Lanbide-arloak
Garraioa eta ibilgailuen mantentze lanak - TMV
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.
• Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
• Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
• Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Ibilgailuen konponketa-lanak egitea, osagarriak muntatzea
eta transformazioak egitea, karrozeriaren, xasisaren, kabinaren eta
tresneriaren edo tresnen esparruetan.
Profesional hau gai izango da:
• Karrozeriako elementu metalikoak eta sintetikoak
konpontzeko.
• Ibilgailuaren gainazalak prestatu, babestu eta
txukuntzeko.
• Makinetan eta tresnerian lehen mailako
mantentze-lanak egiteko.
• Ibilgailuen egituretan deformazioak aurkitzeko eta
diagnostikatzeko.
• Konponketa-prozesuak zehazteko, eskuliburuetan eta
katalogoetan jasotako informazio teknikoa interpretatuta.
• Ibilgailuaren karrozeriako elementuak ordezkatu eta
doitzea, lotura finkoen edo desmuntagarrien bidez.
• Karrozeriako egitura-elementu finkoen deformazioak
konpontzeko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Lanak:
• Ibilgailuen konponketako eta eraikuntzako industrien
karrozeria-arloan, txapa-lanak eta karrozerien transformazioak
egiten dituzten beste produkzio-sektore batzuetan, ibilgailu
astunen arloan, eta zuntz-elementuen, konposatuen eta pinturaren
elementuak eraiki eta konpontzeko arloan.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Automobilen, ibilgailu astunen, traktoreen,
nekazaritzako makineriaren, erauzpen-industrietako makineriaren,
eraikuntzako eta herri-lanetako makineriaren eta tren-materialaren
karrozeria konpontzeko txapista.
• Beiren instalatzailea eta osagarrien muntatzailea.
• Automobilen, ibilgailu astunen, traktoreen,
nekazaritzako makineriaren, erauzpen-industrietako makineriaren,
eraikuntzako eta herri-lanetako makineriaren eta tren-materialaren
karrozeria-pintatzailea.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Elementu mugigarriak (231 o.)
• Elementu metalikoak eta sintetikoak. (231 o.)
• Elementu finkoak. (231 o.)
• Gainazalen prestaketa. (231 o.)
• Ibilgailuen egitura-elementuak. (198 o.)
• Gainazalak txukuntzea. (231 o.)
• Oinarrizko mekanizazioa. (66 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/07/2023
ELE, EOC, AGA, ARG eta IFC familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 22/06/2023
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
Etiketak