Lanbide-arloak
Informatika eta komunikazioak - IFC
Espezializazioak > Espezializazio Ikastaroak - Goi-maila
Hauek dira espezializazio-ikastaro honetarako sarbidea ematen duten tituluak:
• Plataforma Anitzeko Aplikazioak Garatzeko Goi-mailako
Teknikaria.
• Web Aplikazioen Garapeneko Goi-mailako Teknikaria.
• Sareko Informatika-sistemen Administrazioko
Goi-mailako Teknikaria.
• 3d Animazioetako, Jokoetako eta Ingurune
Elkarreragileetako Goi-mailako Teknikaria.
Ikastaroaren iraupena:
990 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Bideo-joko bat diseinatzeko dokumentazioa sortzen
(Game Design Document).
• Bideo-joko baten sorkuntza-prozesu baten etapak
ezartzen, definiziotik hasi eta argitalpen eta zabalkundera arte.
• Bideo-jokoen motorren funtzionaltasunak zehazten.
• Bideo-jokoetara bideratutako programazio aurreratuko
oinarriak garatzen.
• Bideo-jokoetako ekintzetarako beharrezkoak diren
fisika-sistemako oinarrizko elementuak identifikatzen.
• Bideo-jokoen erabiltzailearen interfazea diseinatzen.
• Bideo-joko baten alderdirik artistikoenak arte
kontzeptualeko ilustrazioen garapenaren bidez zehazten.
• Diseinu grafikoko tresnen funtzionaltasunak zehazten.
• 2D bideo-jokoen diseinu grafikoa eta alderdi
artistikoak konfiguratzen.
• 3D bideo-jokoen diseinu grafikoa eta alderdi
artistikoak konfiguratzen.
• Mailen karga eta jokagarritasuna optimizatzeko
hobekuntzak hautematen.
• Sareko eta jokalari anitzeko bideo-jokoak garatzen.
• Bideo-jokoei adimen artifizialeko kontzeptuak
aplikatzen.
• Errealitate birtual eta areagotuko aplikazioak
garatzen.
• Errealitate birtualaren bidez, ikaskuntzarako
bideo-jokoak (serious games) garatzen.
• Bideo-jokoak gailu batzuetarako eta besteetarako
eskuragarri dauden plataformetan argitaratzen.
Ikasketak amaitutakoan, zer egiteko moduan izango
naiz?
Espezializazio-ikastaro hau gainditu eta horren ziurtagiria
lortu duten ikasleek aukera izango dute bideo-jokoen sektoreko
enpresa publiko eta pribatuetan jarduteko, baita bideo-jokoen
garapenerako beren estudio propioa sortzeko ere.
Las ocupaciones y puestos de trabajo más relevantes son las
siguientes:
• Bideo-jokoen programatzailea (Game Developper)
• Bideo-jokoak probatzeko arduraduna (Game Tester)
• Bideo-jokoa sortzeko prozesuaren arduraduna (Game
Designer)
• Bideo-jokoen 2D eta 3D diseinatzaile grafikoa (Game
Artist)
• Bideo-jokoen garatzaile independentea (Indie Game
Developer)
• Errealitate birtualeko, errealitate areagotuko eta
errealitate mistoko aplikazioen garatzailea
• Bideo-jokoetarako adimen artifizialean aditua
Zer irtenbide profesional izango ditut?
Profesional honen jarduera askotariko gailuetarako
bideo-jokoak garatzean datza. Horretarako, garapen-fase guztietan
esku hartzeko aukera ematen dioten azken belaunaldiko tresnak
erabiltzen ditu, baita errealitate birtual eta areagotuko aplikazio
interaktiboak ere.
Zer lanbide araututan jardun naiteke programa honen
bidez?
Titulu honek ez du biderik ematen inongo lanbide araututara
zuzenean sartzeko.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Bideo-jokoen programazioa eta motorrak. (140 o.)
• Diseinu grafikoa 2Dn eta 3Dn. (160 o.)
• Sareko programazioa eta adimen artifiziala. (100 o.)
• Errealitate birtuala eta errealitate areagotua. (100
o.)
• Diseinu, kudeaketa, argitalpena eta produkzioa. (100
o.)
• Prestakuntza praktiko duala enpresan. (390 o.)
Azken sarrerak
Espezializazio-ikastaroak - Errege Dekretua: TMV
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/06/2022
Baliozkotze eta Tituluen Baliokidetazunei Buruzko Informazio Orientagarria
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 24/06/2022
Lanbide arloko tituluen prestakuntza-kredituen garapena: EOC
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 13/06/2022
Etiketak