Lanbide-arloak
Gizarte eta kultura zerbitzuak - SSC
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Jardun soziokulturaleko proiektua egitea,
testuingurutik eta pertsona hartzaileengandik jasotako informazioa
abiapuntu izanik, eta jenero-ikuspegia txertatuta.
• Jardun soziokulturaleko proiektuak sustatzeko eta
hedatzeko espazioak, estrategiak eta materialak diseinatzea,
komunikazioaren arloko aurrerapen teknologikoen aurrerapenak
aplikatuta.
• Animazio soziokulturaleko eta turistikoko sailak,
programak eta jarduerak antolatzea, dokumentazioa eta baliabideak
kudeatuta, baita esleitutako aurrekontuaren finantzaketa eta
kontrola ere.
• Jardun soziokulturaleko proiektuetako
monitore-taldeak sortzea, dinamizatzea eta gainbegiratzea, eta
jardueren arabera antolatzea.
• Jarduera ludikoak, kulturalak eta fisiko-olgetakoak
diseinatzea, ezartzea eta ebaluatzea, eta, horretarako, estrategia
metodologikoak hautatzea, baliabideak antolatzea eta jarduera
horiek garatzeko tresneria eta baliabide teknikoak maneiatzea.
• Gazte-informazioko zerbitzuak antolatzea eta
kudeatzea, eta populazio-sektore horretako pertsonen beharrei eta
eskariei erantzungo dieten orientazio, informazio eta dinamizazioko
jarduerak egitea.
• Gazteriari zuzendutako gizarte- eta
hezkuntza-jarduerak diseinatzea, ezartzea eta ebaluatzea,
aukera-berdintasuna erraztuz eta hezkuntza ez-formalaren
printzipioak aplikatuz.
• Taldeak dinamizatzea, betiere parte-hartzea
sustatzeko eta dinamizatzeko teknikak aplikatuta, gatazkak
kudeatuta eta errespetua eta elkartasuna sustatuta.
• Ezbeharretan eta larrialdietan, lehen laguntzaren
arloan ezarritako protokoloak aplikatzea.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko
koordinatzailea eta zuzendaria.
• Kanpalekuen, gazte-aterpeen, kolonia-etxeen,
abeletxe-eskolen, gaztelekuetako gelen eta natura-eskolen
koordinatzailea eta zuzendaria.
• Gizarte- eta kultura-animatzailea.
• Gizarte-dinamizatzailea.
• Elkarte-sektorerako aholkularia.
• Gizarte-teknikaria.
• Kultura-zerbitzuetako teknikaria.
• Gazteentzako informatzailea.
• Hoteleko animatzailea.
• Ikuskizunetako eta gau-jaietako animatzailea.
• Turismo-konplexuetako aire zabaleko olgeta-jardueren
animatzailea.
• Turismo-animazioko saileko burua.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Titulu hau lortzen duten pertsonek sektore hauetan egiten
dute lan: gizartearentzako zerbitzuen sektorean (gizarte-garapena
eta gazte-informazioa), kultura-zerbitzuen sektorean (irakurketa
eta informazioa, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak,
eta askotariko kultura-baliabideak eta -produktuak), zerbitzu
turistikoen sektorean, eta aisialdiko eta denbora libreko sektorean
(olgeta- eta kirol-jarduerak, ingurumen-jarduerak eta aisialdiko
jarduerak).
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko
jarduerak zuzentzea eta koordinatzea.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Lehen laguntzak. (66 o.)
• Ingelesa. (165 o.)
• Aisialdiko eta denbora libreko jarduerak. (132 o.)
• Talde-dinamizazioa. (132 o.)
• Kultura-animazioa eta -kudeaketa. (200 o.)
• Animazio turistikoa. (140 o.)
• Gizartean parte hartzeko metodologia. (132 o.)
• Gizarte-garapena. (132 o.)
• Gazteentzako informazioa. (100 o.)
• Gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea gazteekin.
(100 o.)
• Animazio soziokulturalaren testuingurua. (132 o.)
• Animazio soziokulturaleko eta turistikoko proiektua.
(50 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Elikagaiak merkaturatzeko teknikaria Oinarrizko Curriculum Diseinua (euskeraz)
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/01/2021
Etiketak