Lanbide-arloak
Informatika eta komunikazioak - IFC
Espezializazioak > Espezializazio Programak
Programarekin lotutako tituluak:
• Sareko informatika-sistemen administrazioko
goi-mailako teknikaria.
• Plataforma anitzeko aplikazioak garatzeko goi-mailako
teknikaria.
• Web aplikazioen garapeneko goi-mailako teknikaria.
Ikasketaren iraupena:
600 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Software irtenbideak garatzea, objektuetara bideratutako
programazioaren bidez eta fullstack tresnak erabiliz,
hodei-konputazioko oinarrizko printzipioak, lankidetza-inguruneetan
teknikak eta tresnak eta metodologia arinak eta «soft» trebetasunak
aplikatuz, datuak modu seguruan eskuratzeko eta ezarritako
estandarretan eskuragarritasun-, «erabilgarritasun-» eta
kalitate-irizpideak betetzeko.
Profesional hau gai izango da:
• Aplikazioak garatzea, objektuetara bideratutako
programazioaren paradigma erabiliz.
• Web-aplikazioak garatzea, Java eta TypeScript
erabiliz.
• Web-aplikazioak garatzea, lankidetza-inguruneetan
eskuragarri dauden teknikak eta tresnak aplikatuz.
• Softwarea garatzeko proiektuen kalitatea berrikusi
eta optimizatzea, jardunbide egokiak erabiliz eta kodearen
kalitate-tresnak txertatuz.
• Hodeian softwarea garatzeko proiektuen segurtasuna
ikuskatzea, aplikazioen segurtasun-framework-ak erabiliz.
• Software-irtenbideak garatzea, hodei-konputazioaren
funtsezko printzipioak aplikatuz.
• Web-aplikazioak garatzea, metodologia arinak eta
«soft» trebetasunak aplikatuz.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Fullstack Cloud Native Developer.
• Cloud administratzailea.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek programazio, aholkularitza eta cloud
irtenbideen garapeneko enpresetan lan egiten du:
• datuak hodeira migratzea,
• azpiegitura prestatzea,
• partner-aplikazioen eta -ekosistemen zerbitzua.
Zer lanbide araututara sar daiteke programa
honekin?
Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide
arauturik.
Prestakuntza-plana:
Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako
hauek dira:
• Web-programazio aurreratua Java eta TypeScript
erabiliz. (100 o.)
• Garapen- eta proba-tresnak. (85 o.)
• Kalitate- eta segurtasun-tresnak. (85 o.)
• Modern Engineering. (300 o.)
• Soft Skills. (30 o.)
Azken sarrerak
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
EAEko Lanbide Heziketako tituluen eskaintza argitaratu da
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 25/04/2023
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 21/03/2023
Etiketak