Lanbide-arloak

Informatika eta komunikazioak - IFC

Heziketa-zikloak > Erdi-maila

MIKROINFORMATIKA-SISTEMETAKO ETA SAREETAKO TEKNIKARIA

Sartzeko baldintzak:

Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.

• Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
• Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
• Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Sistema mikroinformatikoak, isolatuta edo sarean, instalatzea, konfiguratzea eta mantentzea, baita sare lokalak ingurune txikietan ere.

Profesional hau gai izango da:
• Oinarrizko softwarea eta aplikazio-softwarea instalatzea eta konfiguratzea, baita sare lokal kableatuak, haririk gabekoak edo mistoak, sare publikoetara konektatuak.
• Sare lokaleko ingurune batean erabiltzaile anitzeko zerbitzuak, aplikazioak eta gailu partekatuak instalatzea, konfiguratzea eta mantentzea.
• Ordenagailuak eta periferikoak muntatzea eta konfiguratzea.
• Sistema mikroinformatikoak instalatzeko, konfiguratzeko eta mantentzeko eragiketekin lotzen den logistika zehaztea.
• Sistema mikroinformatikoetan eta sareetan disfuntzioak diagnostikatzea proba funtzioalen bidez.
• Ingurune txikietan sare lokalen kableatua eta elektronika berraztertzea eta haiek hedadura zabaleko sareekin konektatzea.
• Sistemako hutsegiteen eta datu-galeren aurrean datuak eta aplikazioak berreskuratzeko ezarritako prozedurak gauzatzea.
• Sistemaren dokumentazio teknikoa eta administrazio-dokumentazioa lantzea, aurrekontuak prestatzea eta bezeroari aholkuak ematea.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Lanak:
• Profesional honek batez ere mikroinformatikako tresneria, sareak eta zerbitzuak oro har merkaturatzen, muntatzen eta konpontzen diharduten zerbitzu-sektoreko enpresetan, antolakundearen informatika-euskarriaren osagai moduan, edo kudeatzeko mikroinformatika-sistemak eta datu-sareak erabiltzen dituzten edozein tamaina eta produkzio-sektoretako erakundeetan egiten du lan.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

• Informatika-tresneriaren instalatzaile konpontzailea.
• Informatika-euskarriko teknikaria.
• Datu-sareen teknikaria.
• Mikroinformatika-sistemetako periferikoen konpontzailea.
• Mikroinformatikako saltzailea.
• Telelaguntzako operadorea.
• Sistema-operadorea.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Tresneria muntatzea eta mantentzea. (231 o.)
• Postu bakarreko sistema eragileak. (165 o.)
• Bulegotika-aplikazioak. (231 o.)
• Sareko sistema eragileak. (168 o.)
• Sare lokalak. (231 o.)
• Informatika-segurtasuna. (99 o.)
• Sareko zerbitzuak. (189 o.)
• Web aplikazioak. (105 o.)
• Ingeles teknikoa (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika