Lanbide-arloak
Garraioa eta ibilgailuen mantentze lanak - TMV
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
• Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
• Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Teknikari laguntzaile titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
• Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
• Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
• Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
• Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
• Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Konponketa-prozesuak hautatzea, eskuliburuetan eta
katalogoetan jasotako informazio teknikoa interpretatu ondoren.
• Makineriaren sistema mekanikoetan, hidraulikoetan,
pneumatikoetan eta elektriko-elektronikoetan matxurak aurkitzea,
bidezko tresnak eta diagnostiko-tresneria erabilita.
• Motor termikoa eta horren sistema osagarriak
konpontzea, fabrikatzaileek ezarritako konponketa-teknikak
erabilita.
• Makineriaren sistema elektriko-elektronikoetako
multzoak, azpimultzoak eta elementuak konpontzea, fabrikatzaileek
ezarritako konponketa-teknikak erabilita.
• Esekidura- eta gidatze-sistemen elementuak ordezkatu
eta doitzea.
• Indarra transmititzeko eta eteteko sistemak
konpontzea, fabrikatzaileek ezarritako konponketa-teknikak
aplikatuta.
• Lotura finko bidez muntatutako tresneriaren eta
lanabesen parte diren elementuak ordeztea eta doitzea.
• Makineriako lanabesak eta tresneria prestatzea,
fabrikatzaileek agindutako konponketa-teknikak aplikatuta.
• Tresneria berriak bezeroen eskarien arabera
muntatzea, zehaztapen teknikoak eta ezarritako araudia beteta.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Nekazaritzako makineriaren elektromekanikaria.
• Erauzpen-industrietako makinen elektromekanikaria.
• Eraikuntzako eta obra zibileko makinen
elektromekanikaria.
• Diesel injekzio-tresneriaren elektromekanikari
doitzailea.
• Nekazaritzako eta industriako makineriaren
egiaztatzailea.
• Sistema pneumatikoen eta hidraulikoen konpontzailea.
• Transmisio- eta balazta-sistemen konpontzailea.
• Direkzio- eta esekidura-sistemen konpontzailea.
• Osagarrien instalatzailea.
• Ordezko piezen eta diagnosi-tresneriaren
saltzailea/banatzailea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek ibilgailuak eraikitzeko eta mantentzeko
sektorean dihardu, zehazki, nekazaritzako, erauzpen-industrietako,
eraikuntzako eta obra zibileko makineriaren azpisektoreetan.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Ibilgailuetan instalatutako pertsonen erosotasunerako
hozgarri fluordunak erabiltzen dituzten hozteko sistemak
maneiatzea.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Motorrak. (198 o.)
• Diesel motorraren sistema osagarriak. (126 o.)
• Esekidura- eta gidatze-sistemak. (165 o.)
• Indar- eta gelditze-sistemak. (123 o.)
• Tresneriari eta lanabesei eragiteko sistemak. (168
o.)
• Tresneria eta lanabesak. (168 o.)
• Karga- eta abio-sistemak. (198 o.)
• Zirkuitu elektrikoak, elektronikoak eta
erosotasunekoak. (198 o.)
• Oinarrizko mekanizazioa. (66 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)
Azken sarrerak
Behin‐behineko ebaluazio‐akten publikazioa, deialdi guztietarako.
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 11/04/2018
Lanbide-arloa Eraikuntza eta obra zibila - EOC, Segurtasuna eta ingurumena – SEA: Dekretua
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 11/04/2018
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 21/03/2018
Etiketak