Lanbide-arloak
Gizarte eta kultura zerbitzuak - SSC
Araututako lanbideak
Lanbide arautuak / LHko tituluak dokumentuak heziketa-ziklo batek gaitzen dituen jarduera arautuei buruzko informazioa aurkezten du.
Lanbide arautuak / Profesionaltasun-ziurtagiriak dokumentuak profesionaltasun-ziurtagiri batek gaitzen dituen jarduera arautuei buruzko informazioa aurkezten du. Araudi asko oraindik argitaratu gabe dagoenez gaitasun batzuk ez daude egiaztatuta. Dokumentu honek Profesionaltasun Ziurtagiriak eta hainbat jarduera edo lanbide arautu lotzen ditu. Lotura horrek, haatik, ondoren azalduko diren egoerak eragin ditzake:
1. Profesionaltasun Ziurtagiriak jarduera arautu bat egiteko gaitzen du, eta hala ezarrita dago, berariaz, profesionaltasun-ziurtagiria argitara ematen duen Errege Dekretuan bertan edo dagokion jarduera erregulatzen duen araudian, edo administrazio eskudunen arteko barne-akordio bidez ezarrita dago.
2. Profesionaltasun Ziurtagiria argitaratu duen Errege Dekretuan berariaz ezartzen denaren arabera, dagokion Profesionaltasun Ziurtagirian barnean hartzen da jarduera arauturako gaitzeko beharrezko prestakuntza; alabaina, administrazio eskudunak (industriak, osasunak edo jarduera arautzen duenak) oraindik ez du prestakuntza hori baliozkotu, eta ez du ziurtagiria eskuratu dutenak gaitzeko erabakia hartu.
3. Profesionaltasun Ziurtagiriak ez du inola ere aditzera ematen araututako jarduera; haatik, haren jardun-esparruan argi eta garbi barnean hartzen den jarduera bat da, eta, hortaz, hura gaitzea eskatzen du. Kasu horretan, gerta daiteke Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruko administrazio eskudunen arteko akordio bat egotea eta, hala, ziurtagiriak gaitzea, edo gerta daiteke akordio hori gauzatzeko egotea, 2. puntuan gertatzen den moduan.
Horrenbestez, taula horren edukiak, Profesionaltasun Ziurtagiri baten lanbide-jardunaren esparru barnean dauden eta administrazio batek (industria, osasuna, nekazaritza, ...) arautzen dituen jarduerak jakinarazten digu. Aditzera ematen digu Profesionaltasun Ziurtagiriak zer kasutan eramaten duen zuzenean gaitzera eta zer kasutan ez; nolanahi ere, aldi baterako egoera izango da hori.
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/09/2024
EAEko Lanbide Heziketako tituluen eskaintza argitaratu da
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 09/05/2024
Familiaren Espezializazio-ikastaroei buruzko Dekretuak argitaratzea: COM
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 24/04/2024
Etiketak