Lanbide-arloak
Gizarte eta kultura zerbitzuak - SSC
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Informazioa lortzea, errealitatea aztertzeko
baliabideak, estrategiak eta tresnak erabilita, betiere
berdintasunaren arloko esku-hartzea pertsona hartzaileen eta
testuinguruaren beharretara eta ezaugarrietara egokitzeko.
• Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzen
duten esku-hartzeak programatzea, legezko araudia eta
erreferentziazko plan estrategikoa interpretatuta.
• Esku-hartzearen fase guztietan generoaren ikuspegia
txertatzea, eta, horretarako, emakumeak bistaratzeko aukera ematen
duten estrategiak eta teknikak hautatzea.
• Emakumeen eta, oro har, biztanleriaren informazio,
komunikazio eta sentsibilizaziorako jarduerak garatzea, hainbat
komunikazio-euskarri erabilita.
• Taldeak dinamizatzea, eta, horretarako, parte
hartzeko eta dinamizatzeko teknikak aplikatzea, gatazkak kudeatzea
eta errespetua eta elkartasuna sustatzea.
• Emakumeek gizarte-bizitzaren hainbat esparrutan eta
erabakiak hartzeko prozesuetan parte har dezaten sustatzeko esku
hartzea, eta topaketarako eta elkarlanerako sareak eta espazioak
sortzea eta mantentzea.
• Genero-indarkeriari aurrea hartzeko estrategiak
diseinatzea, eta egon daitezkeen arrisku-faktoreak hautematea.
• Genero-indarkeriari aurrea hartzeko programak eta
ekintzak inplementatzea, eta, horretarako, biktimizazio
sekundarioko prozesuak saihesteko jardun-protokoloak aplikatzea.
• Genero-indarkeriako egoeran dauden emakumeei aholkuak
ematea eta laguntzea, babesaren arloko eskubideei, zerbitzuei eta
baliabideei buruzko legezko esparrua aplikatuta.
Irakaskuntza horiek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak egiteko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuneko
sustatzailea.
• Emakumeen eta gizonen arteko benetako
berdintasunerako sustatzailea.
• Emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunaren
arloko laguntzako teknikaria.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako moduluen arteko baliozkotzeak
ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek genero-berdintasunaren arloko zerbitzuak
egitearen sektorean egiten du lan, emakumeen eta gizonen arteko
benetako berdintasunera zuzendutako zerbitzu ekonomikoak eta
gizarte-zerbitzuak egiten dituzten arlo publikoko zein pribatuko
erakundeetan eta entitateetan: elkarteetan, fundazioetan,
erakundeetan, sindikatuetan, enpresetan, aholkularitzetan,
udal-zerbitzuetan, berdintasuneko organismoetan eta
gizarte-zentroetan.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Gizarte-trebetasunak. (132 o.)
• Lehen laguntzak. (60 o.)
• Gizartean esku hartzeko metodologia. (165 o.)
• Gizarte-garapena. (132 o.)
• Informazioa eta komunikazioa generoaren ikuspegitik.
(165 o.)
• Genero-indarkeriaren prebentzioa. (160 o.)
• Emakumeentzako enplegua sustatzea. (160 o.)
• Berdintasuna sustatzeko jardun-esparruak. (165 o.)
• Emakumeen gizarte-mailako parte-hartzea. (120 o.)
• Berdintasunerako gizarte-hezkuntzazko esku-kartzea.
(132 o.)
• Genero-berdintasuna sustatzeko proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 08/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 07/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 16/12/2020
Etiketak