Lanbide-arloak
Garraioa eta ibilgailuen mantentze lanak - TMV
Heziketa-zikloak > Oinarrizko LH
Sartzeko baldintzak:
Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko, baldintza hauek bete behar dira aldi berean:
• Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea, eta hamazazpi urte baino gehiago ez izatea zikloan sartzean edo dagokion urte naturalean.
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloa edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
• Irakasle taldeak gurasoei edo legezko ordezkariei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat hastea proposatu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Ontziak mantentzeko prozesuetan mekanizazio- eta
soldadura-eragiketa osagarriak egiteko.
• Zurezko eta zuntzez indartutako plastikozko ontzietan
egitura-piezak egiteko, hutsunea prestatzeko eta egitura-piezak
muntatzeko eragiketa osagarriak egiteko.
• Ontzietan zuntzez indartutako plastikozko egiturako
gainazaletan hondatutako guneak konpontzeko eragiketa osagarriak
egiteko.
• Ontzietako gainazalak babesteko eta berdintzeko
prozesuetan eragiketa osagarriak egiteko.
• Ontzietako gainazaletan pinturak eta bernizak
aplikatzeko eragiketa osagarriak egiteko.
• Barne-errekuntzako motorra mantentzeko eragiketa
osagarriak egiteko, fabrikatzailearen argibide espezifikoak
aplikatuta.
• Ontzien propultsio-, gobernu-, hotz- eta
klimatizazio-sistemak eta beste zenbait tresneria osagarri
mantentzeko eragiketa osagarriak egiteko.
• Ontzietako karga- eta abio-sistema elektrikoak
mantentzeko eragiketa osagarriak egiteko.
• Ontzietako banaketa-sistema elektrikoak mantentzeko
eragiketa osagarriak egiteko.
• Ontzietako prestagaiak (mastak, sokak,
kontrol-sistemak, mastadiaren elementuak, belak eta oihal
osagarriak, besteak beste) mantentzeko eragiketa osagarriak
egiteko.
• Bere ingurune fisiko, sozial, pertsonal eta
produktiboarekin zerikusia duten iragartzeko moduko arazoak
konpontzeko, eta, horretarako, arrazoibide zientifikoa eta zientzia
aplikatuek eta gizarte-zientziek emandako elementuak erabiltzeko.
• Garapen pertsonala eta soziala ahalbidetuko duten
eguneroko hainbat testuingurutan modu osasungarrian jokatzeko, eta,
horretarako, giza osasunerako ohitura eta eragin positiboak
analizatzeko.
• Ingurumena kontserbatzera bideratutako jarduketak
baloratzeko, eta, horretarako, haren orekan eragina izan dezaketen
eguneroko jardueren ondorioak bereizteko.
• Autoikaskuntzara eta bere ingurune pertsonal, sozial
edo profesionalaren hainbat testuingurutan erabiltzera bideratutako
informazioa lortzeko eta komunikatzeko, bere eskueran dituen
baliabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien
berezkoak erabilita.
• Kultura-aniztasunarekiko, ondare historiko eta
artistikoarekiko eta adierazpen kultural eta artistikoekiko
errespetuz eta sentikortasunez jarduteko, eta, horretarako,
aberaste pertsonal eta sozialaren iturri gisa erabiltzea eta
gozatzea baloratzeko.
• Hainbat testuinguru sozial edo profesionaletan eta
eskueran dituen bitarteko, bide eta euskarrien bitartez argi,
zehatz eta hitz-jarioarekin komunikatzeko, eta, horretarako,
gaztelaniaren eta, hala badagokio, hizkuntza koofizialaren ahozko
eta idatzizko baliabide linguistikoak erabiltzeko eta egokitzeko.
• Laneko ohiko egoeretan zein egoera pertsonal eta
sozialetan komunikatzeko, eta, horretarako, atzerriko hizkuntzan
oinarrizko baliabide linguistikoak erabiltzeko.
• Eskueran duen informazio historikoa eta geografikoa
abiapuntu hartuta, gizarte garaikideetako gertakari eta fenomeno
bereizgarriei buruzko azalpen xumeak egiteko.
• Bere lan-jardueran izandako aldaketa teknologikoen
eta antolamendukoen ondoriozko lan-egoera berrietara egokitzeko,
eta, horretarako, eskueran dituen prestakuntza-eskaintzak
erabiltzeko eta baliabideak informazioaren eta komunikazioaren
teknologien bidez aurkitzeko.
• Bere mailari dagozkion zereginak autonomiaz eta
erantzukizunez betetzeko, eta, horretarako, esleitutako lanean
kalitate- eta eraginkortasun-irizpideak erabiltzeko eta lan hori
bakarka zein talde bateko kide gisa egiteko.
• Eraginkortasunez komunikatzeko, eta, horretarako,
bere lan-esparruan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta
konpetentzia errespetatzeko eta egindako lanaren kalitatea
erdiesten laguntzeko.
• Lan-jarduerak egitean arriskuen prebentzioko eta
laneko segurtasuneko neurriak bere gain hartzeko eta betetzeko,
kalte pertsonalak, lanekoak eta ingurumenaren gainekoak
saihestearren.
• Bere lanbide-jarduerari dagozkion kalitate-arauak,
irisgarritasun unibertsalari eta guztientzako diseinuari buruzkoak
betetzeko.
• Bere lanbide-jardueraren prozedurak hautatzean
espiritu ekintzailea, ekimen pertsonala era erantzukizuna izateko.
• Dagokion jardueraren ondoriozko eskubideak baliatzea
eta betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren
arabera, eta bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean
aktiboki parte hartuz.
Irakaskuntza horiek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak egiteko beharrezko ezaupideak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Erriberako arotzaren laguntzailea.
• Ontzien pintorearen laguntzailea.
• Zuntzez indartutako plastikozko elementuen
mantentze-lanetako laguntzailea.
• Ontzietako sistema mekanikoen mantentze-lanetako
laguntzailea.
• Ontzietako sistema elektriko eta elektronikoen
mantentze-lanetako laguntzailea.
• Ontzietako prestagaien mantentze-lanetako
laguntzailea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Erdi-mailako heziketa-ziklo bat. Titulu honek
lehentasuna izango du honako lanbide-arlo hauetako erdi-mailako
titulu guztietarako onartua izateko: Garraioa eta Ibilgailuen
Mantentze Lanak; Itsasoa eta Arrantza; Elektrizitatea eta
Elektronika; Informatika eta Komunikazioak; Fabrikazio Mekanikoa;
Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa; Instalatze eta Mantentze
Lanak; Energia eta Ura; Erauzpen Industriak; eta Kimika.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek kirol-ontzien eta laketontzien
mantentze-lanen sektorean egiten du lan, batez ere itsasontziak
konpontzeko eta mantentzeko lantegietan eta kirol-ontzien eta
laketontzien eraikuntzan.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
• Mekanizazioa eta soldadura. (132 o.)
• Kirol-ontzien oinarrizko egitura-konponketa. (231 o.)
• Ontzien gainazalak babestu eta edertzea. (132 o.)
• Propultsio-plantaren eta lotutako ekipoen oinarrizko
mantentze-lanak. (96 o.)
• Sistema elektriko eta informatikoen oinarrizko
mantentze-lanak. (72 o.)
• Kirol-ontzietako aparailuen oinarrizko
mantentze-lanak. (72 o.)
• Zuntzez indartutako plastikozko piezak eta egiturak
eraikitzeko, egokitzeko eta muntatzeko eragiketak. (132 o.)
• Zuntzez indartutako plastikozko elementuak
konpontzeko eragiketak. (120 o.)
• Zientzia aplikatua I. (165 o.)
• Zientzia aplikatua II. (144 o.)
• Komunikazioa eta gizarte I. (165 o.)
• Komunikazioa eta gizarte II. (168 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea (53 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (260 o.)
• Tutoretza eta orientabide I. (33 o.)
• Tutoretza eta orientabide II. (25 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/07/2023
ELE, EOC, AGA, ARG eta IFC familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 22/06/2023
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
Etiketak