Lanbide-arloak
Gizarte eta kultura zerbitzuak - SSC
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
• BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
• Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
• Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
• Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Hauek identifikatu eta hautatzea: zirkulazioaren
araudi erregulatzailea, ibilgailuen eta pertsonen eta salgaien
garraioaren erregelamendu orokorra eta kutsatzaile atmosferikoen
emisioak eta airearen kalitatea erregulatzen dituen araudia.
• Bide-segurtasunerako eta mugikortasunerako
irakaskuntzaren esku-hartzea programatzea, irakaskuntza-mota eta
zer ikasle edo talderi zuzenduta dagoen kontuan hartuta.
• Irakaskuntza-ikaskuntza garatzeko baliabideak
antolatzea, ikasleen edo taldearen beharrei eta ezaugarriei
erantzunez.
• Programatutako jarduerak garatzea, baliabide eta
estrategia metodologiko egokiak eta horiekin lotutako
irakaskuntza-trebetasunak erabiliz.
• Irakaskuntza-ikaskuntzarako jardun-estrategiak
diseinatzea eta aplikatzea, esparrutzat hartuta administrazio
arautzailearen jarraibideak eta prozedurak, mugikortasuna eta
bide-segurtasuna.
• Prestakuntza-prozesua eta lortutako emaitzak
ebaluatzea, horrekin lotutako dokumentazioa egin eta kudeatuz eta
informazioa transmitituz, zerbitzuaren kalitatea hobetze aldera.
• A2 baimenarekin erabil daitezkeen autoak eta
motozikletak gidatzea hiri barruko eta hiriarteko bideetan,
zirkulazioko eta bide-segurtasuneko arauak betez eta seguru,
eraginkor eta modu jasangarrian gidatzeko teknikak aplikatuz.
• Bide-segurtasuneko hezkuntzako eta garraioaren
jasangarritasuneko programak garatzea, ikastetxeekin eta beste
erakunde publiko edo pribatu batzuekin lankidetzan, hala eskatzen
badute.
• Erakunde publiko edo pribatuentzako mugikortasun
seguru eta jasangarriko planei buruz aholkatzea eta horietan
laguntzea.
• Hiri-mugikortasuneko planak egiten, ezartzen eta
berrikusten parte hartzea.
• Gidarientzako eskola partikular edo
prestakuntza-zentro bat kudeatzea eta administratzea, araudi
erregulatzailea aplikatuta.
• Pertsonei, baliabideei edo inguruneari buruzko
kontingentzien aurrean jardutea, segurtasuna eta konfiantza
transmitituz eta, hala badagokio, ezarritako jarduketa-protokoloak
aplikatuz.
• Lanbide-jarduerari buruzko ezagutza zientifikoak eta
teknikoak eguneratuta edukitzea, dauden baliabideak erabiliz.
• Lan-egoera berrietara egokitzea, eguneratuta edukiz
bere lan-inguruneko ezagutza zientifikoak, teknikoak eta
teknologikoak, bere prestakuntza eta bizialdi osoko ikaskuntzarako
baliabideak kudeatuz eta informazioaren eta komunikazioaren
teknologiak erabiliz.
Irakaskuntza horien barruan sartzen dira laneko arriskuen
prebentzioko oinarrizko mailako jarduerak egiteko behar diren
ezagutzak.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Lan-aukerak:
• Gidariak prestatzeko irakaslea.
• Gidari-eskolen zuzendaria.
• Gidariak sentsibilizatzeko eta berrezteko
ikastaroetako prestatzailea.
• Salgai arriskutsuen ikastaroetako prestatzailea.
• Salgai arriskutsuei lotutako prestakuntza-zentroetako
zuzendaria.
• Bide-segurtasuneko hezkuntzako programetan edo
jardueretan hezitzailea ikastetxeetan, adinekoentzako zentroetan,
udaletan, elkarteetan, enpresetan, estatu-, autonomia- edo
toki-mailako administrazioetan.
• Laneko bide-segurtasuneko aholkularia, erakunde
publikoetan eta pribatuetan.
• Mugikortasun-planetako aholkularia, erakunde
publikoetan eta pribatuetan.
• Bide-segurtasuneko irakaslea.
• Segurtasunez gidatzeko ikastaroetako monitorea.
Ikasten jarraitu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
• Lanbide Heziketako goi-mailako beste heziketa-ziklo
bat, moduluak baliozkotzeko aukerarekin, indarrean dagoen
araudiaren arabera.
• Unibertsitateko irakaskuntzak, baliozkotzeak egiteko
aukerarekin, indarrean dagoen araudiaren arabera.
Zer irtenbide profesional dago?
Gidatzeko administrazio-baimenak lortu nahi dituzten
gidarien prestakuntzan eta, oro har, bide-segurtasunerako
prestakuntzan diharduten enpresa txiki, ertain eta handietan egiten
du lan profesional horrek. Halaber, bide-segurtasuneko
hezkuntzarekin, laneko bide-segurtasunarekin eta mugikortasun
seguru eta jasangarriarekin lotutako eginkizunak bete ahal izango
dituzte erakunde publiko eta pribatuetan.
Zer lanbide araututarako sarbidea ematen du titulu
honek?
• Gidarien irakaslea.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Lehen sorospenak edo lehen laguntzak. (35 o.)
• Trafikoa, ibilgailuen zirkulazioa eta errepideko
garraioa. (110 o.)
• Gidarien prestakuntza antolatzea. (40 o.)
• Gidatzeko teknikak. (50 o.)
• Automobilaren oinarrizko teknologia. (35 o.)
• Gidatzeko irakaskuntza praktikoaren didaktika (1).
180 o.)
• Bide-segurtasuneko hezkuntza. (80 o.)
• Bide-segurtasuna. (110 o.)
• Bide-segurtasunerako prestakuntzaren didaktika. (50
o.)
• Mugikortasun segurua eta jasangarria. (80 o.)
• Mugikortasun seguru eta jasangarrirako
prestakuntza-proiektua. (25 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientazioa. (50 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (35 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (220 o.)
(1) «Gidatzeko irakaskuntza praktikoaren didaktika»
lanbide-moduluaren ezaugarriak direla eta, modulu hori egiteko
beharrezkoa da Gidarien Erregelamendu Orokorra onesten duen
maiatzaren 8ko 818/2009 Errege Dekretuaren 4. artikuluan ezarritako
B eta A2 gidabaimenak izatea.
Azken sarrerak
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
EAEko Lanbide Heziketako tituluen eskaintza argitaratu da
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 25/04/2023
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 21/03/2023
Etiketak