Lanbide-arloak
Gizarte eta kultura zerbitzuak - SSC
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
• BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
• Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
• Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
• Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Gizarteratzeko jarduerak programatzea, baliabide eta
estrategia metodologikorik egokienak aplikatuta.
• Etxeko indarkeria prebenitzeko jarduerak diseinatzea
eta ezartzea, eta horien garapena ebaluatzea.
• Behar fisikoei eta psikosozialei arreta emateko
jarduerak diseinatzea, erabiltzaileen eta testuinguruaren
ezaugarrien arabera, eta jarduera horien garapena kontrolatzea eta
ebaluatzea.
• Etxeko kudeaketan laguntzeko jarduerak antolatzea,
bizikidetasun-unitatearen ezaugarrien arabera, eta jarduera horien
garapena kontrolatzea eta ebaluatzea.
• Laguntza psikosozialeko jarduerak antolatzea eta
ezartzea, eta, eginkizun horretan, pertsonen intimitatearekiko
errespetuzko jarrera azaltzea eta jarduera horien garapena
ebaluatzea.
• Autonomia pertsonaleko eta sozialeko trebetasunak
trebatzeko jarduerak antolatzea eta ezartzea, lortzen diren
emaitzak ebaluatuta.
• Gizarteratzeko eta lan-munduratzeko programak
antolatzea eta ezartzea, horien garapena eta aurrez finkatutako
ibilbidearekiko egokitzapena ebaluatuta.
• Komunikazio-trebetasunak trebatzea eta, horretarako,
sistema alternatiboak edo handigarriak erabiltzea eta pertsona
erabiltzaileak horien erabileran motibatzea.
• Pertsonen eta taldeen arteko bitartekaritza-lanak
egitea, parte-hartzeko teknikak eta gatazkak kudeatzeko teknikak
eragimenez aplikatuta.
• Erabiltzaileekin eta haien familiekin, lan-taldeko
kideekin eta beste profesional batzuekin harreman arinak izatea,
gizarte-trebetasunak erakutsita eta sortzen diren gatazketarako
irtenbideak proposatuta.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Gizarte-prebentzioko eta gizarteratzeko programetako
teknikaria.
• Askotariko egoitza-ekipamenduetako hezitzailea.
• Familiako langilea.
• Tutoretzako laguntzailea.
• Gizarteratzeko teknikaria.
• Heziketa bereziko hezitzailea.
• Minusbaliotasuna duten pertsonen monitorea.
• Oinarrizko mugikortasuneko teknikaria.
• Lanerako eta/edo laneko bitartekaria.
• Gizarteko eta/edo kulturarteko bitartekaria.
• Laguntza bidezko enpleguko teknikaria.
• Laneko laguntzako teknikaria.
• Birgaitze psikosozialeko monitorea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek pertsonei zuzendutako zerbitzu-sektorean
egiten du lan: asistentziaren arloan, etxeko kudeaketako
laguntzaren arloan eta laguntza psikosozialaren arloan. Era berean,
gizarte-zerbitzuko sektorean egiten du lan: gizarte-desabantailan
dauden kolektiboei eta pertsonei zuzendutako arreta psikosozialean,
gizarte-bitartekaritzan, lan-munduratzearen arloan eta
aukera-berdintasunaren sustapenean.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Gizarte esku-hartzearen testuingurua. (99 o.)
• Gizarteratzea eta laneratzea. (200 o.)
• Bizikidetza-unitateentzako arreta. (165 o.)
• Bitartekaritza komunitarioa. (120 o.)
• Hezkuntzan esku-hartzeko babesa. (120 o.)
• Autonomia pertsonalaren sustapena. (198 o.)
• Komunikazio-sistema handigarriak eta alternatiboak.
(165 o.)
• Gizartean esku hartzeko metodologia. (132 o.)
• Lehen laguntzak. (60 o.)
• Gizarte-trebetasunak. (132 o.)
• Gizarteratzeko proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
EAEko Lanbide Heziketako tituluen eskaintza argitaratu da
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 25/04/2023
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 21/03/2023
Etiketak