Lanbide-arloak

Informatika eta komunikazioak - IFC

Espezializazioak > Espezializazio Programak

JAVA TEKNOLOGIA

Programarekin lotutako tituluak:

• Plataforma anitzeko aplikazioak garatzeko goi-mailako teknikaria.
• Web aplikazioen garapeneko goi-mailako teknikaria.

Ikasketaren iraupena:

700 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Web-aplikazioak eta plataforma anitzekoak garatu, ezarri, dokumentatu eta mantentzea, Java teknologia aurreratua erabiliz, datuetarako sarbide segurua bermatuz eta finkatutako estandarretan eskatutako irisgarritasun-, erabilgarritasun- eta kalitate-irizpideak betez.

Profesional hau gai izango da:
• Java aplikazioak garatzea, zaurgarritasunik gabe, erabilera-beharrekin bat eta softwarea garatzeko estandarrei jarraikiz.
• Proba-planak egitea, garatutako osagaien funtzionamendua egiaztatuz.
• Garapen-inguruneak kudeatzea, konfigurazioa egokituz Java aplikazioak garatu eta hedatu ahal izateko.
• Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea Java lengoaian, zehaztapenetara egokitutako liburutegi eta tresnak erabiliz.
• Erabiltzaile-interfaze grafikoak garatzea, ikusizko osagai estandar edo espezifikoak erabiliz.
• Web-aplikazioak garatzea bezero-ingurunean, programazio-lengoaiaren liburutegiak eta estiloliburutegiak erabiliz.
• Prototipo interaktiboak erabiltzea aplikazio grafikoak aurkezteko.
• Web-aplikazioak garatzea zerbitzari-ingurunean, Jakarta EE plataforma erabiliz.
• JSPak garatzea eta Java Standard Tag Library (JSTL) erabiltzea.
• Zerbitzari-inguruneko web-aplikazio seguruak garatzea, HTTPS protokoloa erabiliz.
• Java aplikazioak garatzea, eta datuen osotasun, trinkotasun eta iraunkortasunari eustea.
• Java aplikazio aurreratuak garatzea, objektu eta taulen arteko mapaketak erabiliz.
• Java aplikazioak garatzea, Framework direlakoen funtzionalitateak erabiliz, eta datuen osotasun, trinkotasun eta iraunkortasunari eustea.
• RESTFul web-zerbitzuak garatzea, Framework direlakoen funtzionalitateak erabiliz.
• Java aplikazioak garatu eta ziurtatzea, erabiltzaileen kudeaketarako eta Framework direlakoen sarbide-kontrolerako mekanismoak aplikatuz eta proba unitarioak eta integraziokoak eginez.
• RESTFul web-zerbitzuak kontsumitzea, Framework direlakoen funtzionalitateak erabiliz.
• Garapen-prozesuen dokumentazioa prestatu eta mantentzea, dokumentazioa sortzeko eta bertsioak kudeatzeko tresnak erabiliz.
• Web-aplikazioak hedatu eta banatzea zenbait ezarpen-arlotan, jokabidea egiaztatuz eta aldaketak eginez.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• JAVA garatzailea.
• Web-garatzailea.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek informazioaren teknologiaren zerbitzuen enpresetan lan egiten du.

Zer lanbide araututara sar daiteke programa honekin?

Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide arauturik.

Prestakuntza-plana:

Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako hauek dira:
• Oinarrizko Java programazioa. (40 o.)
• Java programazio grafikoa. Plataforma anitzekoa. (60 o.)
• Programazioa bezero-ingurunean. (100 o.)
• Programazioa zerbitzari-ingurunean. (150 o.)
• Informazio-iraunkortasuna Javan. (80 o.)
• Garapen-frameworkak. (120 o.)
• Garapen aurreratuak. (100 o.)
• Aplikazio baten talde-garapena kudeatzea. (50 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika