Lanbide-arloak
Gizarte eta kultura zerbitzuak - SSC
Heziketa-zikloak > Oinarrizko maila
Sartzeko baldintzak:
1.- Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak. Baldintza hauek bete behar dira aldi berean:
a) Hamabost urte beteta edukitzea edo indarreko urte naturalean betetzea.
b) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren maila edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
c) Irakasleek familiei edo legezko tutoreei proposatzea interesdunak Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat has dezan.
Espainiako hezkuntza-sisteman eskolatuta egon ez diren 15 eta 18 urte bitarteko gazteei b) atala betetzetik salbuesten zaie, eta garrantzitsua da prestakuntzaren jarraipena egitea ahalbidetuko dien hizkuntza jakitea.
2.- Oinarrizko mailako heziketa-zikloak, HPBak dituzten ikasleentzako ikaskuntza-ibilbide egokituekin.
a) Hezkuntza Saileko Hezkuntza Laguntzako Premia Bereziak (HLPB) dituztenen Erregistroan sartuta egotea.
b) Gutxienez, DBHko 2. maila egin izana.
c) Tutorearen orientazio-aholkua ikasleak 3 urteko ibilbideko Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat egin dezala izatea, betiere irakasleek proposatu eta orientatzaileek babestu badute aholku hori.
3 .- Oinarrizko mailako prestakuntza-zikloak, prestakuntza-zailtasun bereziak edo laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako ikaskuntza-ibilbide egokituekin.
a) 16 urte baino gehiago izatea.
b) Ez da egiaztatu LHko ikasketak egiteko titulaziorik, ezta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egin izana ere.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Etxe partikularretan eta eraikinetan komunak,
sukaldeak eta gelak garbitzeko, higienizatzeko eta desinfektatzeko,
teknika eta produktu egokiak aplikatuta, ezarritako
erabilera-aginduen arabera.
• Etxe partikularretan elikagaiak elaboratzearekin
erlazionatutako etxeko jarduerak antolatzeko eta, hala badagokio,
egiteko, eta, horretarako, erositako produktuak higiene-baldintza
osasungarrietan eta eman dizkioten argibideen arabera
kontserbatzeko, manipulatzeko, biltegiratzeko eta kozinatzeko.
• Etxeko arropa eta jantziak garbitzeko, lisatzeko,
ordenatzeko eta josteko, eta, horretarako, beharrezko baldintzetan
mantentzea bermatzeko eta produktu eta tresneria espezifikoak
erabiltzeko.
• Etxe, eraikin, bulego eta lokaletan zoruak, beirak,
hormak eta sabaiak garbitzeko, eta, horretarako, beharrezko
teknikak eta lotutako produktuak aplikatzeko.
• Etxe, eraikin, bulego eta lokaletan gainazalak
garbitzeko, argizaria emateko eta distirarazteko, makineria
espezifikoa erabilita, goragoko arduradunaren gainbegiratupean.
• Bizikidetza-unitate batean dauden haurrei eta
mendekotasunik gabeko pertsona helduei laguntzeko jarduerak
(gorputza garbitzea, janztea eta lekualdatzea, besteak beste)
egiteko, behar espezifikoen eta emandako argibideen arabera,
betiere errespetuzko eta profesionaltasunezko jarrera izanda.
• Bere lanbide-jarduera garatzen ari den bitartean,
larrialdiko egoerei eta osasunerako arriskutsuak izan daitezkeenei
etxeko esparruan erantzuteko.
• Bere ingurune fisiko, sozial, pertsonal eta
produktiboarekin zerikusia duten iragartzeko moduko arazoak
konpontzeko, eta, horretarako, arrazoibide zientifikoa eta zientzia
aplikatuek eta gizarte-zientziek emandako elementuak erabiltzeko.
• Garapen pertsonala eta soziala ahalbidetuko duten
eguneroko hainbat testuingurutan modu osasungarrian jokatzeko, eta,
horretarako, giza osasunerako ohitura eta eragin positiboak
analizatzeko.
• Ingurumena kontserbatzera bideratutako jarduketak
baloratzeko, eta, horretarako, haren orekan eragina izan dezaketen
eguneroko jardueren ondorioak bereizteko.
• Autoikaskuntzara eta bere ingurune pertsonal, sozial
edo profesionalaren hainbat testuingurutan erabiltzera bideratutako
informazioa lortzeko eta komunikatzeko, bere eskueran dituen
baliabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien
berezkoak erabilita.
• Kultura-aniztasunarekiko, ondare historiko eta
artistikoarekiko eta adierazpen kultural eta artistikoekiko
errespetuz eta sentikortasunez jarduteko, eta, horretarako,
aberaste pertsonal eta sozialaren iturri gisa erabiltzea eta
gozatzea baloratzeko.
