Lanbide-arloak

Gizarte eta kultura zerbitzuak - SSC

Espezializazioak > Espezializazio Programak

BIZITZA-LUZERA BERRIRAKO BERRIKUNTZA SOZIAL ETA TEKNOLOGIKOAK

Programarekin lotutako tituluak:

• Erizaintzako zainketa osagarrietako teknikaria.
• Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta emateko teknikaria.
• Gizarteratzeko goi-mailako teknikaria.

Ikasketaren iraupena:

900 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Gerontologiako profesionalei aholku ematea bizitza beteko zahartze osasungarri eta aktiborako berrikuntza sozial eta teknologikoak diseinatu, ezarri eta ebaluatzearen arloan. Horretarako, adinekoek eta haien gizarte-inguruneak berrikuntza-proiektuen faseetan parte hartuko dutela ziurtatuko da, pertsona guztientzako inklusio, diseinu eta ekitatearen printzipioei jarraikiz, eta adinekoen eskubideak eta duintasuna eta printzipio etikoak eta indarrean dagoen legeriari ere bai.

Profesional hau gai izango da:
• Adinekoekin lankidetzan aritzea bizitza beterako proiektu bat diseinatu eta ezartzeko, helburuak planifikatuta eta premia aldakorretara egokituta.
• Bizitza-luzera berrirako jarduerak diseinatzea, trebetasun- eta lehentasun-maila desberdinetara egokituta.
• Antolakundeari berrikuntzarako (berrikuntza soziala, teknologikoa eta antolamendukoa) ekarpena egitea eta orientazioa ematea, eraldaketa digitalaren bidez eta teknologiak hainbat esparru eta testuingurutan aplikatuta.
• Laguntza teknikoa ematea etxeko laguntzako enpresei, egoitza-zentroei, zentro asistentzialei eta eguneko zentroei, besteak beste, hardware eta software egokia hautatuta eta konfiguratuta.
• Ingurune adimendunak identifikatzea, konfiguratzea eta programatzea, eta automatizazioa adineko pertsonaren beharretara pertsonalizatzea.
• Bizitza-luzera berrirako gizarte-, antolamendu- eta teknologia-berrikuntzako proiektuak diseinatu, inplementatu eta ebaluatzea, inklusibitatearen, irisgarritasun unibertsalaren eta «pertsona guztientzako diseinuaren» printzipioak aplikatuta.
• Berrikuntza sozial eta teknologikoen proiektuen emaitzak transferitzea, gerontologiaren arloko profesionalei aholkularitza eta laguntza emanez.
• Adinekoengan ahalduntzearen eta komunitateko kide izatearen zentzua sustatzea, eta berrikuntza- jardueren eta -proiektuen diseinuan parte hartzen dutela bermatzea.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Zahartze-agentea bizitza-luzera berrirako.
• Adinekoei informazioaren teknologiekin (IT) laguntzeko teknikaria.
• Bizitza-luzera berrirako proiektu berritzaileak garatzeko koordinatzailea.
• Bizitza-luzera berrirako berrikuntza-arloko teknikaria.
• Bizitza-luzera berrirako berrikuntza kudeatzeko aholkularia.
• Bizitza-luzera berrirako berrikuntza kudeatzeko prestatzailea.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Titulu hau lortzen duten pertsonek adinekoen arreta integralaren sektorean, geroasistentziaren azpisektorean, etxeko laguntzako enpresetan, egoitza-zentroetan, zentro asistentzialetan eta eguneko zentroetan egiten dute lan, besteak beste. Zainketa, zerbitzu orokor eta adinekoentzako beste zerbitzu edo prestazio batzuen arloko jarduna da, betiere bizitza beteko zahartze osasungarri eta aktiboa sustatzeko eta izateko.

Zer lanbide araututara sar daiteke programa honekin?

Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide arauturik.

Prestakuntza-plana:

Espezializazio-programa honetako ikaskuntza-eremuak honako hauek dira:
• Bizitza-luzera berria. (60 o.)
• Bizitza beteko zahartze osasungarri eta aktiboa. (120 o.)
• Arreta- eta zainketa-eredu berriak. (220 o.)
• Teknologia disruptiboak eta humanistak bizitza-luzera berrian. (220 o.)
• Bizitza-luzera berrirako berrikuntza-proiektuak. (280 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak

Azken sarrerak

© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika