Lanbide-arloak
Informatika eta komunikazioak - IFC
Heziketa-zikloak > Oinarrizko LH
Sartzeko baldintzak:
Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko, baldintza hauek bete behar dira aldi berean:
• Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea, eta hamazazpi urte baino gehiago ez izatea zikloan sartzean edo dagokion urte naturalean.
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloa edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
• Irakasle taldeak gurasoei edo legezko ordezkariei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat hastea proposatu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Materialak pilatzea, sistema mikroinformatikoetan eta
datu-transmisioko sareetan muntatzeko eta/edo mantentzeko.
• Sistema mikroinformatikoak eta gailu osagarriak
muntatzeko eragiketa osagarriak egitea, betiere
kalitate-baldintzetan.
• Sistema mikroinformatikoak mantentzeko eta
konpontzeko eragiketa osagarriak egitea, horien funtzionamendua
bermatuta.
• Sistema periferikoak eta kontsumigarriak
biltegiratzeko eta garraiatzeko eragiketak egitea, segurtasun- eta
katalogazio-irizpideen arabera.
• Sistemak eta/edo instalazioak muntatzeko eta
mantentzeko lanetan ohiko egiaztapenak egitea.
• Datuen kableaturako kanalizazioak muntatzea,
kalitate- eta segurtasun-baldintzetan.
• Datu-sareen kableatua zabaltzea, prozedura eta
teknika normalizatuak aplikatuta.
• Sistema eragileak eta informazioa biltegiratzeko
gailuek eskaintzen dituzten erabiltzaile-inguruneko tresnak
maneiatzea.
• Testu-prozesadoreko bulegotikako aplikazioak
maneiatzea, dokumentu sinpleak egiteko.
• Bere erantzukizunpeko zereginak bakarka edo taldean
autonomiaz eta ekimenez egitea, aldaketa teknologikoen eta
antolamendukoen ondoriozko egoeretara egokituta.
• Balioen praktikan oinarritzen diren erantzukizuneko
eta autonomiako ohiturak hartzea eta, horretarako, pertsonen arteko
harremanak eta laneko harremanak erraztea, taldean lan egitea eta
bizikidetasun-giro atsegina sortzea, gizartearen hainbat esparrutan
gizarteratzea ahalbidetuko diona.
• Natura-ondarearen kontserbazioarekin eta
iraunkortasunarekin bat datozen ohiturak eta balioak garatzea, eta,
arlo horretan, gizartearen eta naturgunearen arteko elkarreragina
aztertzea eta giza ekintzak ingurunean dituen ondorioak baloratzea.
• Adierazpen artistikoak eta kulturalak arrazoituta
baloratzea, aberastasun pertsonalerako eta sozialerako iturri gisa
erabilita eta jarrera estetikoak eta aniztasun kulturalerako eta
ondare artistikorako jarrera estetikoak eta sentikorrak garatuta.
• Hainbat lan- eta gizarte-egoeratan komunikatzea eta,
horretarako, hizkuntza-baliabideak zuzentasunez eta argi
erabiltzea, testuingurua kontuan izanik eta ahozko eta idatzizko
oinarrizko formak erabilita, ama-hizkuntzan zein atzerriko
hizkuntzan.
• Gizarte- eta produkzio-ingurunearekin lotzen diren
arazo aurreikusgarriak ebaztea, eta, horretarako, zientzia
aplikatuek eta gizarte-zientziek eskaintzen dituzten elementuak
erabiltzea eta iritzi-aniztasuna errespetatzea, erabakiak hartzeko
garaian aberastasun-iturri gisa.
• Bere lanbide-jardueraren zein hiritar-baldintzaren
ondoriozko eskubideak eta betebeharrak modu aktiboan eta
erantzukizunez erabiltzea.
Irakaskuntza horiek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak egiteko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Satelite bidezko telebistarako antena hartzaileen
muntatzailearen laguntzailea.
• Tresneria telefonikoko eta telegrafikoko
instalatzailearen eta konpontzailearen laguntzailea.
• Komunikazioko tresneriaren eta sistemen
instalatzailearen laguntzailea.
• Telefono-instalazioetako instalatzailearen eta
konpontzailearen laguntzailea.
• Sistema mikroinformatikoetako muntatzaile
laguntzailea.
• Informatika-sistemen mantentze-lanetako laguntzailea.
• Informatika-sistemen instalatzailearen laguntzailea.
• Datuen transmisiorako sistemen instalatzailearen
laguntzailea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek
lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu
guztietan ikasleak onartzeko: Elektrizitatea eta elektronika;
Informatika eta komunikazioak; Fabrikazio mekanikoa; Instalatze-
eta mantentze-lanak; Energia eta ura; Erauzpen-industriak; Itsasoa
eta arrantza; Kimika; Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak;
Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa; eta Eraikuntza eta obra
zibila).
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek besteren kontura egiten du lan sistema
mikroinformatikoak eta tresneria elektrikoak edo elektronikoak
merkaturatzen, muntatzen, mantentzen eta konpontzen dituzten
enpresetan eta kudeaketarako informatika-sistemak erabiltzen
dituzten enpresetan.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako moduluak:
• Informatikako sistemak eta osagaiak muntatzea eta
mantentzea. (231 o.)
• Konfiguratzeko eta ustiatzeko eragiketa osagarriak.
(165 o.)
• Ekipo elektrikoak eta elektronikoak. (240 o.)
• Datuak transmititzeko sareak instalatzea eta
mantentzea. (231 o.)
• Sistema mikroinformatikoetan sistema eragileak
instalatzea eta konfiguratzea. (120 o.)
• Zientzia aplikatuak I. (165 o.)
• Zientzia aplikatuak II. (144 o.)
• Komunikazioa eta gizartea I. (165 o.)
• Komunikazioa eta gizartea II. (168 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (53 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (260 o.)
• Tutoretza eta orientabidea I. (33 o.)
• Tutoretza eta orientabidea II. (25 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/07/2023
ELE, EOC, AGA, ARG eta IFC familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 22/06/2023
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
Etiketak