Lanbide-arloak

Garraioa eta ibilgailuen mantentze lanak - TMV

Heziketa-zikloak > Erdi-maila

SISTEMA AERONAUTIKOEN EGITURAK ETA INSTALAZIOAK MUNTATZEKO TEKNIKARIA

Sartzeko baldintzak:

Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.

• Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
• Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
• Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Profesional hau gai izango da:
• Aeronautikako elementuen eta multzoen planoak interpretatzea eta egitea, eta haien ezaugarriekin lotzea, normalizatutako prozesuak aplikatuz.
• Aireontzien egiturazko elementuak mekanizatzea (zulatzea, otxabutzea, abeilanatzea, bizarrak kentzea...), haiek muntatu baino lehen, informazio teknikoan emandako zehaztapenei jarraituz.
• Oinarrizko elementuak eta azpimultzoak lotzea, aireontzien egiturak eratzeko, kontuan hartuta fabrikazioko eta kalitate-kontroleko planoetan jasotako zehaztapenak, laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak betez.
• Egiturazko elementuak eta andelak estanko egin, eta aireontzien osagaiak akoplatzea, zigilatzeko produktuak aplikatuz eta estankotasun-probak eginez, ezarritako prozeduraren arabera.
• Aireontzien oinarrizko elementuak eta multzoak muntatzea, zehaztapen teknikoei jarraituz eta aplikatzekoa den aeronautikako araudia betez.
• Aireontzien egiturazko elementuei azaleko tratamenduak aplikatzea, zehaztapen teknikoetan ezarritako produktuak erabiliz, aeronautikako araudiaren arabera.
• Aireontzien hegaldiko aginte-sistemetako, lurreratze-treneko eta propultsioko elementuak muntatzea, zehaztapen teknikoei eta fabrikazioan aplikatu beharreko aeronautikako araudiari jarraituz.
• Sistema pneumatikoetako eta hidraulikoetako ekipoak, hoditeria eta elementu mekanikoak muntatzea, planoetako eta dokumentazio teknikoko zehaztapenak kontuan hartuta, segurtasunez eta aeronautikako araudia betez.
• Sistema elektrikoetako eta elektronikoetako kable-sortak muntatzea eta konektatzea, aireontzien egituran, aurrez ezarritako funtzionaltasuna bermatuko duten prozedurak eta segurtasun-baldintzak betez.
• Sistema elektrikoak eta elektronikoak muntatzea, zehaztapen teknikoei jarraituz eta aeronautikako araudia betez.
• Elementuak eta aireontziak margotzea, zehaztapen teknikoetan ezarritako produktuak erabiliz eta aeronautikako araudia eta segurtasun-baldintzak betez.
• Telekomunikazio- eta abionika-sistemetako ekipoak muntatzea, bai eta aireontzian korrontea banatzeko sistemakoak ere, dokumentazio teknikoan ezarritako prozedurei jarraituz.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Aireontzietako sistema hidraulikoen eta pneumatikoen muntatzailea.
• Aireontzietako potentzia-planten eta sistema mekanikoen muntatzailea.
• Aireontzietako sistema elektrikoen eta elektronikoen muntatzailea.
• Aireontzietako elementuen eta egituren muntatzailea.
• Aireontzietan muntatutako sistemen eta funtzionaltasun-proben gainbegiratze-langilea.
• Aireontzietako elementuen eta egituren zigilatzailea. Gainazalak babesteko eta aireontziak margotzeko langilea.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Aireontzietako sistemak eta ekipoak muntatzen, mantentzen, zigilatzen, margotzen eta instalatzen dituzten enpresetan lan egitea -pertsonen edo objektuen garraiorako aireontziak, militarrak, motorrik gabeko hegazkinak, hegazkin arinak edo hegal birakaridun aireontziak.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Oinarrizko mekanizazioa. (50 o.)
• Aeronautikako egiturak muntatzea. (120 o.)
• Instalazio elektriko eta elektronikoak. (125 o.)
• Gainazalak prestatzea eta zigilatzea. (50 o.)
• Mekanika- eta fluido-sistemak. (130 o.)
• Aireontziak babestea eta margotzea. (90 o.)
• Korronte elektrikoaren banaketako, telekomunikazioko eta abionikako sistemak. (110 o.)
• Hegaldietako aginteetako, lurreratze-trenetako eta propultsio-trenetako sistemak. (120 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (50 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (35 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (220 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika