Lanbide-arloak

Garraioa eta ibilgailuen mantentze lanak - TMV

Heziketa-zikloak > Erdi-maila

MAKINERIAREN ELEKTROMEKANIKAKO TEKNIKARIA

Sartzeko baldintzak:

Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.

• Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
• Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
• Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Konponketa-prozesuak hautatzea, eskuliburuetan eta katalogoetan jasotako informazio teknikoa interpretatu ondoren.
• Makineriaren sistema mekanikoetan, hidraulikoetan, pneumatikoetan eta elektriko-elektronikoetan matxurak aurkitzea, bidezko tresnak eta diagnostiko-tresneria erabilita.
• Motor termikoa eta horren sistema osagarriak konpontzea, fabrikatzaileek ezarritako konponketa-teknikak erabilita.
• Makineriaren sistema elektriko-elektronikoetako multzoak, azpimultzoak eta elementuak konpontzea, fabrikatzaileek ezarritako konponketa-teknikak erabilita.
• Esekidura- eta gidatze-sistemen elementuak ordezkatu eta doitzea.
• Indarra transmititzeko eta eteteko sistemak konpontzea, fabrikatzaileek ezarritako konponketa-teknikak aplikatuta.
• Lotura finko bidez muntatutako tresneriaren eta lanabesen parte diren elementuak ordeztea eta doitzea.
• Makineriako lanabesak eta tresneria prestatzea, fabrikatzaileek agindutako konponketa-teknikak  aplikatuta.
• Tresneria berriak bezeroen eskarien arabera muntatzea, zehaztapen teknikoak eta ezarritako araudia beteta.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Nekazaritzako makineriaren elektromekanikaria.
• Erauzpen-industrietako makinen elektromekanikaria.
• Eraikuntzako eta obra zibileko makinen elektromekanikaria.
• Diesel injekzio-tresneriaren elektromekanikari doitzailea.
• Nekazaritzako eta industriako makineriaren egiaztatzailea.
• Sistema pneumatikoen eta hidraulikoen konpontzailea.
• Transmisio- eta balazta-sistemen konpontzailea.
• Direkzio- eta esekidura-sistemen konpontzailea.
• Osagarrien instalatzailea.
• Ordezko piezen eta diagnosi-tresneriaren saltzailea/banatzailea.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek ibilgailuak eraikitzeko eta mantentzeko sektorean dihardu, zehazki, nekazaritzako, erauzpen-industrietako, eraikuntzako eta obra zibileko makineriaren azpisektoreetan.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Ibilgailuetan instalatutako pertsonen erosotasunerako hozgarri fluordunak erabiltzen dituzten hozteko sistemak maneiatzea.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Motorrak. (198 o.)
• Diesel motorraren sistema osagarriak. (126 o.)
• Esekidura- eta gidatze-sistemak. (165 o.)
• Indar- eta gelditze-sistemak. (123 o.)
• Tresneriak eta lanabesak egokitzeko sistemak. (168 o.)
• Tresneria eta lanabesak. (168 o.)
• Karga- eta abio-sistemak. (198 o.)
• Zirkuitu elektrikoak, elektronikoak eta erosotasunekoak. (198 o.)
• Oinarrizko mekanizazioa. (66 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika