Lanbide-arloak

Garraioa eta ibilgailuen mantentze lanak - TMV

Heziketa-zikloak > Erdi-maila

TREN MATERIAL ERRODATZAILEA MANTENTZEKO TEKNIKARIA

Sartzeko baldintzak:

Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
• Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
• Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Teknikari laguntzaile titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
• Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
• Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
• Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
• Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
• Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.

 

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Tren-material errodatzailearen sistemen funtzionamenduan disfuntzioak identifikatzea, ezarritako aurkitze-prozedurak aplikatuta.
• Ibilgailuen sistema logikoetako elementuak ordeztea eta doitzea, sistema bakoitzaren zehaztapen teknikoei jarraituta.
• Motor termikoa eta horren sistema osagarriak mantentzea, fabrikatzaileek ezarritako teknika operatiboak aplikatuta.
• Tren-material errodatzailearen sistemetako elementu eta zirkuitu elektrikoak konpontzea, dokumentazio teknikoan zehaztutako prozedurak aplikatuta.
• Tren-material errodatzailearen sistemetako instalazio elektrikoak muntatzea, eskaerak eta inplikatutako araudiak beteta.
• Datuen komunikazio-sareetako disfuntzioak konpontzea, zehaztapen teknikoen arabera.
• Pantografia-sistema mantentzea, elikadura elektrikoa ziurtatzeko zehaztutako prozeduren arabera.
• Sistema pneumatikoak eta balazta-sistemak mantentzea, eta, hala, sistema horiek osatzen dituzten instalazioen eta elementuen arloko jardunak egitea, operatibotasun zuzena ziurtatzeko.
• Ibilgailuen klimatizazio-sisteman matxurak konpontzea, horiei operatibotasuna itzultzeko beharrezko eragiketak eginez.
• Ibilgailuen segurtasun- eta erosotasun-sistemak operatibotasun zuzenean mantentzeko beharrezko mantentze-lanak egitea.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Tren-material errodatzaileko sistema pneumatikoak eta balazta-sistemak mantentzeko teknikaria.
• Diesel motorrak mantentzeko teknikaria.
• Tren-material errodatzaileko sistema elektrikoak mantentzeko eta konpontzeko teknikaria.
• Tren-material errodatzaileko sistema elektronikoak mantentzeko teknikaria.
• Software-kargetako eta -deskargetako, diagnosi-analisietako eta barneko komunikazio-sareetako teknikaria.
• Trakzio- eta motor-sistemak mantentzeko teknikaria.
• Tren-material errodatzaileko erosotasun, segurtasun eta komunikazioko sistemen mantentze-teknikaria.
• Tren-material errodatzaileko segurtasun- eta komunikazio-sistemen konpontzailea.
• Bogie, talka eta arrasteko sistemak mantentzeko teknikaria.
• Tren-laguntzako agentea.
• Material errodatzailerako ordezko piezen eta tresneriaren saltzailea/banatzailea/bisitaria.
• Material errodatzailerako tresneria eta ordezko piezak fabrikatzen, muntatzen eta merkaturatzen dituzten enpresetako operarioa.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional horrek tren-material errodatzailea eraikitzeko eta mantentzeko sektorean egiten du lan, tren-administrazioen eta tren-operadore pribatuen sektorean zein hiri-inguruko trenen eta tranbia arinen udal-enpresen sektorean.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Motorrak. (198 o.)
• Diesel motorraren sistema osagarriak. (126 o.)
• Trakzio elektrikoa. (189 o.)
• Tren-material errodatzaileko balazta-sistemak. (198 o.)
• Zirkuitu osagarriak. (147 o.)
• Tren-material errodatzaileko sistema logikoak. (198 o.)
• Erosotasuna eta klimatizazioa. (198 o.)
• Bogie, trakzioa eta talka. (99 o.)
• Oinarrizko mekanizazioa. (66 o.)
• Ingelesa teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta / Web diseinua Labrys Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies