Lanbide-arloak
Gizarte eta kultura zerbitzuak - SSC
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
• BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
• Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
• Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
• Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Haur Hezkuntzako lehen ziklorako hezkuntza-proiektuak
diseinatzea, aplikatzea eta ebaluatzea.
Profesional hau gai izango da:
• Haurrekin eta haien familiakoekin arreta sozialeko
eta hezkuntza-jarduneko jarduerak programatzeko, diseinatzeko eta
gauzatzeko.
• Beste profesional edo zerbitzu batzuen parte-hartzea
eskatzen duten haurren eta familien beharrei erantzungo dieten
baliabideak eta prozedurak erabiltzeko.
• Kontingentzien aurrean jarduteko, segurtasuna eta
konfiantza transmitituta.
• Jardun-prozesua eta lortutako emaitzak ebaluatzeko,
dagokion dokumentazioa kudeatuta eta informazioa transmitituta.
• Bere lanbide-jardueraren inguruko ezagupen
zientifikoak eta teknikoak egunean edukitzeko, bizitza osoan
ikasteko dauden baliabideak erabilita.
• Haurrekin eta horien familiekin, dagokion taldeko
kideekin eta bestelako profesionalekin harreman arinak izateko:
gizarte-trebetasunak, eta kultura-aniztasuna kudeatzeko gaitasuna
erakusteko, eta sortzen diren gatazketarako konponbideak ekartzeko.
Irakaskuntza horietan, honako zeregin hauetarako beharrezko
ezagupenak hartzen dira barnean:
• Laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako
jarduerak egiteko.
• Elikagai-manipulatzaileen txartela lortzeko.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Lanak:
• Hezkuntza formalaren eta ez-formalaren sektorean eta
haurrentzako arretarako gizarte-zerbitzuen sektorean.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Haur Hezkuntzako lehen zikloko haur-hezitzailea.
• Arrisku sozialean dauden adingabeekin (0-6 urte) edo
familiei laguntzen lan egiteko berariazko erakundeetako eta/edo
programetako hezitzailea.
• 0 eta 6 urte bitarteko adingabeekin aisia eta denbora
libreko programa edo jardueretako hezitzailea: ludotekak,
kultura-etxeak, liburutegiak, ikastetxeak, aisiaguneak, landetxe
eskolak, etab.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Haur Hezkuntza
Prestakuntza-plana:
Lanbide-moduluak:
• Haur-hezkuntzaren didaktika. (200 o.)
• Haurraren autonomia pertsonala eta osasuna. (198 o.)
• Haur-jolasa eta bere metodologia. (140 o.)
• Adierazpena eta komunikazioa. (198 o.)
• Garapen kognitiboa eta motorra. (198 o.)
• Garapen sozioafektiboa. (165 o.)
• Gizarte-trebetasunak. (132 o.)
• Familiekin lankidetzan aritzea eta arrisku sozialean
dauden adingabeei arreta eskaintzea. (100 o.)
• Haurrei arreta eskaintzeko proiektua. (50 o.)
• Lehen laguntzak. (60 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/07/2023
ELE, EOC, AGA, ARG eta IFC familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 22/06/2023
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
Etiketak