak garatzeko
estilo-eskuliburuaren arabera, markatzeko lengoaiak eta
web-estandarrak erabilita.
• Web aplikazioetan integratuko diren
multimedia-osagaiak garatzeko, eta, horretarako, tresna
espezifikoak erabiltzeko eta ezarritako zehaztapenak betetzeko.
• Web aplikazio baten interfazean multimedia-osagaiak
integratzeko, eta aplikazioaren interaktibitatea, erabilerraztasuna
eta usagarritasuna analizatzeko.
• Web zerbitzariaren ingurunean software osagaiak
garatzeko eta integratzeko, tresna eta lengoaia espezifikoak
erabilita, eta, hala, aplikazioaren zehaztapenak betetzeko.
• Zerbitzuak garatzeko eta haien funtzioak beste web
aplikazio batzuetan integratzeko, funtzionaltasuna ziurtatuta.
• Web aplikazioetan zerbitzu eta eduki banatuak
integratzeko, eta haien funtzionaltasuna ziurtatzeko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Lanak:
• Web programatzailea.
• Multimedia-programatzailea.
• Web inguruneetako aplikazioen garatzailea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek enpresa edo erakunde publiko zein
pribatuetan gauzatzen du bere jarduera, besteren kontura zein bere
kontura, web inguruneekin (intranet, estranet eta Internet)
erlazionatutako informatika-aplikazioak garatzeko arloan lan
eginez.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Informatika-sistemak. (165 o.)
• Datu-baseak. (198 o.)
• Programazioa egitea. (264 o.)
• Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko
sistemak. (132 o.)
• Garapen-inguruneak. (99 o.)
• Web garapena bezero-ingurunean. (140 o.)
• Web garapena zerbitzari-ingurunean. (180 o.)
• Web aplikazioak hedatzea. (100 o.)
• Web interfazeak diseinatzea. (120 o.)
• Web aplikazioak garatzeko proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
EAEko Lanbide Heziketako tituluen eskaintza argitaratu da
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 25/04/2023
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 21/03/2023
Etiketak