Lanbide-arloak
Informatika eta komunikazioak - IFC
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
• BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
• Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
• Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
• Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea, ezartzea,
dokumentatzea eta mantentzea, berariazko teknologiak eta
garapen-inguruneak erabiliz, datuak modu seguruan atzitzen direla
bermatuz, eta ezarritako estandarretan eskatzen diren
"usagarritasunaren" eta kalitatearen irizpideak betez.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
Edozein tamainatako entitate publiko edo pribatuetan egiten
du lan, besteren kontura zein norberaren kontura, hainbat
esparrutako plataforma anitzeko informatika-aplikazioak garatzearen
arloan: enpresa- eta negozio-kudeaketa, bezeroekiko harremanak,
hezkuntza, aisialdia, gailu mugikorrak eta entretenimendua, besteak
beste; intranet, estranet eta Internet irismeneko inguruneetan
ezarritako eta garatutako aplikazioak; enpresa-baliabideak
planifikatzeko eta bezeroekiko harremanak kudeatzeko sistemak
ezartzea eta egokitzea.
Lanposturik adierazgarrienak dira:
• Enpresa- eta negozio-kudeaketako
informatika-aplikazioak garatzea.
• Helburu orokorreko aplikazioak garatzea.
• Entretenimenduaren eta informatika mugikorraren
esparruko aplikazioak garatzea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Informatika-sistemak konfiguratzea eta ustiatzea,
eta, horretarako, sistemaren konfigurazio logikoa doitzea,
ezarritako irizpideen eta erabilera-beharren arabera.
• Datu-baseak kudeatzea, eta, horretarako, horien
diseinu logikoa interpretatzea eta datuen osotasuna, konsistentzia,
segurtasuna eta eskuragarritasuna egiaztatzea.
• Datu-baseetarako sarbidea duten plataforma anitzeko
aplikazioak garatzea, zehaztapenetara egokitzen diren lengoaiak,
tresnak eta liburutegiak erabilita.
• Usagarritasun egokia duten erabiltzaile-interfaze
grafiko elkarreragileak garatzea, eta, horretarako, ikus-osagai
estandarrak erabiltzea edo berariazko ikus-osagaiak inplementatzea.
• Prozesu anitzeko eta hari anitzeko aplikazioak
garatzea, berariazko programazioko teknikak eta liburutegiak
erabilita.
• ERP-CRM sistemen ezarpenean parte hartzea, horren
moduluetako bakoitzaren erabilgarritasuna ebaluatuta.
• ERP-CRM sistemetan biltegiratutako informazioa
kudeatzea eta haren osotasuna bermatzea.
• ERP-CRM sistema baterako osagai pertsonalizatuak
garatzea, eskakizunei erreparatuta.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Informatika-sistemak. (165 o.)
• Datu-baseak. (198 o.)
• Programazioa. (264 o.)
• Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko
sistemak. (132 o.)
• Garapen-inguruneak. (99 o.)
• Datu-atzipena. (120 o.)
• Interfazeen garapena. (140 o.)
• Multimedia-programazioa eta gailu mugikorrak. (100
o.)
• Zerbitzu eta prozesuen programazioa. (80 o.)
• Enpresa-kudeaketako sistemak. (100 o.)
• Plataforma anitzeko aplikazioak garatzeko proiektua.
(50 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
EAEko Lanbide Heziketako tituluen eskaintza argitaratu da
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 25/04/2023
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 21/03/2023
Etiketak