Lanbide-arloak
Informatika eta komunikazioak - IFC
Espezializazioak > Espezializazio Programak
Programarekin lotutako tituluak:
• Sareko informatika-sistemen administrazioko
goi-mailako teknikaria.
• Plataforma anitzeko aplikazioak garatzeko goi-mailako
teknikaria.
• Web aplikazioen garapeneko goi-mailako teknikaria.
• Automatizazioko eta robotika industrialeko
goi-mailako teknikaria.
• Telekomunikazio- eta informatika-sistemetako
goi-mailako teknikaria.
Ikasketaren iraupena:
700 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Industrian zerbitzu digitalak ezartzearekin lotutako
gailuak, arkitekturak, plataformak eta zerbitzuak instalatzea,
konfiguratzea eta mantentzea, teknologia eta garapen-ingurune
espezifikoak erabilita, eta datuak modu seguruan eskuratzea,
konektagarritasuna eta datuen analisia bermatuta, ezarritako lege-
eta industria-estandarren arabera.
Profesional hau gai izango da:
• Eraldaketa digitalaren joerak eta artearen egoera
aztertzea, ezarpen-mailak identifikatuta eta kasu errealak
aztertuta.
• Industria digitalean konektatutako gailuak
instalatzea eta konfiguratzea, sistema osoaren segurtasuna
bermatuko duten tresnak eta protokoloak erabilita.
• IIoT gailuetarako komunikazio-sareak ezartzea eta
optimizatzea, teknologiarik egokiena hautatuta.
• Industriarako Python lengoaiako programak garatzea
eta ezartzea, datuen osotasuna eta konsistentzia mantentzea
ahalbidetzen duten prozedura espezifikoak erabilita.
• Plataformak, datu-baseak eta aplikazioak nahiz
interfazeak diseinatzea eta hedatzea IIoTen, erabakiak hartzeko
datuak prozesatzeko teknikak baliatuta.
• Zibersegurtasuneko planak diseinatzea eta ezartzea,
babes-teknikak erabiliz, identifikatutako ahulezia eta mehatxu
motaren arabera.
• Ahuleziak aztertzea eta kudeatzea,
gainbegiratze-tresnak eta analisi-prozedurak erabilita.
• Industria-ingurune digitalizatuetan datuak
eskuratzeko, mantentzeko eta prozesatzeko sistemak mantentzea,
funtzionaltasuna eta segurtasuna bermatuta.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• IIoT arkitektoa (Gauzen Internet Industriala).
• IIoT programatzailea.
• IIoT Hardware/Firmware integratzailea.
• Konektibitatean eta industria-sare seguruetan aditua.
• Aplikazio bertikaletan aditua.
• UX/UI diseinatzailea.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Lanbide-irudi honek edozein tamainatako entitate publiko edo
pribatuetan egiten du lan, besteren kontura zein norberaren
kontura, industriako zerbitzu digitalak garatzearen,
konfiguratzearen eta mantentzearen arloan.
Zer lanbide araututara sar daiteke programa
honekin?
Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide
arauturik.
Prestakuntza-plana:
Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako
hauek dira:
• Industriaren eraldaketa digitalaren oinarriak. (50
o.)
• Konektibitateko gailuak eta arkitektura industria
digitalean. (150 o.)
• Industriarako sistemak programatzea Python lengoaian.
(170 o.)
• Datuak biltegiratzeko eta prozesatzeko sistemak, Big
Data eta IoT Industriala (IIoT). (200 o.)
• Zibersegurtasuna industria-inguruneetan. (130 o.)
Azken sarrerak
EAEko Lanbide Heziketako tituluen eskaintza argitaratu da
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 09/05/2024
Familiaren Espezializazio-ikastaroei buruzko Dekretuak argitaratzea: COM
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 24/04/2024
Familien espezializazio-programak argitaratzea: Informatika eta Komunikazioak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 21/12/2023
Etiketak