• Hainbat testuinguru sozial edo profesionaletan eta
eskueran dituen bitarteko, bide eta euskarrien bitartez argi,
zehatz eta hitz-jarioarekin komunikatzeko, eta, horretarako,
gaztelaniaren eta, hala badagokio, hizkuntza koofizialaren ahozko
eta idatzizko baliabide linguistikoak erabiltzeko eta egokitzeko.
• Laneko ohiko egoeretan zein egoera pertsonal eta
sozialetan komunikatzeko, eta, horretarako, atzerriko hizkuntzan
oinarrizko baliabide linguistikoak erabiltzeko.
• Eskueran duen informazio historikoa eta geografikoa
abiapuntu hartuta, gizarte garaikideetako gertakari eta fenomeno
bereizgarriei buruzko azalpen xumeak egiteko.
• Bere lan-jardueran izandako aldaketa teknologikoen
eta antolamendukoen ondoriozko lan-egoera berrietara egokitzeko,
eta, horretarako, eskueran dituen prestakuntza-eskaintzak
erabiltzeko eta baliabideak informazioaren eta komunikazioaren
teknologien bidez aurkitzeko.
• Bere mailari dagozkion zereginak autonomiaz eta
erantzukizunez betetzeko, eta, horretarako, esleitutako lanean
kalitate- eta eraginkortasun-irizpideak erabiltzeko eta lan hori
bakarka zein talde bateko kide gisa egiteko.
• Eraginkortasunez komunikatzeko, eta, horretarako,
bere lan-esparruan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta
konpetentzia errespetatzeko eta egindako lanaren kalitatea
erdiesten laguntzeko.
• Lan-jarduerak egitean arriskuen prebentzioko eta
laneko segurtasuneko neurriak bere gain hartzeko eta betetzeko,
kalte pertsonalak, lanekoak eta ingurumenaren gainekoak
saihestearren.
• Bere lanbide-jarduerari dagozkion kalitate-arauak,
irisgarritasun unibertsalari eta guztientzako diseinuari buruzkoak
betetzeko.
• Bere lanbide-jardueraren prozedurak hautatzean
espiritu ekintzailea, ekimen pertsonala era erantzukizuna izateko.
• Dagokion jardueraren ondoriozko eskubideak baliatzea
eta betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren
arabera, eta bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean
aktiboki parte hartuz.
Irakaskuntza horiek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak egiteko beharrezko ezaupideak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Etxeko garbitzailea.
• Etxeko sukaldaria.
• Etxeko lisatzailea.
• Etxeko langilea.
• Garbitzailea.
• Garbiketako peoi espezialista.
• Garbiketako espezialista.
• Beira-garbitzailea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Erdi-mailako heziketa-ziklo bat (titulu honek
lehentasuna izango du Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza,
Ostalaritza eta Turismoa eta Gizarte eta Kultura Zerbitzuak
lanbide-arloetako erdi-mailako titulu guztietarako onartua
izateko).
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek besteren kontura egiten du lan etxe
partikularretan eta edozein tamainatako enpresa publiko edo
pribatuetan. Gainera, garbiketaren eta higienizazioaren sektorean
gara dezake bere lanbide-jarduera, mota guztietako elementuak
garbitzen eta higienizatzen: eraikinak, lokalak, osasun-erakundeak
edo osasun-etxeak, publikoak zein pribatuak, industriak,
garraio-elementuak (lehorrekoak, airekoak zein itsasokoak),
makinak, espazioak eta instalazioak, publizitate-euskarriak eta
hiri-altzariak. Ematen dizkioten argibideei jarraiki betetzen ditu
bere eginkizunak, arduradun batek zuzenean gainbegiratuta, eta modu
autonomoan edo lantalde batean integratuta egin dezake lan.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako moduluak:
• Jantziak eta etxeko arropa mantentzeko lanak. (132
o.)
• Etxeko sukaldaritza. (198 o.)
• Etxe partikularrak, eraikinak, bulegoak eta lokalak
garbitzea. (132 o.)
• Makinekin garbitzea. (72 o.)
• Bizikidetza-unitatean mendekoak ez diren pertsonei
laguntzeko jarduerak (120 o.)
• Etxeko segurtasuna. (66 o.)
• Etxeko eguneroko kudeaketarako laguntza. (99 o.)
• Egoera berezi iragankorretan dauden pertsonei arreta
ematea. (168 o.)
• Zientzia aplikatua I. (165 o.)
• Zientzia aplikatua II. (144 o.)
• Komunikazioa eta gizarte I. (165 o.)
• Komunikazioa eta gizarte II. (168 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (53 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (260 o.)
• Tutoretza eta orientabide I. (33 o.)
• Tutoretza eta orientabide II. (25 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/09/2024
EAEko Lanbide Heziketako tituluen eskaintza argitaratu da
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 09/05/2024
Familiaren Espezializazio-ikastaroei buruzko Dekretuak argitaratzea: COM
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 24/04/2024
Etiketak