Lanbide-arloak
Gizarte eta kultura zerbitzuak - SSC
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
• Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
• Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Teknikari laguntzaile titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
• Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
• Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
• Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
• Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
• Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen higiene
pertsonaleko eta arropa-garbitasuneko jarduerak egitea, eta,
eginkizun horretan, beharrezko laguntza gaineratzea, eguneko
bizitzako jardueretan autonomiari eustea eta haiekiko errespetu-
eta profesionaltasun-jarrera mantentzea.
• Elikadurari dagokion jarduna antolatzea, eta,
horretarako, menuak gainbegiratzea, elikagaiak prestatzea, eta
beharrezkoa denean administratzea.
• Etxea mantentzeko eta garbitzeko jarduerak egitea,
eta, hala, bizigarritasun, higiene eta txukuntasun-baldintzak
bermatzea -kalitate, segurtasun eta ingurumen-zaintzako
irizpideekin- eta, hala badagokio, bidezko dokumentazioa
izapidetzea.
• Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen egoera
fisikoarekin lotzen diren jardunak egitea, eta, eginkizun horretan,
ezarritako jarraibideei jarraitzea eta, une oro, haien
intimitatearekiko errespetua azaltzea.
• Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen lekualdaketak
eta mobilizazioak egitea eta joan-etorrietarako laguntzea,
beharrezko protokoloak eta laguntza teknikoak erabilita eta
prebentzio- eta segurtasun-neurriak hartuta.
• Lan-jardueraren garapenean larrialdietako eta
osasunerako arriskuko egoerei erantzutea, lehen laguntzetako
teknikak aplikatuta.
• Laguntza psikosozialeko jardunak inplementatzea eta,
horretarako, laguntza teknikoak, komunikaziorako laguntzak eta
informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea.
• Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen autonomia
pertsonaleko eta sozialeko trebetasunak mantentzeko eta garatzeko
teknikak eta estrategiak aplikatzea, laguntza teknikoak eta
komunikazio-laguntzak erabilita.
• Pertsonaren ondoan egoteko eta hari laguntzeko
zereginak egitea, bizimodu independenteko banako planaren
jarraibideak errespetatuta.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzailea
instituzioetan eta/edo etxean.
• Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen gelazainburua
eta azpigelazainburua instituzioetan.
• Adinekoen eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen
egoitzetako plantako laguntzaile arduraduna.
• Etxez etxeko laguntzako laguntzailea.
• Etxez etxeko arretako laguntzailea.
• Familiako langilea.
• Hezkuntza bereziko laguntzailea.
• Laguntzaile pertsonala.
• Telelaguntzako operadorea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek pertsonei zuzendutako zerbitzu-sektorean
egiten du lan: laguntza-zerbitzuetan, zerbitzu psikosozialetan eta
etxea kudeatzen laguntzeko zerbitzuetan.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Gizarte-erakundeetan mendeko pertsonei arreta ematea.
• Mendeko pertsonei etxean arreta ematea.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arretaren
antolamendua. (105 o.)
• Gizarte-trebetasunak (99 o.)
• Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen ezaugarriak eta
premiak. (132 o.)
• Arreta eta laguntza psikosoziala. (252 o.)
• Komunikaziorako laguntza. (99 o.)
• Etxeko laguntza. (264 o.)
• Osasun-arreta. (198 o.)
• Arreta higienikoa. (105 o.)
• Telelaguntza. (99 o.)
• Lehen laguntzak. (66 o.)
• Ingeles teknikoa. (66 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Elikagaiak merkaturatzeko teknikaria Oinarrizko Curriculum Diseinua (euskeraz)
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/01/2021
Etiketak