Lanbide-arloak

Informatika eta komunikazioak - IFC

Espezializazioak > Espezializazio Programak

5.0 INDUSTRIAKO ANALISTA

Programarekin lotutako tituluak:

• Plataforma anitzeko aplikazioak garatzeko goi-mailako teknikaria.
• Web aplikazioen garapeneko goi-mailako teknikaria.

Ikasketaren iraupena:

600 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

5.0 Industrian hobekuntza-plan bideragarriak eta sortzaileak egitea; horretarako, enpresaren eta ekonomiaren eremuan softwarearen arloko soluzio seguru eta interaktiboak jartzea erraztuko duten aplikazio informatikoak garatuko ditu, eta, halaber, proiektuen kudeaketa integratua egiteko metodologia arinak aplikatuko ditu. Aipatutako guztia, betiere, printzipio etikoen arabera egingo da. Ingelesaren arloko komunikazio-konpetentziak erabiliko ditu eta ezarritako prozedurak, kalitate-estandarrak, indarrean dagoen legedia eta araudia beteko ditu.

Profesional hau gai izango da:
• Enpresarako talentua bilatzeko eta aukeratzeko lanak egitea eta aplikatzea, enpresaren politikaren barruan.
• Bileren antolaketa eta jarraipena kudeatzea, ezarritako arauak eta protokoloak aplikatuta.
• Ingelesa teknikoa erabilita komunikazio-konpetentzia profesionalak eta sozialak garatzea 5.0 Industrian aplikatzeko.
• Enpresaren kontabilitatea interpretatzea, ratioak eta errentagarritasuna aztertuz.
• Zergak ordaintzeko prozedurak eta epeak identifikatzea, eta aplikazio-eremuko betebeharrak ezagutzea.
• Produktuak eta zerbitzuak hautatzea, finantza-merkatuaren eskaintza aztertu ondoren.
• Kudeaketa integratua hobetzeko planak egitea, enpresa-arriskuak ebaluatuz eta sistema adimendunen oinarrizko teknikak aplikatuz.
• Enpresaren informazio- eta komunikazio-sistemen baldintzak zehaztea, segurtasun-neurriak ezarriz, prozedura propioak aplikatuz eta indarrean dagoen araudia betez.
• Aplikazio eta sistema informatikoak garatzea, arazoak konpontzera eta errendimendua hobetzera bideratutako estrategia algoritmikoak erabiliz.
• Pertsona/ordenagailu interfazeak diseinatzea eta ebaluatzea, sistemen, zerbitzuen eta aplikazio informatikoen irisgarritasuna eta erabilgarritasuna bermatuz.
• Enpresaren errendimendu hobea bermatuko duten software-soluzioak ezartzea, metodologia arinak aplikatuz eta horien fidagarritasuna, segurtasuna eta kalitatea bermatuz, printzipio etikoen eta indarrean dagoen legediaren eta araudiaren arabera.
• Instalazio informatiko baten baldintza teknikoen agiriak egitea, indarrean dauden estandarrak eta araudiak betez.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Industria analista.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional horrek softwarearen arloko soluzioak garatzeko esparru teknologiko-digitaleko enpresetan egingo du lan, bai eta 5.0 Industrian bideragarriak diren hobekuntzak planifikatzeko teknikak eta aplikazioak erabiltzen dituzten enpresa eta aholkularitza-enpresetan ere.

Zer lanbide araututara sar daiteke programa honekin?

Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide arauturik.

Prestakuntza-plana:

Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako hauek dira:
• Enpresa eta merkataritza ingelesez. (50 o.)
• Ekonomia eta finantza-heziketa. (100 o.)
• Kudeaketa integratuko sistemak. (150 o.)
• Linq eta lambda adierazpenak. (100 o.)
• Angular eta typescript. (200 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika